Tag Archives: pago motzak

Pago motzen artean

Gaur talde polit bat abiatu gara Aizkorri-Aratz natura parkean dauden pago motzen bila. Aurkitu eta Alvaro Aragon Ruanok gizakiak ukitutako pago hauen historia kontatu digu: nola mozten ziren, zertarako erabiltzen zen egurra, ikazkintza eta pago motzen arteko harremana… Ondo pasatzeaz gain eta udazken kolorez gozatzeaz gain asko ikasi dugu. Mila esker Alvarori eta etorritako guztiei!!

Advertisements

Udazken koloreak, eguraldi bikaina eta gidari aparta

Bihar Aizkorri-Aratz natura parkeko pago motzak bertatik bertara ikusteko ibilaldi gidatua izango da Anduetza parketxeak antolatuta. Gidari moduan Alvaro Aragon Ruano dugu, zuhaitz motzetan aditua besteak beste. Basoan zehar, udazken kolorez gozatuko dugu; ibilaldian zehar eguraldi bikainaz lagunduta bidea egingo dugu eta pago motzen artean, azalpen interesgarriez blai ikasiko dugu. Animatu zaitez!

Pago motzak, ikazkintzaren oinarri

Ibilaldi gidatuan zehar, Aizkorri-Aratz natura parkean dauden pago motz edo lepatu helduak bertatik ikusiko dira. Pago motzak edo lepatuak, egurra lortzeko biziki moztutako zuhaitzak dira; aldi berean azalera horretako abeltzaintzaren aprobetxamenduari laguntzen dutenak. Inausketa horiek egurrean zuloak eta usteltzeak eragiten dituzte, eta zuhaitzari bizi-luzetasun handiagoa ematen diote gainera.

Ibilaldia gidatzeko Alvaro Aragon Ruano aditua izango dugu, EHU-ko irakaslea eta ikertzailea. Alvarok basoen egur ustiaketa jasangarria den lepatze edo mugarrotze teknika gertutik aztertu du.

Etorri eta 200 bat urte izango dituzten pago motzen historia ezagutuko dugu!

Basoa arintzen / Aligerando el bosque

Anduetza Parketxea 2018. urtean zehar egurraren edo basoaren zentro bezala sendotuko da; orain arte egurra eta egur ustiaketa gai nagusia izan bada ere, urte honetan zehar, baso-ustiapena gauzatuko duen proiektua martxan jarri delako.

Nola? Martxoaren 10ean pago motz bat arintzen hasi ginen. Pago motzak pisu handia jasaten dute, enbor nagusi batek gainean sei edo zazpi enbor egon daitezkeelako. Aukeratutako pago motzak bost enbor zituen eta hauetatik bi moztu dira. Enbor hauek, helduenak eta pisutsuenak ziren, beraz, teknika honekin pagoaren biziraupena luzatu da. Pago motz honen aukeraketan, baso zainak, Zegamako Udalak eta Foru Aldundiak parte hartu zuten. Ekimen honetan Marti Boada doktorearen azalpenak entzuteko aukera izan genuen.

Urte honetan zehar, parketxetik gertu dagoen sail batetan, non baso mistoa dugun, orain dela 40 bat urte landatutako pagolizar batzuk aukeratu dira. Hauek lepatu egingo dira lehengoko teknikei jarraituz eta urteen poderioz, nola hazten diren ikusi ahalko dugu. Aukeraketa honetan erakunde guztiek ere hartu dute parte.

Bukatzeko, urrian zehar Anduetza parketxearen aurrealdean txondorra eraikiko da. Txondorraren inguruan antolatzen diren ekitaldietan beste gai askoren artean hauek izango dira ardatz: ikazkintza lanbidea izango, txondorraren eraikuntzaren estruktura eta egur ikatzaren erabilera.

____________________________

Este año 2018 el parketxe Anduetza se consolidara como centro de la madera o del bosque, ya que aunque hasta ahora la madera y la explotación forestal han sido el tema central, durante este año se va a poner en marcha un proyecto donde la explotación forestal se va a materializar.

¿Cómo? Este marzo hemos comenzado con el cuidado de un haya trasmocho. Se ha elegido un haya trasmochado, conforme entre ayuntamiento, guardas forestales y Diputación Foral para aligerarlo. Estos hayas trasmochos aguantan un peso considerable ya que en vez de tener un tronco principal pueden llegar a tener hasta 6 ó 7. El haya elegido tenía cinco troncos de los que se han cortado dos. Estas ramas trasmochadas eran las más viejas y pesadas por lo que mediante esta técnica se pretende alargar la esperanza de vida de dicho haya. Para esta actividad tuvimos el placer de contar con el Doctor Marti Boada.

A lo largo de este año, en un área cercano al parketxe donde existe un pequeño bosque mixto, se han elegido unas hayas plantadas hace unos 40 años para trasmocharlos como se hacía antiguamente para a lo largo de los años, poder observar cómo van desarrollándose hacia hayas trasmochadas. Esta actividad nos va a permitir enseñar a los grupos escolares todo el proceso. Esta elección también se ha realizado de acuerdo con todos los entes implicados

Y para finalizar, este proyecto se construirá una carbonera en octubre y se realizaran visitas abiertas a todo el público, donde se explicara el oficio de carbonero, la importancia de la estructura de la carbonera y del uso del carbón vegetal, entre otros temas.

