Tag Archives: Parque Natural Aizkorri-Aratz

Bizi Pottoka!. Bizi eta harremanetan hasi Arantzazu Parketxean – Vívelo y descúbrelo en el Parketxe de Arantzazu

Kartel_Bizi Pottoka_2014_azkena_jpgArantzazu Parketxeak eta Oñatiko Pottokalekuk pottoka, euskal zaldi arraza,  ezagutzeko eta bertatik bertara bizi ahal izateko antolatu dute ekimen hau.

Pottokak maiz ikusi izan dugu lasai bazkatzen gure mendietan talde txikietan eta ziur aski hamaika galdera etorriko zitzaizuela burura haien inguruan: Non egiten dute lo? Zergatik ibiltzen dira taldetan? Egun osoa pasatzen dute jaten? Animalia sozialak dira? Hauek eta beste zenbait gai jorratuko dira jardunaldi honetan.

10:30etan Arantzazu Parketxean bilduko gara eta bertan bideo emanaldi baten bitartez eta azalpen gehigarriekin zaldi hauei buruzko hamaika gauza ikasiko ditugu. Jarraian 12:00etan Pottokalekura (Uribarri auzoa, Oñati) abiatuko gara eta bertan zuzenean zaldiak ezagutuko ditugu eta gizakiokin komunikatzeko duen gaitasuna bizi ahal izango dugu Jon Elorza adituaren laguntzarekin.

Jardunaldia bi egunetan errepikatuko da, abuztuaren 31n eta irailaren 7an, biak igandeak. 25 pertsonako taldeak izango dira gehienez, arreta egokia eskaintzeko bisitari guztiei eta zaldiak ez gogaitzeko.

Erreserba egitea beharrezkoa da jende kopurua aurrez ezagutzeko, horretarako Arantzazu Parketxearekin kontaktatu arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net helbidean edo 943 782 894 telefonoan.


El Parketxe de Arantzazu y el centro Pottokaleku de Oñati han organizado este evento para conocer la antigua raza de caballo Pottoka y para poder vivir una experiencia con ellos de primera mano.

Las pottokas pacen el semi-libertad por nuestros montes en pequeños grupos y seguramente  os habréis preguntado más de una vez; ¿Donde duermen? ¿Por qué andan en grupos? ¿Son animales sociables? ¿Se pasan todo el día comiendo? Esta jornada pretende responder a éstas y otras muchas preguntas.

A las 10:30 nos reuniremos en el Parketxe de Arantzazu para ver un vídeo y conocer algunas particularidades de éstos caballos. A continuación, a las 12:00 nos dirigiremos al centro equino Pottokaleku (Barrio Uribarri, Oñati) y de la mano del experto Jon Elorza  conoceremos los animales en primera persona y  sentiremos la capacidad que tienen para comunicarse con los seres humanos.

La jornada se repetirá dos días, el 31 de agosto y el 7 de septiembre, ambos domingos. Los grupos serán como máximo de 25 personas para poder ofrecer la mejor calidad a los visitantes y para no molestar en exceso a las pottokas.

Es necesario reservar la plaza con antelación en el Parketxe de Arantzazu mediante correo electrónico arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net o el el telefono 943 782 894.

Advertisements

2014ko Mendi irteerak, Arantzazun / Excursiones montañeras del 2014 en Arantzazu

Dagoeneko, Arantzazu Parketxeak 2014ko mendi irteeraren programa prestatu du. Apirilean abiatuko den egitarau honetan, eta urria bitartean, hil bakoitzean irteera bat aurreikusten da. Guztira 6 ibilbide izango dira. Urte honetarako hautatutakoek hainbat aukera emango dute, alde batetik, Aizkorri-Aratz Parke Naturalaren eremu zabala ezagutzeko, eta bestetik, antzinatik natura eder honetan bistaratzen diren elementu kulturalak interpretatu ahal izateko.


Arantzazu Parketxea acaba de publicar el programa de excursiones montañeras del 2014. A partir del mes de abril y hasta el mes de octubre se han programado seis salidas montañeras. La elección realizada para este año hará posible, por un lado, el conocimiento de una gran extensión del terriotrio del Parque Natural Aizkorri-Aratz, y por otro lado, se podrá conocer e interpretar muchos de los elementos culturales que se reconocen desde antaño en este vasto territorio protegido

Mendi Irteerak 2014, Arantzazu Parketxean
Mendi Irteerak 2014, Arantzazu Parketxean