Tag Archives: orientazio ibilbideak

Orientazioa: kirola eta natura

Gaur Anduetza parketxeak, lehenengo aldiz, orientazio ibilbide iraunkorraren zehar “altxorraren bila” jolasa antolatu du. Ibilbide erraza aukeratu dugu honakoan, familientzat edo orientazio kirol honetan lehenengo pausuak ematen ari direnentzat zuzenduta egon baita.

Azalpenak eman eta gero, laster batean irten dira partaideak. Balizen pistei erantzuna eman ondoren, Anduetza parketxean egiaztatu ditugu eta denontzako saritxoa egon da.

Honetan ezin izan baduzue parte hartu, ez kezkatu, laster errepikatuko dugu eta!

Advertisements

Aste Santuan urrutira joan gabe

Anduetza parketxeak hainbat jarduera antolatu ditu opor hauetarako naturan ondo pasatzeko helburuarekin. Hauetatik “Orientazioa pausuz pausu” da protagonista. Zegamako orientazio ibilbide iraunkorra 2017ko azaroan jarri zen martxan. Orientazio ibilbide hauetatik errazena, horia hain zuzen ere, izango da honetan oinarri.

Aste Santuan “Orientazioa pausuz pausu” ekitaldira hurbiltzen den bisitari orok, herria eta inguruak ezagutzeko beste modu bat izango du. Anduetza parketxean, orientazio mapak eskuratu ahal izango ditu, eta han emango diren azalpenen bitartez, herrian barrena jarritako baliza edo elementuak bilatzea izango da parte hartzaileen erronka. Baliza hauetan pistak izango dituzte eta bukaeran erantzunak Anduetzan aurkeztu beharko dituzte.

Familia zein heldu, taldeka edo bakarka, parte hartu ahal izango dute ekitaldi honetan.

Balizen bila

Gaur goizean Zegamako orientazio proba herrikoia izan da, Gipuzkoako III. Orientazio liga herrikoia hain zuzen ere. Hamaika partaide abiatu dira Zegama herrian zehar balizen bila. Familiak, taldeak, banakakoak … denetariko partaideak izan dira gurekin gaur.

Orientazio kirolean ikasiak direnek abiatu diren bitartean, eskarmenturik gabekoek azalpenak entzun ditugu Zegamako plazan GOT-eko partaideen eskutik.

Bihartik aurrera Anduetza parketxeak orientazio ibilbide iraunkorraren mapak izango ditu eskuragarri. Zailtasunaren arabera hiru koloretan sailkatuta daude: horia, laranja eta gorria. Anduetza parketxean ere orientazio ibilbideak egiteko behar diren azalpenak emateko prest izango gara. Etorri kirol berri hau ezagutzera!