Tag Archives: orientazio froga

Zegama – Otzaurteko Orientazio Proba

Zegama, natura, mendia eta kirola ondo uztartzen diren hitzak direla ez dago zalantzarik. Bertako paisaia eta mendiek, inguruaz gozatzeko aukera paregabea eskaintzen dute, eta mendi maratoiaz gain, bestelako natura eta mendiko kirolak ere badute tokia Zegaman, nola ez!

Datorren ekainak 9 eta 10ean, Zegamako herria eta Otzaurteko inguruak, urteko Euskal Herriko orientazio probarik garrantzitsuenaren lekuko izango dira. GOT-ek (Gipuzkoako Orientazio Taldeak) Zegamako udala, Goierri Turismo, eta Gipuzkoako Parketxe Sarearen laguntzarekin ipar ligarako eta Pyrene ligarako baliagarria izango den asteburuko orientazio proba antolatuko du, bertan izango direlarik, Katalunia, Asturias, Gaztela edo Frantziako orientazio kirolaririk abilenak.

Kartela

Guztira 3 proba antolatuko dira. Lehena, ekainak 9 larunbatean izango da, distantzia ertaineko aldapa beherako proba bat, eta Beundako lepotik abiatu eta Otzaurteko lepoan amaituko da. Larunbat arratsaldean berriz, parte hartzaileak Zegamako herrira hurbilduko dira, eta herriko pilotalekuan zain egon ostean,  17.30tan herrian barrena, sprint modalitateko proba azkar eta dibertigarri bat izango dute zain.

Bukatzeko igande goizean, berriz ere Otzaurteko lepora igo, eta distantzia luzeko proba bat ospatuko da goiz guztian zehar. Amaitutakoan, sari banaketa  eguerdiko 14.00 tan izango delarik.

Orientazio kirola, maila eta gaitasun fisiko guztietako parte hartzaileentzako kirola da. Zegaman, 2 kilometroko ibilbide xamurrak edo 8 kilometroko mendiko buelta teknikoak. Eliteko orientazio kirolariekin batera, familia eta lagunek ere parte hartu ahal izango dute proba hauetan. Eta aukera paregabea izango da, mapa eta iparorratzarekin mendian edo herrian norberaren orientazio gaitasunak  ikusi eta ikasteko. Oinez, korrika, lagun artean edo lehiatzen, orientazio kirolaz gozatu ahal izango da.

Horretaz gain, azpimarratu behar da, orientazio kirola ezagutzeko, urte guztian zehar aukera dagoela Zegamako orientazio zirkuituaren bitartez, zehazki Anduetza parketxera hurbilduz eta bertan banatzen diren maparekin.

Informazioa eta izen ematea: http://gotorientazioa.org/zegama-otzaurte-2018-liga-norte/

Advertisements

Zegamako orientazio ibilbide iraunkorra

Datorren azaroaren 26an zabalduko da Zegamako orientazio ibilbide iraunkorra eta ekitaldi berezi moduan, egun horretan bertan, orientazio proba herrikoia ospatuko da herriko plazan goizeko 10etatik aurrera.

Zehazki hiru orientazio ibilbide antolatu dira, zailtasun mailaren arabera. Errazena, etxeko txikienekin egiteko modukoa da; altxorraren bila jolasteko aukera paregabea. Ibilbide ertaina, berriz, orientazio kirola ezagutu eta mendian ibiltzen ohituta daudenentzako dago pentsatuta; 4 kilometroko ibilbide luzea, berriz, orientazio gaitasun fina eskatzen duen ibilbide bat da. Egunean bertan jarriko diren balizak bilatu beharko dituzte parte hartzaileek.

Familia zein heldu, taldeka edo bakarka, parte hartu ahal izango dute orientazio proba herrikoi honetan. Era berean, orientazio kirolaren oinarrizko ikastaro bat ere izango da (herriko plazan) goizeko 10etan, lehen aldiz, orientazio proba batean parte hartu nahi duenarentzat. Probaren xehetasun guztiak eta izen ematea www.GOTorientazioa.org web orrian dago.

Pagoetako orientazio proban 1.000 lagun – 1.000 participantes en la prueba de orientación de Pagoeta

2015/06/20-21

Eguraldi zoragarria lagun, 1000 parte-hartzaile eta ikusle asteburu osoan zehar Pagoetako eta Aiako bidezidor, kale eta karkaroetan barrena.


1000 participantes en la prueba de orientación celebrada en el Parque Natural de Pagoeta y el pueblo de Aia. Bonita oportunidad para conocer lugares y rincones peculiares que siempre nos deparan agradables sorpresas.

 

Bihar, abuztuak 30, Gipuzkoako II. Rogainea ospatuko da Lizarrustin!

Goizeko 11:00etan emango zaio hasiera Lizarrustin ospatuko den Gipuzkoako II. Rogaine frogari. Irteera bateratua izango da 3 eta 6 orduko rogaineetarako eta ordu bete lehenago orientazio kirolaren hastapen ikastaroa emango da.

cartel-rogaine-aralar-14-txiki

Zer da rogainea

Rogainea, Raid-a, mendi lasterketa/martxa eta orientazio proba uztartzen dituen froga bat da. Duela 30 urte Australian sortua, 2 eta 5 partaide artean osaturiko taldeek mendian zehar dauden baliza kopuru gehiena bilatzean datza, beti ere denbora jakin baten barruan.

Frogaren hasieran, parte hartzaileei balizen kokapena eta puntuazioa zehazten duen mapa ematen zaio. Ondoren, talde bakoitzak ahalik eta puntu gehien egiteko estrategiarik egokiena gauzatu beharko du, beti ere taldearen gaitasun fisiko eta teknikoetara moldatuz.

Frogaren iraupena aldakorra izan ohi da (badira 24 ordukoak ere), baina ohikoena 6 orduko iraupenekoa izatea da (Aralarreko rogainea bezala) eta parte hartzaile onenak 30 Km inguru egin ohi dituzte.

Erabiltzen den mapa, 1:20.000 – 1:50.000 eskala artekoa da (Aralarkoa 1:20.000-koa izango da), eta ez da orientazio kirolean bezain zehatza izaten. Balizak, leku nabarmenetan kokatzen dira eta orientazio zehatza baino garrantzi gehiago izan ohi du ibilbide hautaketak.

Gurean, orientazio kirola apurka apurka hedatzen ari den moduan, rogaine erako frograk ere zabaltzen ari dira, beraz, aukera paregabea daukazu oraingoan gertutik ezagutzeko!