Tag Archives: parketxeak

Ikasturte berria, esperientzia berriak

Ikasleentzako arnas-gune dira Gipuzkoako Parketxeak. Ikasturte berriari aurki emango diogu hasiera eta horretarako makina bat jarduera ditugu ikasle/irakasleen eskura Natura Parkeetan, hamaika gai lantzeko aukerarekin. Jarraian duzue Parketxe bakoitzaren heziketa eskaintza. Deitu eta eskatu informazioa lasai asko, gure Parketxeetako ateak zabalik dituzue!

dav

Heziketa eskaintzak:

AIAKO HARRIA NATURA PARKEA. Arditurri Parketxea

AIZKORRI-ARATZ NATURA PARKEA. Anduetza Parketxea

AIZKORRI-ARATZ NATURA PARKEA. Arantzazu Parketxea

ARALAR NATURA PARKEA. Lizarrusti-Barandiaran Parketxe Hedatua

PAGOETA NATURA PARKEA. Iturraran Parketxea

 

Advertisements

Txoriei txori deitzen diegunekoa

Gure arbasoek naturarekiko zituzten jakintza eta ulermenak galtzen ari gara egungo bizimodu eta gizartean. Egun, txoriei txori deitzen diegu, nahiz eta garai batean espezie bakoitza bere izenez ezagutu eta izendatzen zuten: txepetxa, txonta, kaskabeltza, okila…

Ahalegin txiki bat egitea proposatzen dizuegu, aspaldiko jakintza horiek berreskura ditzagun. Hasteko, zer iruditzen zaizue txori-kantuetan trebatzea? Gipuzkoako Natura Parkeetan badugu proposamen bat zuentzako, Mikel Olano adituaren eskutik gainera. Erreserba egitea ezinbestekoa izango da, aurrez dagokion Parketxera deituta. Ez ezazue aukera hau galdu!

Txoriak kartel orokorra 2017 (1)

 

Larrialdietarako prest

Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioko langileok lehen sorospenei buruzko ikastaro bat jaso berri dugu.

Gure lanean larrialdi egoera bati aurre egiteko jarraitu beharreko pausoak barneratu genituen eta jarrera aktibo bat izateko teknikak ikasi; zer egin mendian istripu bat gertatuz gero, gure Parketxeetan pitz daitekeen sute baten aurrean nola jokatu…

Ikasitakoak sekula praktikan jarri behar ez izatea espero dugu, baina, horrelako formakuntzak behar-beharrezkoak ditugu egunero hainbeste jenderekin lan egiten dugunok.

Lehen sorospen ikastaroa GPS

Saguzarrengana hurbilduz

Gipuzkoako Parketxeetan jakin badakigu oro har saguzarrak ez direla pertsonen animaliarik gustokoenak. Halabaina, beldur, aurreiritzi eta higuin hori gainditzen lagundu nahi dizuegu, erakutsiz ez direla inondik inora guk imaginatu bezala (edo erakusten diguten bezala) eta ezinbesteko pieza ditugula naturaren puzzle honetan.

Jarduera hauetan ugaztun hegalari harrigarri hauen ezaugarriak emango dira ezagutzera Kiko Alvarez adituaren eskutik: euren bizitza-ohiturak zein diren, zertaz elikatzen diren, nola orientatzen diren, nola erlazionatzen diren, ingurumenarentzat duten garrantzia… Ibilaldi errezak izango dira Gipuzkoako Parketxe desberdinetan egingo ditugunak saguzarrak entzun eta ikusteko; tresneria berezia erabiliko dugu haien soinuak jasotzeko, ilunabarra izanik momenturik egokiena.

Ez ezazu aukera hau galdu!

Saguzarrak2015

Desde los Parketxes de Gipuzkoa sabemos que en general los murciélagos no son el animal preferido de las personas. A pesar de ello, os queremos ayudar a superar esos miedos, prejuicios y ese asco hacia estos animales, comprendiendo que no son de ninguna manera como nos los imaginamos (o como nos los pintan) y que son una pieza clave en este puzzle.

Mediante estas salidas se darán a conocer, de la mano del experto Kiko Álvarez, las características de estos magníficos mamíferos voladores, como por ejemplo las costumbres que tienen, de que se alimentan, como se orientan por la noche, como se relacionan, su importancia para el medio ambiente… Se realizarán unos pequeños itinerarios por los alrededores de los Parketxes, aptos para todos los públicos, para escuchar y ver a los murciélagos; emplearemos unos aparatos especiales para poder percibir sus sonidos, siendo el anochecer el momento más oportuno.

¡No te pierdas esta oportunidad!