Tag Archives: otoño

Iturraran udazken koloretan / Iturraran vestida de otoño

Udazken koloretan, landen lurrinak zeharkatuz, hitaz oroit eta higan nauk.

Zuhaitz biluziaren gerizpean orpondoa, orbelaren hilobi, horiz eta gorriz dena lokarturik.

Eskuratu hostoa xume bezain eder, hain soila bere heriotzean, zuhaitz guztiaren bizkortasunez hain betea, non erortze honen duintasunak hiri kantatzera naraman.

Berriro zuhaitzari so natzaiok, kezkaturik ote?…joate askearen oparotasunean, betikotasunaren irria zirudik.

Gatibu naukan denborak, bere baitan egositako ametsetaz isekaz bailegoan.

Udazken koloretan, landen lurrinak zeharkatuz, hitaz oroit eta higan nauk, hain soil hire heriotzean, hain xume, adiorik gabeko partitzean.


En los colores de otoño, atravesando los perfumes de los campos, evocándote, estoy en ti.

A la sombra del árbol desnudo, amarillenta y rojiza yace la hojarasca; todo duerme.

Recojo una hoja, es tan simple como bella, tan sencilla al morir, parece aún poseer toda la vitalidad del árbol.

Tanta dignidad al caer me impulsa a cantarte.

De nuevo contemplo el árbol; ¿estará preocupado…?, se diría que dibuja la sonrisa de la eternidad, en la bondad de su libre transcurrir;

Y parece burlarse de los sueños cultivados en las entrañas del tiempo que me esclaviza.

En los colores de otoño, atravesando los perfumes de los campos, evocándote, estoy en ti, tan sencillo al morir, tan simple al irte sin un adiós.

 

Advertisements

Iturrango lorategi botanikoa udazken kolorez blai – Estallido de colores en el Jardín Botánico de Iturraran

Asteburu honetan udazken koloretan murgiltzeko aukera paregabea duzue Iturrarango Lorategi Botanikoan. Zatozte!

Este fin de semana disponéis de una oportunidad increíble para disfrutar del estallido de colores en el Jardín Botánico de Iturraran.!!

udazkena-iturraranen---coll

Udazken kolorez blai Iturraran – Estallido de ocres en Iturraran

udazkena2 2014

2014/11/15

Paco Garinen eskutik, Iturrarango Lorategi Botanikoan bisita zoragarria izan genuen pasa den larunbatean. Gozatu ederra hartu genuen bertaratu ginen 40 lagunok!!

El sábado pasado pudimos disfrutar de una preciosa visita en el Jardín Botánico de Iturraran de la mano de Paco Garín. Una experiencia maravillosa para los 40 participantes!!

P1000191[1]