Tag Archives: Oria ibaia

Sugez suge, biperakaratik eskulapioraino

Igande goizean, Oria ibaiaren ibilbideko biodibertsitatea aprobetxatuz, narrasti eta anfibioen bila ibili ginen Ander Izagirreren eskutik. Zentzumenak martxan jarri eta animaliak bilatzeari ekin genion. Hasieran, horma sugandilak eta musker berdeak ikusi genituen, baita arrabio eta suge gorbatadun gazte hil bat ere. Eguraldia lagun, narrastiak eguzkira ateratzen hasi eta sorpresez bete zen eguna: beste hiru suge espezie aurkitu genituen! Iparraldeko suge leuna, suge biperakara eta eskulapio sugea, besteak beste.

Anderren azalpenekin, animalia hauen ezaugarri zein bizi ohiturak ezagutu genituen eta nola ez, animalia hauek eskuetan edukitzeko aukera izan genuen! Egun zoragarria bilakatu zen, partaideok izugarri gozatu baikenuen.

Animalia hauen inguruko istorio beldurgarri asko igaro dira ahoz aho gureganaino helduz. Ondorioz, sortutako mamu eta beldur sentsazio horiek lausotzea izan zen helburu nagusietariko bat.

Ibilaldi hauetan parte hartu izanez gero, oraindik bi aukera gelditzen zaizkizu Arditurri eta Arantzazuko Parketxeetan. Beraz, animatu eta parte hartu, animaliak ikusi eta ikasiz, hauek maitatzen hasten gara eta!

Oria ibaiaren zehar ibilaldia

P1100196

Anduetza Parketxeak, Oria ibairen ondoan doan ibilbide erraza honetan zehar paseatzera gonbidatzen zaitu. Garai honetarako aproposa den ibilbide honen balio ekologikoengatik, Europa mailan babestuta dago eta ibilbidearen zehar, hainbat panelekin egingo dugu topo. Hauetan ekosistemak eta energia hidraulikoa gaiak lantzen dira besteak beste. Familian egiteko oso aproposa!