Tag Archives: Pasaia

Ausart talde batekin goiz pasa

Gaur goizean, V. Bide Berdeen eguna ospatu dugu Arditurrin. Eguraldia lagun izan ez dugun arren, ausart talde majo bat animatu zaigu goiza gurekin pasatzera.

Ongi merezitako hamaiketakoarekin itxaron diegu bide berdearen amaieran, ondoren, segway zirkuituan hartu dute parte askok, baita jolas ezberdinetan ere eta jarraian, meategia ikusteko aukera izan dute.

Eskerrak eman nahi dizkiegu partaide, guztiei baita laguntzen aritu diren oiartzuar guztiei ere.

Goazen bizikletaz Arditurrira!

Dena prest dugu, datorren igandean, hilaren 18an, V. Bide Berdeen eguna ospatzeko.

Pasaia, Errenteria eta Oiartzunetik bizikleta talde ezberdinak aterako dira Arditurrira bidean. Gordailu bat egongo da bizikletak bertan gordetzeko. Ondoren, hamaiketakoa emango zaie eta jarraian, meategia prezio murriztuan bisitatzeko aukera egongo da, baita jolas ezberdinetan parte hartzekoa ere.

Zatoz kirola eginez eta bide berdeez gozatuz, Aiako Harriko Natura Parkera!

 

bide-berdearen-eguna-2016