Tag Archives: perretxikoak

Perretxiko ugari gure osasunaren oinarri

Atzo arratsaldean Arantzazuk, zortzigarren Mikopoteoaz gozatzera zetorren jendez gainezka egin zuen. Urtez urte ospatzen den jarduera hau  Arantzazuko Adiskideek, Arantzazu Gaur Fundazioak eta Arantzazuko Parketxeak  antolatzen dute eta oso harrera ona izan zuen atzoko egunean ere. Hitzaldian zehar aretoa guztiz bete zen eta, gastronomia zirkuituan zehar, naturak eskaintzen dituen, eta ostalariek gustu handiz prestatzen dituzten, gutiziak dastatzera gerturatu ziren parte-hartzaile gehiago batu ziren ekitaldira.

IMG-20181117-WA0011

Entzuleen esanetan aurtengo gaia oso interesgarria izan da eta Raúl Fraileren eskutik gauza asko ikasteko aukera egon da, zeinek, perretxikoek gure osasunari dakartzaten onura guztien inguruan hitz egiten jardun zuen. Gure harridurarako, ohiki gure basoetan ikusten ditugun perretxiko espezie askok antibiotiko funtzioa betetzen dute eta zauriak eta herpesak sendatzeko balio dute. Beste askok gaitz desberdinen artean gure sistema inmunologikoa sendo mantentzen laguntzen digute, hala nola, kolesterolari, diabetesari eta beste gaixotasun larriago batzuei aurre egiteko eta indartsu mantentzeko. Mikologiaren mundu zabal honetan, oraindik asko daukagu ikasteko, eta gogoratu,  beti jokatu behar dugula segurtasunez eta aditu bati kasu eginez ezbeharrak saihesteko.

Hitzaldia eta solasaldia amaitu ostean, Arantzazuko 5 jatetxe eta tabernek ondo landutako pintxoak aurkeztu ziren eta eman zitzaion hasiera gastronomia zirkuituari.  Eskerrak eman antolatzaileei (Arantzazuko Adiskideei eta Arantzazu Gaur Fundazioari) eta, nola ez, Goiko-Bentari, Arantzazuko Santutegia Hotelari, Milikua tabernari, Sindikari eta Zelai-Zabali beste behin egindako lanagatik. Baita Raúl Fraileri ere, bere hitzak atsegin handiz jarraitu genituelako eta Patxi Martini bere argazkiengatik. Laster arte perretxikozaleak!

Mikopintxoak

Setas como fuente de salud

Ayer por la tarde Arantzazu se inundó de gente que vino a disfrutar del octavo Micopoteo que anualmente se celebra de la mano de Arantzazuko Adiskideak, la Fundación Arantzazu Gaur y el Parketxe de Arantzazu. Durante la conferencia la sala se llenó de gente y durante el circuito se sumaron muchos más participantes que vinieron a degustar los placeres que nos brinda la naturaleza y que con mucho mimo año tras año elaboran los diferentes hosteleros de Arantzazu.

El tema a tratar de este año resultó de gran interés para los asistentes y hubo la ocasión de aprender mucho de la mano de Raúl Fraile, que dio buena cuenta de todos los beneficios que aportan las setas a nuestra salud. Para nuestro asombro, muchas especies que comúnmente vemos en nuestro entorno y de bajo valor gastronómico sirven como antibióticos naturales, anticicatrizantes, remedios contra los herpes, etc. Otras muchas ayudan a mantener el colesterol, la diabetes y el sistema inmunológico a los debidos niveles y ayudan a que nuestro organismo este fuerte para hacer  frente a enfermedades incluso más graves. En este extenso mundo de la micología, nos queda aún mucho por aprender, pero recordad, no hay que ser imprudentes y siempre hay que hacer caso de un profesional.

Tras la charla-coloquio, se presentaron los cinco pintxos elaborados por los cinco restaurantes y bares de Arantzazu y se dio comienzo al circuito gastronómico. Dar las gracias a los organizadores (Arantzazuko Adiskideak y la Fundación Arantzazu Gaur) y, como no a Goiko-Benta, Hotel Santuario de Arantzazu, Milikua, Sindika y Zelai-Zabal por el trabajo realizado una vez más. También a Raúl Fraile, al que fue un placer escuchar y seguro volveremos a ver y a Patxi Martin por el material fotográfico. ¡Hasta pronto micoaficionados!

 

 

 

Advertisements

Zertarako balio dute perretxikoek jateaz gain?

