Udaberrian sartu garen zalantzarik ez da egun hauetan, aze zalaparta dabilkitena Iturraran inguruan bizi diren txoriek. Entzun bestela gaur goizean egin diguten harrera! Goiko bideoan duzue adibidetxo bat. Zer ote du txantxangorriak? zeni ari zaio kaxkabeltxa?
Berriketa horiek gehiago ulertarazten eta txori mota ezberdinen kantuak ezagutzen laguntzeko Mikel Olano basozain aditua izango dugu gurean Apirilaren 7an, goizeko 10:00tan.
Ibilaldian parte hartzeko ezinbestekoa da izena ematea. Pertsonako prezioa 5 eurokoa da. iturraran@gipuzkoamendizmendi.net edo 943 83 53 89.
Apirilak 28 eta 29an ospatuko da Iturrarango Lorategi Botanikoan 16. Landare Berezien Azoka.
Lorategi Botanikoan izateak izaera berezia ematen dio azoka honi, inguru paregabea da horretarako, baina antolaketa aldetik ere behar bereziak ditu. Hori horrela izanik, Iturraran Parketxetik boluntario eskaera luzatzen dugu hain berezia den azoka hau barru barrutik bizitzeko eta aurrera eramateko.
Boluntarioak behar dira Aparkalekuetan egoteko, landare kontsignetan egoteko zein frantseseko itzultzaile gisa.
Informazio gehiago 943 83 53 89 – iturraran@gipuzkoamendizmendi.net
Ez dago zalantza handirik udaberrian sartu garela, aze zalaparta dabilkiten Iturraran inguruan bizi diren txoriek. Zer ote du txantxangorriak? zeni ari zaio kaxkabeltxa?
Berriketa horiek gehiago ulertarazten eta txori mota ezberdinen kantuak ezagutzen laguntzeko Mikel Olano basozain aditua izango dugu gurean Apirilaren 7an.
Iturraranen emango zaie hasiera ibilaldi berezi hauei, baina Gipuzkoako Parketxe Sareko beste Parketxeetan ere izango da aukera.
Ibilaldian parte hartzeko ezinbestekoa da izena ematea.
Informazioa eta erreserbak: iturraran@gipuzkoamendizmendi.net
Apirilaren 28-29ko asteburuan Iturrarango Landare Berezien 16. azoka ospatuko da Pagoeta Natura Parkean. Urtez urte geroz eta jende gehiago biltzen den azoka honetan landare bereziak erosteko aukera ere handitzen doa, mintegi partehartzaileak ere geroz eta gehiago etortzen baitira. Aurtengoan 50 mintegizale izango dira 51 postutan banatuak, beraz denetarik ikusi eta erosteko aukera izango.
Datorren igandean, Martxoaren 25ean, izango dugu hurrengo talo tailerra Iturrarango ganbaran. Iturraranen talo tailerra egiteaz gain Agorregiko bailarara joango gara mendi buelta eginaz eta bertan dauden errotak eta burdinola lanean ikusiko ditugu.
Pagoetako parke naturalean egun oso batez naturaz gozatzera gonbidatzen zaituztegu: gure historiako lanbide zaharrak gertutik ezagutu, argizari eta eztizko laberintuetan murgildu, lorategiaren esnatzea behatu, inguruko basoetan paseatu, orientazio zirkuituak egin… Zatozte, Aste Santua jarduerez betea datorkigu eta!
Auténtico tesoro natural cercano a la costa, el Parque Natural de Pagoeta, situado en Aia, es el destino ideal para la persona amante de la naturaleza, la calma, el bosque y el paseo. Os hemos preparado un sinfín de actividades para Semana Santa: ver una ferrería y un molino en funcionamiento, descubrir los secretos de las abejas, observar el despertar del Jardín Botánico de Iturraran, realizar circuitos de orientación…
Datorren igandean, Martxoak 11, mendi ibilbide berezi bat egingo dugu bertako Haginak (Taxus baccata) eta Pagoetako jatorrizko basoak ezagutu asmoz. Haginari merezi duen balioa emateko asmoz antolatu da, Pagoetako Parke Naturalean Iberiar penintsulako hagin kopuru handiena biltzen baita.
Haginek, balio ekologiko handia izateaz gain, historian ere oso preziatuak izan dira. Paleolitoan hasita, ehizarako eta gerrarako armak egiten ziren Haginaren egurrarekin, haginez egindako arkuak potentzia handikoak eta indartsuak baitziren. Gaur egun bularreko minbizia sendatzeko ere erabilia da, horretarako baso erraldoiak uztiatuz.
Bitxikeria hauek eta gehiago kontatuko dizkigu Antxon Gomez Parkeko basozainak.
Neguko itxieraren ondoren, Igande honetan irekiko ditu berriro ateak Agorregiko guneak; hain zuzen Paul Urkijo zuzendariak bertan grabaturiko Errementari pelikula estrenatu eta bigarren egunera. Eguerdiko 11:30etan egingo da beti bezala ofiziozko bixita eta bai burdinolako mailua eta hauspoak baita errota zaharrak ere lanean ikusteko aukera izango da.
Oraindik ere Agorregiko inguruetan ote dabil Sartael? Nork salduko ote dio oraingoan bere arima?
Ikusi pelikula zineetan eta etorri Agorregira igandetik aurrera.
Ordutegia:
Urtarrilaren 1etik otsailaren 28rarte: itxita
Aste Santua: bost egunetan irekieta, martxoaren 29tik apirilaren 2rarte, biak barne.
Martxotik Ekainera: igande eta jaiegunetan zabaltzen da
Uztaila eta Iraila: larunbat, igande eta jaiegunetan zabaltzen da
Abuztua: ostegunetik igandera zabaltzen da. Abuztuaren 10an itxita, herriko jaiak direla eta.
Urriaren 1tik abenduaren 8rarte: igande eta jaiegunetan zabaltzen da
Abenduaren 9tik abenduaren 31rarte itxita
OHARRA: Irekiera egunetan ordutegia 11:00tik 13:00tara da. Bisita gidatua beti 11:30tan eta hau aurrera doan einean jartzen dira funtzionamenduan bai errotak eta baita burdinola ere
Después del parón invernal, a partir del 4 de marzo se abre al público el complejo ferro-molinero de Agorregi, coincidiendo con el estreno de la película Errementari grabada en el mismo escenario.
Errementari está inspirada en un cuento popular vasco (Patxi errementaria) sobre un herrero tan malvado como astuto, capaz de engañar al mismo diablo. La cinta, gótica y fantástica, está rodeada de misterio, emoción y extrañas criaturas.
Horario:
Del 1 de enero al 28 de febrero, ambos inclusive: cerrado
Semana Santa, abierto del 29 de marzo al 2 de abril, ambos inclusive
De marzo a junio: abierto los domingos y festivos
Julio y septiembre: abierto los sábados, domingos y festivos
Agosto: abierto de jueves a domingo. Se cierra el 10 de agosto por fiestas patronales
Del 1 de octubre al 8 de diciembre: abierto los domingos y festivos
Del 9 de diciembre al 31 de diciembre cerrado
NOTA: Los días de apertura de abre de 11:00 h a 13:00 h. La visita guiada es siempre a las 11:30 h. A medida que avanza la visita se ponen en funcionamiento tanto la ferrería como los molinos.