Tag Archives: Oiartzun

Aste Santua eta Pazko Astea Gipuzkoako Natura Parkeetan

Burdinolak, erleak, meategiak, saroiak, errotak, mitologia, orientazio jolasak, gaztagintza…

Urtero bezala, aurtengoan ere, gipuzkoar asko irtengo da kanpora Aste Santuan eta Pazko Astean, baina ez dira gutxi (ematen duena baino gehiago) Probintzian geratzen diren herritarrak, eta horiei, jakina, kanpotik hona datozen bisitariak erantsi behar zaizkie.

Urrutira joan gabe natura-aisiaz gozatu nahi duten gipuzkoarrentzat eta ondoko lurraldeetatik nahiz urruneko herrialdeetatik gurera datozenentzat, egitarau aberatsa prestatu dute Gipuzkoako lau Natura Parkeen erakusleiho diren parketxeetan. Guztiontzako planak daude proposamenean: familian egitekoak, bakarka egitekoak, naturarekin loturikoak, kultur ondarea ezagutzera ematen dutenak…

Pagoetako Natur Parkean (Aian), adibidez, Aste Santuko egun guztietan eta Pazko Asteko asteburuan Agorregiko burdinola martxan jarriko da; oraindik hara bertaratu ez den norbait badago, zur eta lur geratuko da hango hauspo, gabia eta gurpil hidraulikoaren mugimendu eta hotsarekin. Iturrarango parketxean bertan borobildu daiteke goiza, erlauntzen irekierarekin harrituz, lorategi botanikoaz gozatuz edo orientazio zirkuitua frogatuz, bai familian, bai bakarka.

IRUDI HANDIA.jpg
Iturraran parketxea (Aia)

 

Aparteko beste aukera Aiako harriko Natura Parkean dagoen Arditurriko (Oiartzungo) meatze-gunea bisitatzea da: kaskoa jantzi, lurraren erraietara sartu eta garai batean ilunpearen isiltasunean han lan egin zuten meatzariek sentitzen zutena bizitzea. Gainera, aurten, txu-txua trenean gerturatu daiteke meategietara, Pagoaldea industrialdetik abiatuz. Beste egun-pasa bat Aiako harria Natura Parketik atera gabe: Hernanin, Akola inguruko trikuharri eta saroiak ikusi ondoren, nahi duenak, Larregaingo sagardotegian amaitu dezake goiza, upel artean, sagardo berria dastatuz.

Tren berdea 001
Txu-txu trena Arditurrin

 

Ataunen ere, Aralarko Natura parkean oraingoan, gorputzarenak ez ezik, izpirituaren beharrak asebetetzeko aukera dago, talo-tailerraren aitzakian, Barandiaran museoa nahiz hango errota eta zerrategi hidrauliko ikusgarria bisitatuz. Aurtengoan, gainera, mitologia orientazio jolasa izango da familientzat. Lizarrustiko parketxea ere hor dago, aterpetxe zein jatetxe eta guzti. Hain gertu, eta, era berean, hain urruti dagoen Natura Parke zoragarriaz gozatzeko mendi ibilaldia egiteko aukera izango dute nahi duten guztiek.

DSC_0048.JPG
Barandiaran Museoa (Ataun)

Eta Aizkorri-Aratzeko Natura parkean zer? Bada, berrikuntza franko. Batetik, Zegaman dagoen Anduetza parketxeak, Goierriko hainbat txoko eder bisitatzeko abiapuntu paregabea denak, zein baino zein erakargarriagoak diren bi jarduera antolatu ditu datozen egunotarako: familientzat orientazio ibilbidea eta “jaten den egurrik ba al dago” saio kitzikagarria, azken hau Anduetzan bertan.

image033 (1)
Orientazio jolasa familientzat

 

Aizkorri mendiaren beste aldean, azkenik, Arantzazu dago. Euskal arte garaikidearen erakuskari ezin hobea den Santutegiaz eta Natura Parkearen sekretuak erakutsiko dizkigun parketxeaz gainera, iaz irekitako aterpetxea dago han, Gandiaga I eraikinean, ondo lo egin eta egun batzuetan autoaz ahaztu nahi dutenentzat. Agerikoa da Arantzazun aisiarako aukerak ugariak direla, baina, labur beharrez, bat aukeratu behar eta honakoa gomendatzen dugu: ibilbide irisgarritik Gomiztegiraino joan, artzaintzaren eta gaztagintzaren nondik norakoak bertatik bertara ezagutu eta, Euskal Herrian gaudenez, nola ez, ardi latxaren esnearekin egindako gutiziekin sabelari atsegin eman.

20170415_110913 (1)
Artzain-zakur erakustaldia Gomiztegin

 

Hori guztia Gipuzkoan eskura izanda, merezi al du urrutira joatea?

