Tag Archives: orientazio zirkuitua

Erlearen laguntzaz orientatzen ikasiz

Gaur, martxoak 10, “Erlearen bila. Orientazio jolasa” izan dugu Zegaman, Erlezain Egunaren egitarauaren barruan. Bertako eta Gipuzkoako familiez osatutako talde polita abiatu gara Anduetza parketxetik, mapa eskuetan eta begiak ondo irekiak.

Pixkanaka orientazio zirkuituko ibilbide horia osatzen joan gara, etxeak, belardiak, basoak eta bideak kokatuz. Gogoratu orientazio ibilbide hauek edozein asteburuan egin daitezke Anduetza parketxetik abiatuz, etorri eta galdetu!

Iturrarango lorategian galduz orientatu / Oriéntate perdiéndote en el Jardín Botánico de Iturraran

Iturraran Parketxearen inguruan 5 kontinenteetako 6.000 landare mota ezberdin biltzen dituen Lorategi Botaniko ederra dugu.  Lorategian bertan, orientazioaz gozatzeko 3 zirkuitu iraunkor ere badira. Biak uztartu nahi?

5 kontinenteetan galduz eta bidaiatuz orientatzen ikasteko aukera paregabea duzu.


En el entorno del Parketxe Iturraran se localiza el Jardín Botánico de Iturraran. En este momento, cuenta con cerca de 6.000 plantas diferentes de los 5 continentes. En el mismo Jardín Botánico, hay 3 circuitos permanentes que nos permiten disfrutar de la orientación.

¿Quieres perderte orientándote? Ven a Iturraran