Mikopoteoa2018 (1)

Arantzazuk, udazken garaian, mikologiaren zaleek nahiz gastronomia maite duten lagunek biziki estimatzen duten jardunaldia antolatzen du eta heltzear da. Azaroaren 17an, hain zuzen ere, hartuko du Arantzazuk Mikopoteoari eskainitako ekintza bereziaren zortzigarren ekitaldia.

Jardunaldiari 18.00etan emango zaio hasiera, Gandiaga Topagunea batzar-zentroan, Zertarako balio dute perretxikoek jateaz gain?” titulupean, Javier Gómez Urrutia biologo eta mikologo profesionalak eta Ultzamako Mikologia Parkeko arduradunak eskainiko duen hitzaldi / mahai-inguruarekin. Haren parte-hartzea amaitzean, Arantzazuko jatetxeetako sukaldariek ekitaldi honetarako sortutako mikopintxoak aurkeztuko dituzte.

Aurkezpenak eginda, 19.00en bueltan Arantzazuko gastronomia-zirkuitutik barrena ibilbidea hasiko da, Zelai Zabaletik Arantzazuko Santutegia Hotela arte, Goiko-Benta, Sindika eta Milikua tartean direla. Mikopote bakoitzak 2 euroko salneurria izango du, jatetxe bakoitzean.

Aisia, kultura, natura eta gastronomia uztartzen dituen ekintza hau Arantzazun izaten diren gertaera arrakastatsuenen artean dago, eta, horrenbestez, aurtengo ekitaldi honetan ere espero da, mikologia gai interesgarriaren inguruan ikasi nahi dutenek arratsalde ederra igarotzea.

8º MICOPOTEO DE ARANTZAZU

Con la llegada del otoño, Arantzazu recupera una de las citas más esperadas para los amantes de la micología, y la gastronomía en general y está al caer. El sábado 17 de noviembre tendrá lugar la octava edición de la Jornada dedicada al Micopoteo en Arantzazu. 

La jornada comenzará a las 18:00h en el centro de encuentros Gandiaga Topagunea con la charla-coloquio titulada “¿Para qué sirven las setas además de para comérselas?” que correrá a cargo del biólogo y micólogo profesional, y responsable del Parque Micológico de Ultzama, Javier Gómez Urrutia. Una vez finalizada la charla, y para ir abriendo boca, los cocineros de los restaurantes de Arantzazu procederán a presentar los micopintxos que han ideado para la ocasión.

Hechas las presentaciones, al filo de las 19:00h se emprenderá la ruta por el circuito gastronómico de Arantzazu que llevará a los presentes desde Zelai-Zabal hasta el Hotel Santuario de Arantzazu, pasando por Goiko-Benta, Sindika y Milikua. Cada micopote tendrá un precio de 2 euros, por establecimiento.

Esta actividad que combina ocio, cultura, naturaleza y gastronomía se ha convertido en una de las citas más exitosas de Arantzazu, por lo que en esta edición también se espera a un buen número de asistentes interesado en pasar una tarde entretenida mientras aprende algo más sobre el apasionante mundo de la micología.

Naturaren gutiziak

Atzo arratsaldean, eguraldiari aurre eginez, ospatu zen Arantzazuko 7. Mikopoteoa. 100 lagunetik gora bildu ziren Javier Gómez-en inguruan (Ultzamako Parke Mikologikoko arduraduna) Tricholoma generoari buruz zerbait gehiago ikasteko. Perretxiko guztiak bereiztea ez da erraza, eta Javierrek ondo eta sakon eman zizkigun perretxiko jangarriak eta toxikoak bereizteko aholkuak. Espezie jangarri guztiek ba omen dute beraien oso antzekoa den espezie toxikoa eta behin eta berriz azpimarratu zituen segurtasunez jokatzeko gomendioak.

Hitzaldia eta solasaldia amaitu ostean, Arantzazuko 5 jatetxe eta tabernek ondo landutako pintxoak aurkeztu ziren eta eman zitzaion hasiera gastronomia zirkuituari.  Eskerrak eman antolatzaileei (Arantzazuko Adiskideak eta Arantzazu Gaur Fundazioa) eta, nola ez, Goiko-Benta, Arantzazuko Santutegia Hotela, Milikua taberna, Sindika eta Zelai-Zabali egindako lanagatik.

Aurtengo saioa amaituta, begira gaude dagoeneko datorren urteko ekitaldira eta, aurrerapen moduan esan, perretxikoak ez direla bakarrik dastatuz gozatzeko baizik eta beste hainbat erabilpen ere badituztela… zuek ere desiratzen baldin bazaudete naturak eskaintzen dizkigun gutizi hauen inguruan gauzak ikasten jarraitzeko, egon zaitezte adi eta izango duzue gure berri!

