Tag Archives: nondik dator esnea

Tradizioa gaurkotasunez betea

Iztueta Baserria_Otsailak 17

Iztueta Baserriak bere abereak, ukuilua, zelaiak, esnetegia eta baserria erakutsi nahi dizkie jarduera honetara bertaratzen diren bisitari guztiei. Baserriko bizimodua ezagutzeaz gain ekoizten dituzten kalitate handiko produktuak dastatzeko aukera izango dute bisitariek, eta, bide batez, Aralarko ingurune paregabeaz gozatzekoa.

Iztueta Baserrian belaunaldietako esperientzia dute esne behiekin lan egiten. Beren animalien ongizatea eta elikadura zaintzen dituzte, ingurugiroa eta jasangarritasuna oinarri hartuta. Gainera, ziklo guztiaz arduratzen dira, beren produktuetan kalitate gorena bermatzeko. Iztuetan oso barneratuta dute behiak direla proiektu horien ardatz nagusia; behiek eskaintzen dieten esnea da euren sorkuntza guztien oinarria eta, esnea goi mailakoa izateko, behiak ere halakoak izan behar dute, beraz, euren zaintza egokian oinarritzen da lanaren parte handi bat. Esan beharra dago lan guzti hau, behar bezalako fruituak ematen ari dela, duela gutxi jaso baitute jogurt hoberenari zilarrezko domina.

Aralarko parketxe hedatuko aurtengo jarduera berezien egitarauari hasiera emateko, familian igande goiz eder bat pasatzea proposatzen dizuegu, beraz,  Iztueta Baserrian, datorren otsailaren 17an, igandea.

Hitzordua goizeko 11:00etan izango da baserrian bertan eta 2 orduko iraupena izango duen bisita egingo da. Aurrez izena ematea ezinbestekoa da, Aralarko Parketxearekin harremanetan jarriz 943 18 03 35 / 688 895 069 telefonoen bidez edota korreo bat idatziz barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net helbidera.

Ez galdu aukera hau eta zatozte gurera!

Advertisements

Isko eder baten jaiotza

Igandean Aralarko Parketxeak eta Iztueta baserriak elkarlanean antolatutako bisita berezi-berezia suertatu zen. 70 pertsona inguru elkartu ginen, Iztuetako baserriko bizimodua ezagutu asmoz. Hasi eta berehala behia umea egiteko puntuan zegoela esan zigun Ainitzek. Hortaz, isil-isilik gerturatu ginen ikuilura eta bertaratu ziren familiek momentu ederraz gozatu zuten. Isko eder bat munduratu zitzaigun begien aurrean. A ze nolako espeientzia haurrentzat! Opari ederra eman zigun beraz igande goizak.