Tag Archives: prismatikoak

Okil beltza ezagutzeko aukera Arditurri parketxean

Ekainak 16, igandea

Gipuzkoako Foru Aldundiko Aitor Lekuona Alzugaray izango da okil beltzaren inguruko hitzaldiaren eta ibilaldiaren gidaria.

Espezie berezi honi buruzko informazio guztia Arditurri parketxeko aretoan eman ostean, ibilaldi labur bat egingo da bere jantokietaraino, aukera balego, hegaztia entzunez eta ikusiz.

Doako jarduera izango da, baina leku mugatua dago, beraz aurrez erreserba egitea nahitaezkoa da. Jarduerak 2 edo 3 ordu inguru iraungo du eta prismatikoak eramatea gomendatzen da.

Advertisements

Txori-kantuak Arditurrin

Aurten  txori-kantuak ezagutzeko azken irteera datorren asteburuan duzue, apirilaren 28an Arditurri parketxean hain zuzen ere. Orain arte joan den saioetan ezin izan baduzue parte hartu honatx aukera berri bat.

Deitu eta egin zuen erreserba!

Txoriak kartel orokorra 2018

Eguzki izpiei kantari

Eguzki izpitxo bat irten orduko txoriek ongi etorria egiten diote eguzkiari gure basoak beren kanta alai eta ederrekin betez. Bada, bihar apirilak 14, soinu zoragarri hauek hobeto ezagutzeko parada izango dugu Anduetza Parketxean Mikel Olano adituaren eskutik.

Azalpen labur batzuen ondoren kanpora irtengo gara ibilalditxo bat egitera, eta bide batez, gure begi eta belarriak baliatuz txori kantariak gertuagotik ezagutzera.

Hitzordua 10etan izango da Anduetza Parketxean. Detailerik galdu nahi ez baduzu, ez ahaztu prismatikoak hartzea!

Txorien txioa

Udaberriarekin bat, Gipuzkoako Parketxe Sareak txorien kantuak ezagutzeko hainbat jarduera antolatzen ditu. Datorren larunbatean, apirilaren 14ean, Anduetza parketxeari dagokio eta hitzordua 10:00etan izango da bertan. Ibilaldian gidari izango dugu Mikel Olano aditua.

Hasiera emateko, Anduetza parketxean 30minutuko aurkezpena egingo da, txorien argazkiak pantaila handian ikusiz eta haien kantuak entzunez. Ondoren zailtasunik gabeko ibilaldian eta prismatikoak  lagun, ikusitako txoriak antzemango ditugu. Ez ezazue aukera hau galdu!

Izena emateko eta informazio gehiagorako:

943 80 21 87 / 688 62 36 09 edo anduetza@gipuzkoamendizmendi.net

El trino de los pájaros

Al llegar la primavera la Red de Parketxes de Gipuzkoa organiza itinerarios guiados para conocer el canto de los pájaros. El próximo será el sábado día 14 de abril en el Parketxe Anduetza a las 10:00 de la mañana. El itinerario será guiado por el experto Mikel Olano.

Comenzaremos con una presentación de unos 30 min donde se verán fotos y se oirán cantos de diferentes pájaros. A continuación, se realizara un itinerario sin dificultad donde con la ayuda de unos prismáticos se reconocerán diferentes pájaros por su canto.

Para apuntarse y/o para más información:

943 80 21 87 / 688 62 36 09 o anduetza@gipuzkoamendizmendi.net

 

Txoriak entzun eta ikustera Aizkorriko magalera

Anduetza Parketxeak (Zegama) gure inguruko txoriak eta hauen kantuak ezagutzeko ibilaldia antolatu du Pazkoako asterako. Ibilaldian gidari izango dugu Mikel Olano aditua. Mikel komunikatzaile aparta da eta hark erakutsiko digu entzumena lantzeak zenbateko garrantzia duen natura hobeto ezagutzeko.

Ibilaldia zailtasunik gabekoa izango da; adin eta ezaguera-maila guztikoentzat dago zuzendua ibilaldi hau. 10:00etan Parketxean 30 minutuko aurkezpena egingo da, txorien argazkiak pantaila handian ikusiz eta haien kantuak entzunez. Prismatikoak  ekartzea gomendatzen da.

 

Ven a escuchar y a ver a los pájaros en la falda de Aizkorri

El Parketxe Anduetza (Zegama) ha organizado un itinerario para conocer el canto de los pájaros de nuestro entorno. El itinerario será guiado por el experto Mikel Olano. Mikel que es un comunicador nato, nos enseñará la importancia que tiene desarrollar el oído para conocer y entender mejor la naturaleza.

El itinerario organizado será de baja dificultad y la actividad está dirigida al público de todas las edades y conocimientos en la materia. A las 10:00 se realizará una presentación de unos 30min en el Parketxe Anduetza, para poder ver en una pantalla fotografías de los pájaros que se intentarán observar y se escucharán los cantos de cada uno de ellos. Se recomienda traer prismáticos.