Tag Archives: paisai kulturalak

Jentilen artean iparra aurkitu nahian

Aste Santua ate joka daukagu eta Aralarko Parketxeak (Ataun) eskaintza berezia prestatu du oporraldi guztirako. Lehenengo egunetan atseden hartu ostean, familian egiteko plan berezi bat proposatzen dizuegu Barandiaran Museotik lehen larunbaterako (apirilaren 20rako), mitologian oinarritutako orientazio jolasa hain zuzen ere. Iparra aurkitzeko gai izango al gara jentilen lurraldean? ez galdu aukera eta eman izena lehen bait lehen!

Bestalde, antigoaleko zerrategia eta errota martxan ikusteko aukera ere egongo da, egunero (asteartea izan ezik) 11:30etan Barandiaran Museoko bisita gidatuarekin batera edota 12:30etan Errotatxora bakarrik.

Hori gutxi izango balitz, Lizarrustiko Parketxetik ere Aralarko paisaia kulturalak ezagutzeko mendi-ibilaldi gidatuak eskainiko dira (aurrez izena eman beharko da). Natura Parkeko ezaugarriak eta bioaniztasuna ezagutzeaz gain,  gizakiak utzitako aztarna desberdinak interpretatzen ikasteko aukera egongo da.

Oraindik planik gabe? ZATOZ ARALARRERA!

Aste Santua Barandiaran 2019 EUS

Aste Santua Barandiaran 2019

Advertisements