Tag Archives: osasuna

Perretxiko ugari gure osasunaren oinarri

Atzo arratsaldean Arantzazuk, zortzigarren Mikopoteoaz gozatzera zetorren jendez gainezka egin zuen. Urtez urte ospatzen den jarduera hau  Arantzazuko Adiskideek, Arantzazu Gaur Fundazioak eta Arantzazuko Parketxeak  antolatzen dute eta oso harrera ona izan zuen atzoko egunean ere. Hitzaldian zehar aretoa guztiz bete zen eta, gastronomia zirkuituan zehar, naturak eskaintzen dituen, eta ostalariek gustu handiz prestatzen dituzten, gutiziak dastatzera gerturatu ziren parte-hartzaile gehiago batu ziren ekitaldira.

IMG-20181117-WA0011

Entzuleen esanetan aurtengo gaia oso interesgarria izan da eta Raúl Fraileren eskutik gauza asko ikasteko aukera egon da, zeinek, perretxikoek gure osasunari dakartzaten onura guztien inguruan hitz egiten jardun zuen. Gure harridurarako, ohiki gure basoetan ikusten ditugun perretxiko espezie askok antibiotiko funtzioa betetzen dute eta zauriak eta herpesak sendatzeko balio dute. Beste askok gaitz desberdinen artean gure sistema inmunologikoa sendo mantentzen laguntzen digute, hala nola, kolesterolari, diabetesari eta beste gaixotasun larriago batzuei aurre egiteko eta indartsu mantentzeko. Mikologiaren mundu zabal honetan, oraindik asko daukagu ikasteko, eta gogoratu,  beti jokatu behar dugula segurtasunez eta aditu bati kasu eginez ezbeharrak saihesteko.

Hitzaldia eta solasaldia amaitu ostean, Arantzazuko 5 jatetxe eta tabernek ondo landutako pintxoak aurkeztu ziren eta eman zitzaion hasiera gastronomia zirkuituari.  Eskerrak eman antolatzaileei (Arantzazuko Adiskideei eta Arantzazu Gaur Fundazioari) eta, nola ez, Goiko-Bentari, Arantzazuko Santutegia Hotelari, Milikua tabernari, Sindikari eta Zelai-Zabali beste behin egindako lanagatik. Baita Raúl Fraileri ere, bere hitzak atsegin handiz jarraitu genituelako eta Patxi Martini bere argazkiengatik. Laster arte perretxikozaleak!

Mikopintxoak

Setas como fuente de salud

Ayer por la tarde Arantzazu se inundó de gente que vino a disfrutar del octavo Micopoteo que anualmente se celebra de la mano de Arantzazuko Adiskideak, la Fundación Arantzazu Gaur y el Parketxe de Arantzazu. Durante la conferencia la sala se llenó de gente y durante el circuito se sumaron muchos más participantes que vinieron a degustar los placeres que nos brinda la naturaleza y que con mucho mimo año tras año elaboran los diferentes hosteleros de Arantzazu.

El tema a tratar de este año resultó de gran interés para los asistentes y hubo la ocasión de aprender mucho de la mano de Raúl Fraile, que dio buena cuenta de todos los beneficios que aportan las setas a nuestra salud. Para nuestro asombro, muchas especies que comúnmente vemos en nuestro entorno y de bajo valor gastronómico sirven como antibióticos naturales, anticicatrizantes, remedios contra los herpes, etc. Otras muchas ayudan a mantener el colesterol, la diabetes y el sistema inmunológico a los debidos niveles y ayudan a que nuestro organismo este fuerte para hacer  frente a enfermedades incluso más graves. En este extenso mundo de la micología, nos queda aún mucho por aprender, pero recordad, no hay que ser imprudentes y siempre hay que hacer caso de un profesional.

Tras la charla-coloquio, se presentaron los cinco pintxos elaborados por los cinco restaurantes y bares de Arantzazu y se dio comienzo al circuito gastronómico. Dar las gracias a los organizadores (Arantzazuko Adiskideak y la Fundación Arantzazu Gaur) y, como no a Goiko-Benta, Hotel Santuario de Arantzazu, Milikua, Sindika y Zelai-Zabal por el trabajo realizado una vez más. También a Raúl Fraile, al que fue un placer escuchar y seguro volveremos a ver y a Patxi Martin por el material fotográfico. ¡Hasta pronto micoaficionados!

 

 

 

Advertisements