Informazio gehiago:
943180335
barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net

Udaberriko e-buletina ikusteko eta jardueren inguruko informazio gehiago eskuratzeko sakatu HEMEN.

Advertisements

6. Arditurri eguna

Arditurriko meategietan, Oiartzunen, urteko egunik bereziena izango da uztailaren 16a, 6. ARDITURRI EGUNA antolatuko baita. Egitarau zabala bezain interesgarria eskainiko da bertako meategiak eta bere historia ezagutzera emateko.

Goizean zehar, jarduera ugari izango dira:

  • Txu-txu trena martxan goiz osoan zehar.
  • Meategiak prezio murriztuan.
  • Tailerrak eta jolasak Abaraxka Ludotekaren eskutik.
  • Arditurriko euskal hanburgesa:  Zerorrek egin eta jan!
  • Espeleologia: Felix Ugarte espeleologia elkartekoekin murgildu San Joakin meategian.

Espeleologia San Joakin 2017

El 16 de julio será el día más especial del año puesto que se organizará el VI. ARDITURRI EGUNA, en las minas de Arditurri, en Oiartzun. Se ofrecerá una  amplia e interesante programación para dar a conocer las minas y  su pasado.

Durante la mañana, habrá varias actividades:

  •  El tren chu-chú en marcha durante toda la mañana.
  • Se podrán visitar las minas a precios reducidos.
  • Talleres y juegos Abaraxka Ludoteka.
  • Euskal-hamburgesa de Arditurri: ¡Hazla tu mismo y a comer!
  • Espeleología: Sumérgete en la mina San Joaquín con la asociación de espeleología Felix Ugarte.

Arditurri

Oraindik Arditurriko meategiak ezagutu gabe? Todavía no conoces las minas de Arditurri?

Udara badator eta ikasturtea bukatzearekin batera egun argitsu eta eguzkitsuak iristen hasi zaizkigu. Plan bikain bat eskaini nahi dizuegu datozen hilabeteetan, mendiaz gozatu eta gure inguruko natura eta kultura modu dibertigarri batean ezagutzeko. Udan, Arditurriko Meategiek asteartetik larunbatera goizez eta arratsaldez zabaltzen baitituzte ateak.

Aurten urtero bezala ikasle taldeek, familiek, gazteek, helduek, bai bertakoek baita kanpotarrek ere bisitatu gaituzte. Zuek ere hemen bertako ondarea hurbiletik ezagutu nahi baduzue, etorri zaitezte oinez, bizikletaz, kotxez ala Oiartzungo plazatik irteten den tren berdearekin.

Aiako Harriaren mendi magalean, Arditurriko bide berdearen amaieran aurkituko dituzue historia luze eta aberatsa duten meategi hauek, 2.000 urteko historia hain zuzen ere.

Etorri Arditurriko meategiaz gozatzera!

Meategia 2

Llega el verano y con el final del curso escolar han comenzado a llegar los días claros y soleados. Por eso os queremos proponer un plan para que en los próximos meses disfrutéis del monte y de nuestro entorno natural y cultural de un modo divertido. En verano, las minas de Arditurri abren sus puertas de martes a sábado por las mañanas y por las tardes.

Este año nos han visitado como ya es habitual, grupos, familias, jóvenes, mayores, y también los de alrededor y los forasteros. Si vosotros también queréis conocer de cerca este legado, podéis acercaros andando, en bici, en coche o incluso en el tren verde que sale desde la plaza de Oiartzun.

Bajo Aiako harria y al final de la vía verde de Arditurri encontrareis estas minas de larga historia y gran riqueza, 2.000 años ni más ni menos.

¡Venid a disfrutad de las minas de Arditurri!

Natura Parkeetako hegaztiak ezagutu nahi al dituzu? Hurbildu Arditurriko parketxera!

Arditurriko parketxean ikusgai izango ditugu apirilaren 30a bitarte, Andoni Ruizek ateratako hegaztien argazkiak. Txori familia ezberdinak ezagutzeko aukera paregabea dugu, hegazti txikietatik harraparietara.

Erakusketa zabalik egongo da honako ordutegian:                                                                                 Asteartetik ostiralera: 10:00-14:00                                                                                                             Larunbatetan: 10:00-14:00 eta 16:00-18:00                                                                                             Igande eta jai egunetan: 10:00-14:00

Hegaztien argazki erakusketa 2017

 

 

Olentzeroren laguntzaileek dagoeneko ikatza jaso dute

Iritsi da eguna eta toki ezberdinetatik etorritako ehundaka pertsonek bete dute Arditurriko txondor plaza. Giro ezin hobean hasiera eman diogu jaialdiari. Lehenik, Lur Korta ipuin kontalariak, bere istoriekin magiaz bete du parketxea eta jarraian lau txondorgileek ikatza ateratzeari ekin diote. Aiako Harritik jaitsi diren Olentzeroren laguntzaileak, zakuak jaso eta mendira itzuli dira, abenduaren 24erako Olentzerok bihurrienen etxeetan ikatza banatu ahal izan dezan. Arratsalde osoan zehar, Haurtzaro ikastolako ikasleek, gaztainak erre dituzte atsedenik gabe, jendea esku eta tripa bero mantentzeko.

