Tag Archives: Ondarearen Europako Jardunaldiak

San Adrian tunela Ondarearen Europako Jardunaldietan

Datorren igandean, urriaren 20ean, igandearekin, Anduetza Parketxeak (Zegama) San Adrian tunelaren historiaren bisita gidatua egingo du. Bisita gidatua, San Adrian tunelean bertan izango da, UNESCO-k Gizateriaren Ondare izendatu duen gune zoragarrian.

Eusko Jaurlaritzak eta Foru Aldundiak elkarlanean, urteak daramatzate Ondarearen Europako Jardunaldiak antolatzen; aurten, San Adrian tunelaren bisita gidatua barneratu dutelarik.

Hitzordua goizeko 11:00tan izango da Aldaola aparkalekuan, Otzaurtetik 4km-ra. Ondoren, San Adrian tunelera gida batekin oinez joango dira bisitariak. Bisita gidatua 13:00etan bukatuko da.

 

Saroiak eta paisaiaren bilakera

Bigarren urtez jarraian, Gipuzkoako Parketxe Sarea, Europako Kontseiluak eta Europako Batzordeak antolatutako Ondarearen Europako Jardunaldietan parte hartzera batzen da.

Aurtengoan “Paisaia” izango dugu hizpide eta Aiako harriko “paisaia kultural” bezala ezagutzen duguna nola eratu den ezagutzera emango da.

Horretarako, Gipuzkoako Parketxe Sarea fundazioak ibilaldi gidatua antolatu du urriaren 28rako (larunbatarekin) Akolako saroiak ezagutzeko.

 

Saroiak_urriak 28.png

Artzaintza eta paisaiaren bilakaera

Datorren larunbatean, urriaren 14an, plan ederra proposatzen dizuegu Arantzazuko Parketxetik zubia igarotzeko. Ondarearen Europako Jardunaldien barruan artzaintza eta honek paisaian izan duen eragina aztertzeko jarduera izango dugu.

Arantzazuko Parketxean emango zaio hasiera ekintzari, goizeko 10:00etan, bertatik abiatzen den ibilbide irisgarritik ibilaldiari ekinez. Ibilaldia gidatua izango da eta geldialdi desberdinak egingo dira ingurunearekin zerikusia duten gai desberdinak jorratuz.

Helmuga Gomiztegi Baserria izango da eta bertan baserrira bisita gidatua egingo da, bere jatorria eta funtzionamendua ezagutuz.  Instalazioetara bisita, gazta nola egiten den azaltzen duen diaporama eta gazten dastatzearekin (Idiazabal, gazta urdina eta gaztazaharra) borobilduko dute goiza bisitariek.

Animatu eta gozatu PAISAIA BIZIA!

Arantzazu