Tag Archives: Ondarre baserria

Baserriak jendez lepo

Gipuzkoako Parketxe Sareak, hainbat baserrirekin elkarlanean, bisita bereziak antolatu ditu bertako lanak eta bizimodua gertuagotik ezagutzeko helburuarekin, lehen sektorea balioan jarriz eta gure kultur paisaiekin duten lotura zuzena ulertuz.

Bisitak oso arrakastatsuak izan dira eta familian egiteko oso egokiak. Bertan, baserrietako instalakuntza desberdinak ikusi dira, bertako produktuak dastatzeko aukera ere egon da eta txikienek baserriko animaliekin kontaktu zuzenaz gozatu dute.

Ondarre Gaztandegia (Segura) Zegamako Anduetza Parketxearen eskutik

 

DSC_0050
Iztueta Baserria (Lazkaomendi) Aralarko Parketxearen eskutik
IMG_8112
Adarrazpi Gaztandegia (Urnieta) Arditurri Parketxearen eskutik

 

Ondarre, Iztueta edo Adarrazpi bisitatzeko aukera ez baldin baduzue izan, egon lasai, azken aukera Arantzazun kokatzen den Gomiztegi baserrian izangu duzue eta. Egon zaitezte adi datozen egunetan eta eman izena berandu baino lehen!

Advertisements

Ardi latxa eta arkumeen artean

nuevo-presentacion-de-microsoft-office-powerpoint

Gaur Ondarreko gaztandegian, Seguran, egon gera Anduetza Parketxearen eskutik. Hasiera emateko umeek zein helduek arkumeak besoetan izan dituzte ukuiluan. Nola gozatu dute gurasoek argazkiak ateratzen!

Ondoren Eneko Goiburu artzainak berak, ardi latxaren izaera eta ezaugarriak azaldu dizkigu ukuiluan bertan. Jarraitzeko Ondarre baserrian gazta nola egiten den ikasi dugu eta gaztagintzaren lanabesen erakusketa ikusi dugu, baita artilea nola lantzen zen ere.

Eta azkenik gazta jateko ordua iritsi da! Denok hartu dugu parte gazta mozten, jaten, galderak egiten, sagardoa zerbitzatzen, zintzarriekin jolasten… Elkarrizketa interesgarria sortu da, giro ezin hobearekin bukatuz goiza.

Hurrengo igandeko, urtarrilak 29ko taldea osatu da ere. Honenbestez “gaztagintzaren sekretuak 2017” jardueran parte hartzeko azkeneko aukera otsailaren 5ean izango duzue. Izena eman ezazue laster, taldea osatzen hasi da eta!

2017ko lehenengo plana

gaztagintzaren-sekretuak-2017

Goiza ukuiluan hasiko dugu, bisitariek Latxa ardia gertu-gertutik ikusi eta arkume jaio berriak besoetan goxo-goxo izango dituzte. Ondoren Ondarre baserrian, artzainek erabiltzen dituzten tresnen bilakaera ikusiko dute eta hainbat gazta dastatuko dituzte, sagardo eta uraz lagunduta beraien ezaugarriak komentatuko direlarik.

Bisita aterpean izango da eta oso egokia da adin guztietako herritarrentzat, baita familientzat ere. Etorri Goierrira, Ondarre baserrian gure zain daude eta!