Abuztuaren 8an, Listorretako gunean (Errenteria) arratsalde polita igarotzeko aukera eskaintzen dizuegu. Doako jarduera hau 16:00tatik 19:00tara izango da eta inguru hauetan duela 27.000 urte bizi ziren gizakien esperientzia bera bizi ahal izango duzue: jaurtiketa historiaurreko propultsatzailearekin, sua pizten ikasi, historiaurreko margoak… Familian edo bakarrik, adin guztietako jendearentzako aproposa den jarduera eskaintzen dute “Aiztbitarteko Lagunak” elkarteko kideek.
El 8 de agosto, en Listorrreta (Rentería) os ofrecemos la oportunidad de pasar una agradable tarde. Esta actividad será gratuita y se efectuará entre las 16:00 y las 19:00. Podréis vivir la experiencia de los hombres que habitaron esta zona hace 27.000 años: tiro con propulsor prehistórico, aprender a encender fuego, pinturas rupestres… En familia o no, los miembros de “Aitzbitarteko Lagunak” ofrecen esta actividad para todas las edades.