Tag Archives: orientazio jolasa

Jolasa eta natura uztartuz

Atzo goizean, Listorretako aisialekuan antolatuta genuen orientazio jolasean famili ugarik parte hartu zuten, eta ezin da ukatu primeran egon zirela. Handi nahiz txiki, denak aritu ziren pisten atzetik temati, denak lortu arte. Helburua naturaz gozatu eta ongi pasatzea zen eta horixe lortu genuen!

Orientazio jolasa

Udara honetan Listorretako aisialekuan antolatuta dauden azken jarduerak abuztuaren 12an, Aizbitarteko lehen gizakien bizimodua ezagutzeko tailerra eta irailaren 2an, saguzarrak ezagutzeko irteera dira. Plazak agortzen hasiak dira beraz, deitu eta erreserbatu!

arditurri@gipuzkoamendizmendi.net

943 49 42 48 / 688 89 50 68

Orientazioa eta jolasa, pack bikaina / Orientación y juego, pack perfecto

Orientazio jolasa

Orientazioaren oinarrizko kontzeptu batzuk bereganatu modu dibertigarrian, izan ere Listorretako altxorra aurkitu beharko da ipar orratz eta mapak erabiliz.

Elkargune-puntua: Listorretako etxola (taberna).

Baldintzak: Plaza mugatuak daude, erreserba egitea beharrezkoa da.
Prezioa: doakoa
Ordutegia: 11:00-13:00.

943 49 42 48 / 688 89 50 68 arditurri@gipuzkoamendizmendi.net

SEDENA

Juego de orientación

Se darán los conceptos básicos sobre la orientación de una forma divertida, utilizando la brújula y el mapa tendrán que dar con el tesoro de Listorreta.

Punto de encuentro: cabaña de Listorreta (bar).

Condiciones: Es necesario reservar puesto que las plazas son limitadas.

Precio: Actividad gratuita.

Horario: 11:00-13:00.

943 49 42 48 / 688 89 50 68 arditurri@gipuzkoamendizmendi.net

 

Erlearen bila orientazio jolasa

Zegaman, Erlezain eguna ospatzen da datorren igandean, martxoak 19. Anduetza Parketxeak herrian izango duen informazio puntuan, kandela tailerra izango da goizeko 11:30etatik aurrera. Arratsaldeko 16:00etan berriz, Anduetza Parketxearen inguruetan Erlearen bila orientazio jolasa izango da.

Egitarauaren barruan, astean zehar ere, hainbat ekitaldi daude, besteak beste, Jakoba Errekondoren “Erleak eta intsektuak erakarri eta uxatu. Nola erabili landareak baratzean” hitzaldia.

Etorri Zegamara egitarau zabal honetaz eta eztiaz gozatzera!