Tag Archives: pastoreo

Arkumeak goxatzeko azken aukera

Datorren larunbatean, Aste Santutako oporraldiari amaiera ona emateko, Gomiztegi Artzain Eskolan artzaintzaren eta gaztagintzaren sekretuak ezagutzeko azken bisita eskainiko da (goizeko 10:00etan bi orduko iraupenarekin).

Goiza inongo zailtasunik gabeko txango labur batekin hasiko da Arantzazuko ibilbide irisgarrian zehar, eta helmuga Gomiztegi Baserria izango da.  Bertan artzain txakur erakustaldia ikusteko aukera egongo da, gazta egitearen prozesua azalduko da eta bertan egiten diren gaztak dastatzeko aukera ere izango da. Hori gutxi izango balitz, artegia bisitatuko da eta ardi eta arkumeei jaten emango zaie txikienei hainbeste gustatzen zaiena!

Animatu eta eman izena berandu baino lehen!

1

El próximo sábado, para dar un buen final a la Semana Santa, se ofrecerá la última visita a la Escuela de Pastores Gomiztegi para descubrir los secretos del pastoreo y sobre todo de la elaboración del queso (dando comienzo a las 10:00 con una duración de dos horas).

La mañana dará comienzo con un breve recorrido sin ningún tipo de dificultad por el camino accesible de Arantzazu, siendo el caserío Gomiztegi punto final del recorrido. Allí se podrá ver una demostración con perro pastor, se explicará el proceso de la elaboración del queso y se realizará una degustación de los quesos que se elaboran en Gomiztegi. Por si eso fuera poco, se visitará el aprisco donde se encuentran las ovejas y los corderos, donde se les podrá dar de comer ¡lo que tanto les gusta a los más pequeños!

¡Animaros y haced la reserva antes de que sea tarde!

Advertisements

Bisita bereziak Aste Santuan: natura, artzaintza, gazta…

Neguak utzi nahi ez gaituen arren, gorputzak kalera irtetea eskatzen digu eta gainera ate joka daukagu dagoeneko Aste Santua. Aurtengoan natura parkea, artzaintza eta gaztagintza izango dira Arantzazuko jardueren ardatz eta, eskainiko diren bisita gidatu berezien bitartez, gure ingurunea hobeto ezagutzeko aukera egongo da.

Alde batetik, bisita gidatu bereziak eskainiko dira Arantzazuko Parketxean Aste Santua eta pazko asteko jaiegun guztietan goizeko 11:00etan (ordu beteko iraupenarekin gutxi gora-behera).

Bestetik, urte hasieratik Gipuzkoako parketxeetan egin diren baserrietako bisitekin jarraituko dugu eta Gomiztegi Artzain Eskolan artzaintzaren eta gaztagintzaren sekretuak ezagutzeko aukera eskainiko da oporraldiko 2 larunbatetan (goizeko 10:00etan hasiz, bi orduko iraupenarekin).

Animatzen? zatoz Arantzazura!

Gaztagintzaren sekretuak 2018

Aunque parezca que el invierno no nos quiere abandonar, el cuerpo nos pide salir a la calle y además queda muy poco para la Semana Santa. Este año, el parque natural, el pastoreo y la elaboración de quesos serán el eje principal de las actividades que se desarrollarán en Arantzazu durante esos días y que darán pie a conocer un poco mejor nuestro entorno.

Por un lado, se ofrecerán visitas guiadas especiales en el Parketxe de Arantzazu a las 11:00h todos los días festivos de Semana Santa y la semana de pascua (con una duración aproximada de 1 hora).

Por otro lado, se dará continuidad a las visitas que se llevan organizando desde comienzos de año en los parketxes de Gipuzkoa a diferentes baserris de la zona, pudiéndose visitar la Escuela de Pastores Gomiztegi donde se podrán descubrir los secretos del pastoreo y la elaboración del queso. Estas visitas se realizarán los dos sábados del periodo vacacional de Semana Santa dando comienzo a las 10:00 de la mañana y con una duración de dos horas.

¿Te animas? ¡Ven a Arantzazu!

 

Aste Santuan, bisita gidatu bereziak, Arantzazu Parketxean / En Semana Santa, visitas especiales, en Arantzazu Parketxea

2014ko Aste Santuan, Arantzazu Parketxeak, bisita bereziak emango ditu. Apirilak 17tik 20ra, egun bakoitzean, bi bisita tematikoak emango dira. Goizez Zuhaitz lepatuaz mintzatuko da eta arratsaldez artzaintzaren historia izango da aztergai.


Arantzazu Parketxea ha organizado para esta Semana Santa dos visitas guiadas especiales. A partir del 17 de abril y hasta el domingo día 20, tiene previsto para cada día dos visitas temáticas, por la mañana se dará protagonismo al mundo de las hayas trasmochas y por la tarde la visita se centrará en la historia y el presente del pastoreo vasco.

Arantzazu Parketxean, Aste santuan, bisita gidatu tematikoak / En Semana Santa, visitas temáticas, en Arantzazu Parketxea
Arantzazu Parketxean, Aste santuan, bisita gidatu tematikoak / En Semana Santa, visitas temáticas, en Arantzazu Parketxea

 

ARTZAINTZAREN IRAGANA ETA ORAINA, ARTISAU GAZTAREN DASTATZE GIDATUA ARDITURRIN

Martxoaren 16an, gazta dastatze gidatua antolatu da Arditurriko Parketxean, Aiako Harria Parke Naturalean. Ramon Lizeaga gaztagilea, antzinako errezeten errekuperazioan aditua, izango da gidaria.

Gazta_dastaketa_elebiduna2014Goizeko 11:00etan hasiko da Arditurriko Parketxean (Oiartzun) eta ordu eta erdiko iraupena izango du. Artzaintzak gure inguruan eta  kulturan izan duen garrantzia ezagutu eta artisau gazta ezberdinak dastatzeko aukera izango dugu.

Oharra: Plazak mugatuak dira.

Informazioa eta erreserbak:

943 495069 / 943 670637

arditurri@gipuzkoamendizmendi.net