Aparteko zientzialaria

 

Gaur goizean berrogei lagun inguru elkartu gara pago motzen inguruan Marti Boada zientzialari katalanen azalpenak entzuteko. Marti Boadak natura interpretatzeko, begiratzeko eta helarazteko modu berezia du; aho zabalik izan gara bere hitzak entzuten.

Ondoren, gertu zegoen Jose Ramon Agirre, Marron, aizkora hartuta pago motzera igo da eta lanean hasi ere. Pago motzaren adarra erortzen ikusteak zirraragarria izan da, pago motzak handiak badira ere, adarren bat mugarrotzean eta lurrera erortzen ikustean, handitasun sentsazioa nabarmenagoa delako.

Mila esker Marti Boadari berriro ere Zegamara etortzeagatik eta bere jakinduria hain ondo helarazteagatik. Jose Ramoneri, Marroneri, egindako lan zailarengatik. Mila esker ere etorritako guztiei eta gogoratu urrian elkar ikusiko garela txondorraren inguruan!

Pago motzak lepatzen Aizkorrin

Aizkorriko basoetan antzinatik erabili da zuhaitzak lepatzearen teknika, adarrak altuera jakin batean moztuta, egur ekoizpen handiagoa eta iraunkorragoa lortzen baitzen. Gaur egun, oraindik, ugariak dira antzinako teknika honen lekukoak gure basoetan, pago motzak hain zuzen ere.

 Marti Boada zientzialari katalan ospetsuaren azalpenekin, jarduera honek historian zehar izan duen garrantziaz jabetuko gara. Marti Boadak teknika honen aberastasun historikoaz eta naturalaz hitz egingo digu gaztelaniaz. Nola ez, lepatze lanak eskuz egingo dira, garai bateko teknikei jarraituz.

Aurten, Zegamako Anduetza parketxearen inguruan, txondorra egingo da udazken aldera. Txondorra eraikitzeko, egurra da lehengai nagusia eta egurra lortzeko basora joan behar da zuhaitz bati adarrak moztea. Txondor hau, hilabete batez egongo da piztuta. Modu honetan, txondorraren eraikuntzaren prozesua hasieratik amaieraraino ikusi ahal izango dute bisitariek: egurraren mozketa, txondorra piztearen festa eta ikatza jasotzeko momentua.

Trasmoche de hayas en Aizkorri

El trasmoche de árboles es una actividad que viene realizándose desde hace mucho tiempo en los bosques de Aizkorri, ya que cortando las ramas a una cierta altura, se conseguía una producción de madera mayor y más sostenible. Todavía hoy en día quedan muchos testigos de esta antigua técnica, las hayas trasmochas.

Marti Boada, afamado científico catalán, estará con nosotros para explicarnos la importancia de esta técnica de trasmoche a lo largo de la historia. Marti Boada nos ayudara a comprender la riqueza histórica y natural de esta antigua técnica. La técnica de trasmoche, como no, se realizara a mano siguiendo las técnicas de antaño.

Este otoño se va a realizar una carbonera en Zegama, en el parque del Parketxe Anduetza. Para construir la carbonera, la madera es la materia prima indispensable y para conseguir la madera hay que ir al bosque a cortar las ramas de un árbol. La carbonera permanecerá encendida durante un mes. De esta forma, el visitante podrá asistir al proceso de construcción de la carbonera de principio a fin: trasmoche del haya, la fiesta para encender la carbonera y el momento de recogida del carbón vegetal.

200 bat urteko pago-motzak lepatzen

Aiako Harria Natur Parkean pago motzak lepatzeko ibilaldia izan dugu gaurkoan, eta 50 bat lagun hurbildu dira bertara.

Oieleku ingurua benetan zoragarria da. Bertan, pago motz ugari egoteaz gain adin luzekoak ditugu, 200 bat urte edo gehiagokoak. Paraje zoragarri horretan, Alvaro Aragon Ruanok zuhaitz hauei buruzko datu asko eskaini dizkigu, eta Joxe Manuel Etxartek “Trumoiak” eta Joxe Billaluzek “Leatzak” (Oiartzungo ikazkin ohiak) ere lan hauek beti “kuadrilatan” egiten zituztela azaldu dute, besteak beste.

Jarduera honekin, azaroan Arditurrin pìztuko den txondorran erabiliko den egurra nola lortu den erakutsi nahi izan da. Pago motzak beste garai bateko jardueren berri ematen diguten ondare dira eta bizirik mantentzeko lepatu egin behar dira hainbat urteren buruan.

Lepatzea_2015

Pago motzak lepatzen Aiako Harrian

Pago motzak ikazkintzari lotuak egon dira aspalditik, txondorgileek pagoak kimatuz lortzen baitzuten txondorra egiteko behar zuten egurra.

Maiatzaren 31ean, igandea, azaroaren azken astean Arditurrin piztuko den txondorra egiteko beharrezkoa den egurra moztuko da basoan, Oiartzungo Oielekun.

Elkargunea, Kausoroko aparkalekua izango da (Artikutza bidea 12. kilometroa), goizeko 11:00etan eta  ekimenaren iraupena bi ordukoa izango da. Kausoroko aparkalekutik, kimaketa egingo den basoraino hurbilduko gara, Oilekuraino, hain zuzen ere. Zailtasunik gabeko bidea da eta ibilbide labur honen iraupena 30 minutukoa izango da. Oinetako egokiak ekartzea gomendatzen da.

PAGO MOTZAK_2015kartela