Tag Archives: patxi errementaria

Zart, Axut, Gatz eta… Patxi errementaria Ataunen

Bazen behin Patxi izeneko errementari bat, deabrua bera baino maltzurragoa zena…

Asko izan ginen pasa den larunbatean hau entzuterakoan txikitako oroitzapen eta beldurrak berreskuratu genituenak; eta beste hainbeste izango ziren, txikienak batez ere, beldur eta oroitzapen hauek haien buruetan sortzen hasi zirenak.

3. Mitoaldiaren barruan, Gau ibilaldi mitologikoaren txanda izan zen asteburuan. Joxemiel Barandiaran gaztetxoa zeneko pasarte bat bizitzeko aukera izan genuen, eta baita, berak berreskuratutako legenda oso ezagun bat aurrez aurre ikustekoa; Patxi Errementari ardatz, garai bateko mitoen munduan buru belarri sartu ginen… lurretik infernura jaitsi, handik zerura igo, azkenik gaurko mundura itzuliz.

DSC_0071 DSC_0077

Emozioz beteriko astebete zirraragarria izan da, eta amaiera ezin hobea eman genion ikuskizun izugarri honekin. Harrien gainean eraikitako jentilen herria dantzan aritu zen, sorginek ateri mantendutako ortzi edo eguren azpian.

DSC_0062

Mito eta sinesmen askoren sehaska izatetik, euskal mitologiaren ardatz izatera pasatu da Ataun; astebetez behintzat. Milesker Jentilbaratza Kultur Elkarteko kide guztioi beste urte batez hau posible egiteagatik. Segi ezazue mitoak errealitate bihurtzen!! Eskerrak baita ere aurtengo gonbidatu bereziei, Iñaki Perurena, Jon Aizpurua eta Joseba Aurkenerenari hain zuzen ere. Eta nola ez, ezkutuko lanetan aritzen diren bolondres guztiei eta ekintzetan parte hartzera animatu zareten guztioi!! 

Segi dezagun Joxemielen lanari eutsiz, mitoak bizirik mantentzen…

DSC_0022

Advertisements

Mitologiaz blai!

Gutxi geratzen da dagoeneko III. MITOALDIRAKO! Gau ibilaldi mitologikorako sarrerak agortu direla jakina da, baina, ez da aukera bakarra mitologiaz gozatzeko eta gehiago ikasteko. Hona hemen egingo diren ekintza desberdinen datak eta zehaztasun guztiak izena eman nahi duenarentzat:

Uztailaren 7an ipuin kontaketa Barandiaran Museoan

Marimunduko eta beste hainbat pertsonairen eskutik ipuin harrigarriak entzun ahal izango dira familientzat oso aproposa den plan honetan. izen emateak: barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net

Ipuin kontaketa 2019

Hitzaldi eta ibilaldiak mitologia ardatz hartuz aditu desberdinekin

Uztailak 5

Iñaki Perurenaren “Harria, maitasun istorioa”  hitzaldia eskainiko da 20:00etan Astigarragako parkean.

Uztailak 6

Mitologia-gune esanguratsuenetatik ibilaldia egingo da Ataunen zehar, Jon Aizpuruaren eskutik. 9:30etan izango da hitzordua San Martingo plazan. Aurrez izena ematea ezinbestekoa da jentilbaratzake@gmail.com helbidean, toki mugatua baitago.

Uztailak 9

Joseba Aurkenerenaren “Barandiaran eta mitoak” hitzaldia Barandiaran Museoan, arratsaldeko 19:00etan. Sarrera doakoa izango da, baina aurrez izena ematea ezinbestekoa da barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net helbidean, toki mugatua baitago.

Hitzaldiak-eta-ibilaldia-2019-web

ZAIN IZANGO GAITUZUE!!