Tag Archives: ondarre

Ardi latxa eta arkumeen artean

Gaur Ondarreko gaztandegian, Seguran, egon gera Anduetza Parketxearen eskutik. Hasiera emateko umeek zein helduek arkumeak besoetan izan dituzte ukuiluan. Nola gozatu dute gurasoek argazkiak ateratzen!

Ondoren Eneko Goiburu artzainak berak, ardi latxaren izaera eta ezaugarriak azaldu dizkigu ukuiluan bertan. Jarraitzeko Ondarre baserrian gazta nola egiten den ikasi dugu eta gaztagintzaren lanabesen erakusketa ikusi dugu, baita artilea nola lantzen zen ere.

Eta azkenik gazta jateko ordua iritsi da! Denok hartu dugu parte gazta mozten, jaten, galderak egiten, sagardoa zerbitzatzen, zintzarriekin jolasten… Elkarrizketa interesgarria sortu da, giro ezin hobearekin bukatuz goiza.

Hurrengo igandeko, urtarrilak 21ko taldea osatu da ere. Honenbestez “gaztagintzaren sekretuak 2018” jardueran parte hartzeko beste aukera urtarrilaren 27an izango duzue. Izena eman ezazue laster, taldea osatzen hasi da eta!

Advertisements

Arkumeak besoetan izateko data berria

Datorren urtarrilaren 14an eta 21ean Ondarre baserrian gaztagintzaren sekretuak ezagutzeko Anduetza parketxeak bi txanda ditu martxan. Hauek bete direnez, beste data batekin gatoz: otsailak 4.

Eman izena lehenbailehen, txanda hau ere betetzen ari da eta!

Fecha nueva para tener en brazos un cordero

El Parketxe Anduetza tiene dos fechas en  marcha para conocer los secretos de una quesería en el caserío Ondarre. Estos grupos se han completado por lo que tiene otra fecha que ofrecer, el 4 de febrero.

Arkume jaio berriak besoetan eduki nahi al dituzu?

Goiza ukuiluan hasiko dugu, bisitariek Latxa ardia gertu-gertutik ikusi eta arkume jaio berriak besoetan goxo-goxo izango dituzte. Ondoren Ondarre baserrian, artzainek erabiltzen dituzten tresnen bilakaera ikusiko dute eta hainbat gazta dastatuko dituzte, sagardo eta uraz lagunduta beraien ezaugarriak komentatuko direlarik.

Bisita aterpean izango da eta oso egokia da adin guztietako herritarrentzat, baita familientzat ere. Etorri Goierrira, Ondarre baserrian gure zain daude eta!


La visita comienza en el establo, donde se darán a conocer las características de la oveja Latxa y se podrán coger en brazos a los corderos recién nacidos. Luego en el caserío Ondarre se verá la evolución de los utensilios del pastor para hacer queso y probaremos algunos quesos con la ayuda de sidra y/o agua.

Dirigido a todas las edades, y como no ideal para realizar en familia. ¡Ven al Goierri, en el caserío Ondarre nos están esperando!

Ondarreko irteera, bertan behera

Bihar, Ondarearen Europako Jardunaldien harira Aralarko Ondarre haranera egin behar genuen irteera bertan behera geratzen dela jakinarazten dizuegu.

megalito

Izango dugu aukera gehiago paraje ederrok ezagutzeko, egon zaitezte adi!

Bide batez, esan, hurrengo urriaren 15ean, Aralarko Troskaeta kobara egingo dugula espeleologia irteera eta oraindik plaza batzuk geratzen direla. Beraz, lurrazpian esperientzia desberdin bat bizi nahi baduzu, eman izena eta zatozte gurekin Aralarko erraiak ezagutzera!741a9b7e0c6be010bcbbbb1a290560a0--cave-entrance-flannel-friday

Aralarko paisaia bizia

Bigarren urtez jarraian, Gipuzkoako Parketxe Sarea, Europako Kontseiluak eta Europako Batzordeak antolatutako Ondarearen Europako Jardunaldietan parte hartzera batzen da.

Horretarako, Gipuzkoako Parketxe Sarea fundazioak ibilaldi gidatua antolatu du urrairen 7rako (larunbatarekin) Ondarreko historiaurreko aztarnak ezagutzeko. Ondarreko harantxoa Aralarko natur parkean dago, Lizarrustiko parketxetik (Ataundik) oinez joanda ordubete ingurura. Bidea erraza bezain ederra da.

Gutxi dira Euskal Herrian historiaurreko hainbeste aztarna aurkitu diren tokiak eta are gutxiago gaurdaino hain ondo gorde dituzten lekuak. Hain zuzen, ikerketa lanak ez dira oraindik bukatu eta ezin bazter daiteke oraindik aztarna gehiago topatzea.

Aralarren aurkituriko giza aztarna zaharrenak (Neandertalek egindako tresnak) Ondarren aurkitu ziren eta baita Aralarko cromlech bakanetako bat ere. Hura induskatutako Joxean Mujika adituaren eskutik entzungo ditugu azalpenak.

Irteera gidaturako abiapuntua 9:30etan izango da Lizarrustiko parketxetik. Itzulera ordua 14:30etarako aurreikusten da. Adin guztietako bisitariei dago zuzendua txangoa (12 urtetik beherakoentzat luzea gerta liteke ibilaldia). Azalpenak euskaraz emango dira. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko: barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net / 943 180 335 / 688 895 069.

Aralar kartela

 

 

Aralarko iraganera bidaiatuz

Gure iragana milioika pieza dituen puzzle bat da guretzat eta gaur egungo arkeologoek piezak horiek bilatzen jarduten dute. Horietako bat Joxean Mujika da, Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle eta arkeologo handia.

