Tag Archives: Olentzero eta talo tailerra

Olentzero mendira lanera…

Gaur, igandea, Anduetza Parketxetik, Olentzero joan zaigu mendira lanera. Azken asteburuetan gurekin egon da antzinako istorioak kontatzen eta taloak egiten. Datorren urtean, berriro ere gurekin egongo dela esan digu.

Olentzerok eta Anduetza Parketxeak gabon zoriontzuak opa dizkizuegu!!!

Olentzero gure artean

Asteburu honetan, Olentzero egon da haur eta helduekin taloak egiten Zegamako Anduetza parketxean. Adi-adi entzun zituzten haurrek Olentzeroren hitzak, ondoren elkarrekin taloa egin genuen eta bukatzeko jan ere.

Datorren astebururako saioak beteta daudela jakinarazi nahi dizuegu. Anduetza parketxeak ezin ditu saio gehiago eskaini. Sentitzen dugu haurrak kanpoan utzi izana eta espero dugu datorren urtean zehar elkar ikustea!