Tag Archives: Picamaderos negro

Okil beltza sakonean ezagutuz

Gaur Arditurri parketxean okil beltza sakonean ezagutzeko hitzaldia eta ibilaldia eskaini dugu Aitor Lekuonaren eskutik.

Hitzaldian eta baita ibilaldian ere, oso gustora ibili gara hegazti honen bizimoduan sakonduz. Hemendik aurrera basoak beste modu batean ikusiko ditugula ziurtatu dezakegu. Espezie berezi honek kabiak egiteko behar dituen baldintzetaz ohartuz gero, gai izango gara hauek erraz topatzen. Gaurkoan, ezustean, halaxe gertatu da, hainbat kabi ikusi ahal izan ditugu eta.