Tag Archives: olentzero

Olentzerorentzako ikatza ia prest dugu Arditurrin

Larunbat honetan emango diogu amaiera,  horren arrakastatsua izaten ari den txondorrari. Egurra, egoste prozesuaren amaieran dago, ia ikatz bihurturik eta hilaren 17an, jai giroan aterako dute ikatza 3 asteetan zehar lanean aritu diren  oiartzungo lau txondorgileek.

Arratsaldeko 17:00etan, Soinueneako musikariekin batera, kalerija abiatuko da Arditurriko aparkalekutik txondor plazara. Jarraian, 17:30ak aldera ipuin kontaketa izango dugu Lur Kortaren eskutik eta amaitzeko, 18:00etan Olentzeroren laguntzaileak menditik jetsi eta txondorretik ateratako ikatza jasoko dute, abenduaren 24ean Olentzerok inguruko etxeetan banatu dezan. Gaztain erreak dastatzeko aukera ere izango dugu arratsaldean zehar, Haurtzaro ikastolako ikasleen eskutikdsc_0045

txondorra-arditurrin_2016

Taloak egitera Olentzerorekin

zur-eta-lur_olentzero2016

Euskal Herrian Olentzerok Gabonetan opariak ekartzen ditu, nahiz eta ikazkina izanik batzuetan egur ikatza ere ekartzen duen. Oraingo honetan, Olentzeroren laguntzaile den Mari Domingiren istorioa kontatzera etorriko da Anduetza Parketxera.

Ondoren berarekin taloak egin eta askaria egingo dugu goxo-goxo Anduetza Parketxean bertan. Izena ematea ezinbestekoa da, 943 80 21 87 telefonoan edo anduetza@gipuzkoamendizmendi.net helbidean.

Prezioa: 5€ (egindako taloarekin askaria barne)

“Jentilak eta Olentzero”, izen-ematea zabalik

Abenduaren 18an, igandez, “Jentilak eta Olentzero” ibilaldi magikoa ospatuko dugu Aralarko Parketxean, inguruotako mundu mitologikoa hedatzea helburu izango duena.

Izen-ematea zabalik egongo da gaurtik aurrera, eta antolakuntzatik erreserba berandu baino lehen egitea gomendatzen dizuegu, plazak mugatuak izango direnez, hauek azkar beteko direla aurreikusten baitugu.

Ausartuko al zara?

jentilak-eta-olentzero_2016

Bihartik aurrera egurra gori-gori

Bihar, Arditurriko parketxean, kalejira alai batekin hasiko dugu arratsaldea. Jarraian, taloak egin eta dastatzeko aukera izango du nahi duenak. Iluntze aldera, Oiartzungo ikazkinek su emango diote asteetan prestatu duten txondorrari. Hau ere, bertsolari eta txistularien laguntzaz.

Behin egurra ikatz bilakatzearen bidean sartuta, ikazkintzaren inguruko argazki erakusketa eta ikus entzunekoak izango dira interpretazio zentruan abenduaren 17rarte.

Bien bitartean, gugana bisitan etortzeko ekintza bereziak antolatu ditugu. Abenduko zubian, meategiaz gain, tren berdeaz eta txondorraz gozatzeko aukera izango baita. Gainontzeko egunetan ere, gogotsu jasoko ditugu bisitari guztiak.

EGIN ZUEN ERRESERBA!

943 495069

arditurri@gipuzkoamendizmendi.nettxondorra-arditurrin_2016

 

Azkeneko jentila Anduetzan izan da!

P1070490

Asteburu honetan bisita berezia izan dugu Anduetza Parketxean; azkeneko jentilaren kondaira entzun dugu, Kixmi eta Olentzeroren istorioa. Enborren artean topatu dute Olentzero eta sortutako giroa benetan xarmangarria izan da, beraien aurpegiak ezin deskribatu… Olentzerorekin hitz egin eta gero, lanean hasi gara eta talo jan galanta egin dugu guztiok elkarrekin.

P1070449

Zegamako Udalak eta Anduetza Parketxeak antolatu duten Zur eta Lur egitarauaren azkeneko jarduera izan da honakoa. Olentzerorekin taloak egiten 300 bat pertsona egon gara eta hemendik, izan dugun harrera ona eskertu nahi genizueke. Hurrengo urtean errepikatzeko gogorekin gaude jada!

Alleku, Alleku… jentilen bizileku

“Alleku, Alleku… jentilen bizileku” esaten omen zuten Lizarrusti inguruko baserritarrek.

Eta ez zuten arrazoi gutxi. Atzo bertatik bertara jentilak ikusteko aukera izan genuen Lizarrusti inguruko Allekuko basoetan zehar beren eguneroko lanak egiten (ehizean, adarra joz gainontzeko jentilak abisatzen…).

Jentilekin soilik ez, Aralarko zenbait izaki mitologikorekin ere egin genuen topo: Akerbeltz, Mateo Txistu, Marisorgin, basagizona, Zezengorri, Sanmartintxiki, Torto eta nola ez… gure ikazkin maitea, Olentzero.

DSC_0076

Olentzeroren zain egon ziren familiako txikienak ibilaldiaren hasiera-hasieratik. Marisorginek eta basagizonak ohartarazi ziguten Olentzero inguruan sumatu zutela, haren sua ikusi zuten eta. Azkenean, basoko abentura horretan hainbat izakirekin topo egin ostean, Olentzero gaztainak erretzen ikusi genuen. Ikatza egin osteko nekea arintzeko atseden hartzen ari zen bertan. Txikienekin kontu batzuk egin ondoren, beren eskutitzak zuzenean eskura emateko aukera izan zuten eta trukean Olentzerok eta Maridomingik gaztaina batzuk luzatu zizkien.

DSC_0146

300 pertsonatik gora etorri ziren atzo eta Aralarko Parketxetik, eskerrak eman beharrean gaude. Batetik, bertaratu ziren familien jarrera paregabea izan zelako eta txikienek Joxemiel Barandiaranek jasotako kondairekin, nahigabe, gozatu zutelako. Eta nola ez, Jentilbaratzaren lan bikaina ere azpimarratu behar dugu, beste behin ere, goiza magikoa bihurtu zutelako.

Guk hemen, Ataunen, Barandiaran Museo zein Lizarrustiko Parketxean jarraituko dugu jarduera hauek antolatzen, mundu mitologikoa gal ez dadin saiatzen eta gure Joxemielen lanen soka eten ez dadin lan egiten.

Atzoko ibilaldiko argazki gehiago ikusteko sakatu hemen.

Milesker beste behin ere!

Badator Olentzero Zegamara ere …

Zur eta Lur_Olentzero

Zegamako Udalak eta Anduetza Parketxeak, kultur jardueraz beteriko udazkena antolatu dute eta datorren asteburuan, abenduak 19 eta 20ean azkeneko jarduerarekin amaiera emango diogu Zur eta Lur Zegaman egitarauari.

Azkeneko jarduerak Olentzero eta Talo tailerra du izenburua eta nola ez, Olentzeroren bisita izango dugu Anduetzan. Bertan, Olentzero, Euskal Herriko Mitologiaren azken jentila dela kontatuko digu.

Bere istorioa entzun eta gero, bertaratutakoek Olentzeroren laguntzaz askarirako taloa egingo dute.

Hasiera batean, saio bat aurreikusten bazen ere, 4 saio egingo dira asteburuan zehar. Azkeneko saiorako, igandean 12:30tarako plaza gutxi batzuk gelditzen dira. Animatu zaitezte!