Tag Archives: orientazio zirkuito iraunkorra

Orientazio Liga Herrikoia Zegaman

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Datorren igandean, apirilaren 14ean, Gipuzkoako Orientazio Liga herrikoiko 4. proba Zegamako Otzaurte auzoan ospatuko da, zehazki, Otzaurte-Beunda-Txurruko puntako eremuan. Harrera gunea, irteera eta helmuga puntua Beundan kokatuko da.

Orientazio kirola, maila eta gaitasun fisiko guztietako parte hartzaileentzako kirola da. Eliteko orientazio kirolariekin batera, familia eta lagunek ere parte hartu ahal izango dute proba honetan. Eta aukera paregabea izango da, mapa eta iparrorratzarekin mendian norberaren orientazio gaitasunak ikusi eta ikasteko. Oinez, korrika, lagun artean edo lehiatzen, orientazio kirolaz gozatu ahal izango da beraz datorren asteburuan Zegaman.

Horretaz gain, azpimarratu behar da, orientazio kirola ezagutzeko, urte guztian zehar aukera dagoela Zegamako orientazio zirkuituaren bitartez, zehazki Anduetzako parketxera hurbilduz eta bertan banatzen diren maparekin.

Frogaren informazioa osatzeko edota izena emateko:

https://gotorientazioa.org/2018-2019-otzaurte-2/

Liga popular de Orientación en Zegama

La 4ª prueba de la Liga de Orientación popular de Gipuzkoa se celebrará en el barrio de Otzaurte  de Zegama, más concretamente en el entorno de Otzaurte-Beunda-Txurruko punta. El punto de acogida, la salida y meta será el collado de Beunda.

El deporte de la orientación es un deporte para todos los públicos. En estas pruebas junto con los deportistas de elite en circuitos de orientación, compiten familias y grupos de amigos. Además, ofrecen la oportunidad de comprobar nuestra capacidad de orientación en el monte con un mapa y una brújula. Caminado o corriendo, entre amigos o en plena competitividad, se podrá disfrutar del deporte de orientación en Zegama el próximo fin de semana.

Además, hay que subrayar que en Zegama existe un circuito permanente para poder conocer el deporte de orientación. Para ello hay que acercarse al Parketxe Anduetza donde se reparten los mapas y se da la información necesaria.

Para más información y/o apuntarse:

https://gotorientazioa.org/2018-2019-otzaurte-2/