7

DELICIAS DE LA NATURALEZA

Ayer por la tarde, y haciendo frente al mal tiempo, se celebró el séptimo Micopoteo de Arantzazu. Fueron más de 100 los participantes que se reunieron alrededor de Javier Gómez (responsable del Parque Micológico de Ultzama) para aprender algo más sobre el género Tricholoma. Saber diferenciar las setas no es tarea fácil y Javier nos supo informar estupendamente sobre en qué debemos reparar para diferenciar las comestibles de las tóxicas e incluso mortales. Parece ser que todas las especies comestibles tienen su doble tóxico y buena parte de la conferencia se basó en subrayar ciertos consejos para no ser imprudentes.

Tras la charla-coloquio, se presentaron los cinco pintxos elaborados por los cinco restaurantes y bares de Arantzazu y se dio comienzo al circuito gastronómico. Dar las gracias a los organizadores (Arantzazuko Adiskideak y la Fundación Arantzazu Gaur) y, como no a Goiko-Benta, Hotel Santuario de Arantzazu, Milikua, Sindika y Zelai-Zabal por el trabajo realizado.

Finalizado el acto de este año, ya estamos pensando en el del año que viene, y a modo de adelanto decir que las setas no sirven solo para disfrutar degustándolas sino que tienen otros usos más desconocidos… si vosotros también estáis deseando continuar conociendo más cosas sobre estas maravillas que nos ofrece la naturaleza ¡estad atentos y tendréis noticias nuestras!

Mikopoteoa 3

Perretxikoak nola bereizi?

Arantzazuk, udazken garaian, mikologiaren zaleek nahiz gastronomia maite duten lagunek biziki estimatzen duten jardunaldia antolatzen du. Datorren larunbatean, azaroaren 11n, ospatuko da bertan beraz, Mikopoteoaren zazpigarren ekitaldia. Jardunaldia, urteen joan-etorrian ezagun egin dena eta publiko zabala festa giroan elkartzeko ahalmena erakutsi duena, Arantzazuko Adiskideak elkarteak, Arantzazu Gaur Fundazioak eta Arantzazuko Parketxeak antolatzen dute, eta laguntzaile izango ditu Arantzazuko paraje ederreko Zelai-Zabal, Goiko-Benta, Sindika, Milikua eta Arantzazuko Santutegia Hotela jatetxeak.

Jardunaldiari 18.00etan emango zaio hasiera, Gandiaga Topagunean, Perretxikoak nola bereizi? Tricholoma generoa titulupean, Javier Gómez Urrutia biologo eta mikologo profesionalak eta Ultzamako Mikologia Parkeko arduradunak eskainiko duen hitzaldi eta solasaldiarekin.

Perretxikoen inguruan zerbait gehiago ikasi ondoren, 19.00etan Arantzazuko gastronomia-zirkuitutik barrena ibilbidea hasiko da. Bi orduz, Arantzazuko jatetxeetan prestatutako pintxoak dastatzeko aukera egongo da mikopote bakoitzak 2 euroko salneurria izango duelarik.

Animatu!

Mikopoteoa2017

¿CÓMO DIFERENCIAR LAS SETAS?

Con la llegada del otoño, Arantzazu recupera una de las citas más esperadas para los amantes de la micología, y la gastronomía en general. El próximo sábado, 11 de noviembre, tendrá por lo tanto lugar la séptima edición del Micopoteo en Arantzazu. Este evento tan popular, capaz de reunir a un público muy diverso en un ambiente festivo muy acogedor, está organizado por la asociación Arantzazuko Adiskideak, la Fundación Arantzazu Gaur y el Parketxe de Arantzazu  y cuenta con la colaboración de los restaurantes Zelai-Zabal, Goiko-Benta, Sindika, Milikua y el Hotel Santuario de Arantzazu, situados en este precioso enclave.

La jornada comenzará a las 18:00h. en el centro de encuentros Gandiaga Topagunea con la charla-coloquio titulada “¿Cómo diferenciar las setas? El género Tricholoma” que correrá a cargo del biólogo y micólogo profesional, y responsable del Parque Micológico de Ultzama, Javier Gómez Urrutia

Después de haber aprendido algo más acerca de las setas, al filo de las 19:00h. se emprenderá la ruta por el circuito gastronómico de Arantzazu en el que durante dos horas se podrán degustar los pintxos elaborados por cada restaurante. Cada micopote tendrá un precio de 2 euros, por establecimiento.

¡Animaos!