Tag Archives: Ondarre gaztandegia

Arkume jaio berriak besoetan eduki nahi al dituzu?

Bagatoz urte berri honetan lehenengo proposamenarekin; familian igande goiza pasatzeko plan polit batekin!

Goiza ukuiluan hasiko dugu, bisitariek Latxa ardia gertu-gertutik ikusi eta arkume jaio berriak besoetan goxo-goxo izango dituzte. Ondoren Ondarre baserrian, artzainek erabiltzen dituzten tresnen bilakaera ikusiko dute eta hainbat gazta dastatuko dituzte, sagardo eta uraz lagunduta beraien ezaugarriak komentatuko direlarik.

Bisita aterpean izango da eta oso egokia da adin guztietako herritarrentzat, baita familientzat ere. Etorri Ondarre baserriara, gure zain daude eta!

¿Quieres coger un cordero en brazos?

¡Empezamos el año con una nueva propuesta, un bonito plan para pasar el domingo en familia! La visita comienza en el establo, donde se darán a conocer las características de la oveja Latxa y se podrán coger en brazos a los corderos recién nacidos. Luego en el caserío Ondarre se verá la evolución de los utensilios del pastor para hacer queso y probaremos algunos quesos con la ayuda de sidra y/o agua. Dirigido a todas las edades, y como no ideal para realizar en familia. 

Advertisements

Arkumeak besoetan izateko azken eguna

Datorren otsailaren 18an, Ondarre baserrian gaztagintzaren sekretuak ezagutzeko azken txanda izango da. Hain arrakastatsua izan den bisita gidatu honetan, jatorri askotako bisitariak izan ditugu; guztira jadanik, 150 pertsona baino gehiago izan direlarik.

Aurrekotan bezala, goiza ukuiluan hasiko dugu, bisitariek Latxa ardia gertu-gertutik ikusi eta arkume jaio berriak besoetan goxo-goxo izango dituzte. Ondoren Ondarre baserrian, artzainek erabiltzen dituzten tresnen bilakaera ikusiko dute eta hainbat gazta dastatuko dituzte, sagardo eta uraz lagunduta beraien ezaugarriak komentatuko direlarik.

Bisita aterpean izango da eta oso egokia da adin guztietako herritarrentzat, baita familientzat ere. Etorri Goierrira, Ondarre baserrian gure zain daude eta!

2017ko lehenengo plana errepikatuz

ondarre-baserria-2017_2

Aurreko igandean, ardi latxa eta arkumeen artean egon ginen Ondarreko gaztandegian, Seguran, Anduetza Parketxearen eskutik. Datorren iganderako, urtarrilak 29rako beste txanda bat antolatuta dago eta taldea osatu da ere. Honenbestez “gaztagintzaren sekretuak 2017” jardueran parte hartzeko azkeneko aukera otsailaren 5ean izango duzue. Izena eman ezazue, taldea osatzen hasi da eta!

Jardueraren deskribapena:

Hasiera emateko umeek zein helduek arkumeak besoetan izaten dituzte ukuiluan. Nola gozatzen duten gurasoek argazkiak ateratzen! Ondoren Eneko Goiburu artzainak berak, ardi latxaren izaera eta ezaugarriak azaltzen ditu ukuiluan bertan. Jarraitzeko Ondarre baserrian gazta nola egiten duten ikasten da eta gaztagintzaren lanabesen erakusketaz gozatu. Eta azkenik gazta dastaketa egiten da.

Gaztagintzaren sekretuak azaleratzen

Copia de P1080106

Urte hasieran, artzainen lanbide zaharra ezagutzera emateko asmoarekin, Anduetza Parketxeak Ondarre gaztandegira bisita antolatu du. Ondarre baserriko artaldean arkumeak jaio berri ziren eta Eneko Goiburuk, familiako artzain gazteak gaztagintzaren sekretu ugari azaleratu ditu.

Bisita oso arrakastatsua izanik lau igandeetan burutu da, guztira 147 bisitari pasa direlarik. Orain “gaztagintzaren sekretuak” jarduera, Anduetza Parketxeko ingurumen hezkuntzan proposamen berria dugu.

Oso gustura ibili gea denok, helduak eta haurrak; bai arkume bai txiten artean; bai gaztandegia ezagutzen bai gazta dastatzen.

Eskerrik asko Ondarre gaztandegiari eta bertara etorri zareten guztiori!

P1080144

Gaztagintzaren sekretuak bisita arrakastatsua

Ondarre baserria 2016_3

Datorren urtarrilak 31an, “gaztagintzaren sekretuak” ezagutzeko jarduerarako taldea osatu da ere. Honenbestez, beste aukera izango da otsailak 14ean.

Aurreko “gaztagintzaren sekretuak” jarduerara etorritakoen esanetan, bisita aberasgarria, interesantea eta dibertigarria izan da. Bisitak, Eneko Goiburu artzaina du balio erantsia, Ondarre baserri eta gaztandegian bere egunerokoa erakusten baitu.

Gaztagintzaren sekretuak bisita BETETA

Gaztagintzaren sekretuak 31ean

Anduetza Parketxeak urtarrilak 24rako antolatu duen “gaztagintzaren sekretuak” jarduera BETE da. Jarduerak piztutako interesa ikusirik, hurrengo igandean, urtarrilak 31ean berriro antolatu da.

Honenbestez, jardueraren ezaugarriak mantentzen dira. Hitz ordua Ondarre nekazal-etxean eta gaztandegian izango da, urtarrilak 31ean goizeko 11:00etan.

Izena eman ezazue lehen bai lehen, taldea osatzen hasi gara eta!

Gaztagintzaren sekretuak

 

Datorren igandean, urtarrilaren 24ean, Anduetza Parketxeak Ondarre gaztandegira (Segura) bisita antolatu du. Ondarre baserriko artaldean arkumeak jaio berri dira eta Eneko Goiburuk, familiako artzain gazteak, bere baserrian, gaztagintzari lotutako sekretu ugari erakutsiko dizkigu.

Gaztagintzaren sekretuak Ondarren

Goiza ukuiluan hasiko dugu, bisitariek Latxa ardia gertu-gertutik ikusi eta arkume jaio berriak besoetan goxo-goxo izango dituzte. Gero Ondarre baserrian, artzainek erabiltzen dituzten tresnen bilakaera ikusiko dute. Ondoren, bisitariek hainbat gazta dastatuko dituzte, sagardo eta uraz lagunduta beraien ezaugarriak komentatuko direlarik.

Ondarre baserriko ukuilu eta gaztandegiaren artean egingo den bisita hau, aterpean izango da eta oso egokia da adin guztietako herritarrentzat, baita familientzat ere. Aurrez izena ematea beharrezkoa da, leku mugatua baitago.

Etorri Goierrira, Ondarre baserrian gure zain daude eta!