Atzo berarekin Aralarko Ondarre harantxoan azken urteotan egin dituen indusketa lanen emaitzak bertatik bertara ikusteko aukera izan genuen. Gutxi dira Euskal Herrian historiaurreko hainbeste aztarna aurkitu diren tokiak, eta are gutxiago gaurdaino hain ondo gorde dituzten lekuak. Bazirudien denboraren makinan barneratu ginela, izan ere, kronologikoki, eraikuntza megalitiko desberdinetan zehar egin genuen aurrera; monolitoak, trikuharriak, zistak, harrespilak… bidaia interesgarria izan zen oso, ohartu baikinen zer-nolako altxorrak gordetzen dituen Aralarko lurrazpiak.

IMG_6944

Zorionak, Joxean, egiten duzun lan ikaragarriagatik eta mila esker atzo guri altxorrok erakusteagatik. Garrantzitsua da Joxemiel Barandiaranek hasitako lanari etekina atera eta horrelako emaitzak lortzea. Puzzlea ez da sekula osatuko baina piezak aurkitzeak balio handia du. Segi horrela!

 

Aralarko iraganean arakatzeko aukera

Ondarreko historiaurreko aztarnak

Aralarzale hori, badugu uko egin ezin diozun plan bat zuretzako. Abuztua ere badator, eta kanpora joan gabe gure ingurua sakonago ezagutzeko aukera eder bat proposatzen dizuegu. Ba al dakizu noiztik bizi den gizakia Aralarren? Nola eta non bizi ziren gure arbasoak? Non hilobiratzen zituzten gorpuzkinak? Zer sekretu gordetzen ditu Aralarko lurrazpiak?

Bada, erantzuna emango diegu galdera horiei guztiei punta-puntako ikerlari baten eskutik, Joxean Mujika arkeologoaren ahotik entzun ahal izango ditugu eta inguruotan egin dituen azken aurkikuntza arkeologikoen nondik-norakoak.

Mendirako plan ederra beraz, Lizarrustiko Parketxetik abiatuko gara oinez eta baso zein larre zabalak zeharkatuko ditugu.

Animatuko al zara? Deitu eta eman izena!

Historiaurreko Aztarnak 2017

Gaztagintzaren sekretuak ezagutzeko azken txanda

argazki-montaia

Aurreko igandean, urtarrilaren 29an, Anduetza Parketxeak bigarren txanda antolatu zuen Ondarre gaztandegira, “Gaztagintzaren sekretuak 2017” jardueraz gozatzeko asmoz.

Hasiera emateko, ukuilura gerturatu ginen, ardiak nola bazkatzen zuten ikustera. Umeek arkumeak besoetan edukitzeko aukera izan zuten bertan, eta belarra jaten ere eman zieten, ardiak gose baitziren. Gurasoek asko disfrutatu zuten umeak parte hartzen ikusita, eta argazki asko egiteko aukera izan zen.

Eneko Goiburu, bertan ardi gazta egiten duen artzaina izan genuen azalpenak ematen. Ardi latxaren ezaugarriak, ardien dieta eta oinarrizko zainketak, lanabesen azalpenak eta gazta eratzearen prozesua ulertzeko argibideak eman zizkigun.

Bisita modurik hoberenean amaitu genuen, gazta jan eta sagardoa edanez! Gaztagintzaren inguruan ikasteko prestutasun handia erakutsi zuten bertara gerturatu zirenak, galderak eginez eta jakinduriak bata besteari transmitituz. Hau da, belaunaldiz belaunaldi egin denari jarraipena eman genion!

Azkenik, gogorarazi nahi dizuegu “Gaztagintzaren sekretuak 2017” jardueran parte hartu ahal izateko azkenengo aukera datorren otsailaren 5ean izango duzuela. Eman izena lekua galdu baino lehen!

“Gaztagintzaren sekretuak” azken bisita

Copia de P1070932

Datorren otsailak 21ean, “gaztagintzaren sekretuak” ezagutzeko azken aukera izango da Segurako Ondarre gaztandegian. Lau aldiz  burutu den bisita gidatu hau, oso arrakastatsua izan da eta Anduetza Parketxeak eskerrak eman nahi die orain arte bertaratutako guztiei.

Ondarreko Eneko Goiburu artzainak ukuilua, gaztandegia, gazta egiteko familiako tresnen erakusketa eta ketzeko gela erakusten digu. Ondoren, gazta daztaketa gidatzen du eta bukatzeko, denok elkarrekin gazta jaten dugu.

Aprobetxatu azkeneko aukera hau, Goierri eskualdea bisitatzeko eta artzainen bizimodua bertatik bertara ikusteko!

Goiz borobila Ondarre baserrian

P1070835

Gaurko giro ederraz lagundurik Eneko Goiburu artzain eta gaztagileak ederto eraman ditu bisitariak Ondarre baserrian zehar. Ukuiluan haurrak protagonista izan dira, arkume txikiak besoetan goxatu dituztelarik. Ondoren, denak elkarrekin, gazta nola egiten den ikasi dugu eta gaztandegia bidean taldeko haurrek txita familia bat topatu dute.

Eta azkenik gazta jateko ordua iritsi da! Denok hartu dugu parte gazta mozten, jaten, galderak egiten, sagardoa zerbitzatzen, zintzarriekin jolasten… Elkarrizketa interesgarria sortu da, giro ezin hobearekin bukatuz goiza.

P1070876

Hurrengo igandean, urtarrilak 31n “gaztagintzaren sekretuak” bisita antolatu da, baina berriro ere, taldea osatu dela jakinarazi nahi dizuegu. Honenbestez, hurrengo aukera otsailak 14ean duzue. Izena eman ezazue laster, taldea osatzen hasi da eta!