Jai giroan eman diogu amaiera hiru asteetan zehar piztuta eduki dugun eta izugarrizko arrakasta eta bisitariak izan dituen txondorrari.

Mila esker, lanean eta buru belarri aritu diren lau ikazkinei; Trumoia, Leatza, Baxerri eta Ttakalori, baita piztuera zein itzalera ekitaldietan parte hartu duten musikari, bertsolari, ipuin kontalari, ikasle eta bisitari guztiei. Izugarria izan da!

 

 

 

Olentzerorentzako ikatza ia prest dugu Arditurrin

Larunbat honetan emango diogu amaiera,  horren arrakastatsua izaten ari den txondorrari. Egurra, egoste prozesuaren amaieran dago, ia ikatz bihurturik eta hilaren 17an, jai giroan aterako dute ikatza 3 asteetan zehar lanean aritu diren  oiartzungo lau txondorgileek.

Arratsaldeko 17:00etan, Soinueneako musikariekin batera, kalerija abiatuko da Arditurriko aparkalekutik txondor plazara. Jarraian, 17:30ak aldera ipuin kontaketa izango dugu Lur Kortaren eskutik eta amaitzeko, 18:00etan Olentzeroren laguntzaileak menditik jetsi eta txondorretik ateratako ikatza jasoko dute, abenduaren 24ean Olentzerok inguruko etxeetan banatu dezan. Gaztain erreak dastatzeko aukera ere izango dugu arratsaldean zehar, Haurtzaro ikastolako ikasleen eskutikdsc_0045

txondorra-arditurrin_2016

Bihartik aurrera egurra gori-gori

Bihar, Arditurriko parketxean, kalejira alai batekin hasiko dugu arratsaldea. Jarraian, taloak egin eta dastatzeko aukera izango du nahi duenak. Iluntze aldera, Oiartzungo ikazkinek su emango diote asteetan prestatu duten txondorrari. Hau ere, bertsolari eta txistularien laguntzaz.

Behin egurra ikatz bilakatzearen bidean sartuta, ikazkintzaren inguruko argazki erakusketa eta ikus entzunekoak izango dira interpretazio zentruan abenduaren 17rarte.

Bien bitartean, gugana bisitan etortzeko ekintza bereziak antolatu ditugu. Abenduko zubian, meategiaz gain, tren berdeaz eta txondorraz gozatzeko aukera izango baita. Gainontzeko egunetan ere, gogotsu jasoko ditugu bisitari guztiak.

EGIN ZUEN ERRESERBA!

943 495069

arditurri@gipuzkoamendizmendi.nettxondorra-arditurrin_2016

 

Ausart talde batekin goiz pasa

Gaur goizean, V. Bide Berdeen eguna ospatu dugu Arditurrin. Eguraldia lagun izan ez dugun arren, ausart talde majo bat animatu zaigu goiza gurekin pasatzera.

Ongi merezitako hamaiketakoarekin itxaron diegu bide berdearen amaieran, ondoren, segway zirkuituan hartu dute parte askok, baita jolas ezberdinetan ere eta jarraian, meategia ikusteko aukera izan dute.

Eskerrak eman nahi dizkiegu partaide, guztiei baita laguntzen aritu diren oiartzuar guztiei ere.

Goazen bizikletaz Arditurrira!

Dena prest dugu, datorren igandean, hilaren 18an, V. Bide Berdeen eguna ospatzeko.

Pasaia, Errenteria eta Oiartzunetik bizikleta talde ezberdinak aterako dira Arditurrira bidean. Gordailu bat egongo da bizikletak bertan gordetzeko. Ondoren, hamaiketakoa emango zaie eta jarraian, meategia prezio murriztuan bisitatzeko aukera egongo da, baita jolas ezberdinetan parte hartzekoa ere.

Zatoz kirola eginez eta bide berdeez gozatuz, Aiako Harriko Natura Parkera!

 

bide-berdearen-eguna-2016

Igande benetan atsegina Arditurrin

Goiz ezin hobea izan dugu gaurkoan Arditurrin. Eguzki izpiak berotzen hastearekin batera, ehundaka pertsona hurbildu dira parketxera goiza giro ederrean pasatzera.

Eskerrak eman behar dizkiegu Irrien Lagunei parketxea musika, dantza eta kolorez betetzeagatik, baita Suhar taldeari ere, historiaurreko bizimoduaren esperientzia XXI. mendera ekartzeagatik. Eta nola ez, bisitan etorri zareten pertsona guztiei.

Denen artean V. Arditurri Eguna zoragarria izatea lortu duzue!