Tag Archives: narrasti eta anfibioak

Putzutik putzura, igelen modura

Narrastiak eta anfibioak ezagutzeko ibilaldia Aiako Harrian

 

Maiatzaren 28an Aiako Harria natura parkean bizi diren narrastiak eta anfibioak ezagutzeko irteera berezia antolatu dugu Ander Izagirre adituaren eskutik.

Ibilaldia goizeko 10:00ean abiatuko da Susperregi jatetxeko aparkalekuan, Listorretako aisialekutik (Errenteria) aurrerago aurkitzen dena. Malbazargo hezegunean aurki daitezkeen igel, uhandre, musker edo beste hainbat espezie ezagutu ahal izango dira.

Egunaren baldintzen arabera bigarren hezegune batera hurbiltzeko aukera dago, Pagosarderako hain zuzen ere, bertan bisitariek hamaiketakoa/bazkaria egiteko piknikgune bikaina dute gainera.

Ibilaldiak ez du zailtasunik izango, adin guztietako herritarrei dago zuzendua. Prezioa 5€ izango da. Bi hiru ordu inguruko iraupena izango du.

Izena emateko edo informazio gehiago eskuratzeko:

943 49 50 69 / 688 89 50 68

arditurri@gipuzkoamendizmendi.net

collage

Advertisements

Aralar, herpetoen babesleku

Atzo, igandez, Aralarko narrasti eta anfibioak ezagutzeko ibilaldi bat antolatu genuen Lizarrustiko Parketxetik. Primerako osagaiak genituen: egun eguzkitsua, jende jatorra eta abentura gogoa. Hori horrela, goiz ederra sukaldatu genuen.

Makina bat animalia topatu genituen: arrabio-larbak, baso-igel gorriaren zapaburuak, txantxikuak, apo arruntak, uhandre palmatuak, sugandilak, zirauna, eta musker berdeak. Suge bat ere ikusi genuen baina gu baina bizkorrago ibili zen.

Parketxeko helburua bete genuen atzokoan ere, jendeari animalia hauek gerturatu, mitoak hautsi eta ezagutuz maitatu eta babesten laguntzea. Mila esker atzo gerturatutako familia guztiei eta nola ez, Ander Izagirreri!

Hurrengo asteetan, Gipuzkoako beste Parketxeetan aukera gehiago izango duzue ibilaldi hau egiteko. Informazio gehiagorako sakatu hemen.

Eguraldi txarra ere ez da nahikoa izan

Gaurko eguraldi txarra ere ez da nahikoa izan Listorretan antolatua zegoen narrasti eta anfibioen ibilaldia atzera botatzeko. Susperregi jatetxetik abiatu eta Malbazarreko hezegunera hurbildu gara, bizitzaz betea dagoela ikusi ahal izan dugularik. Hori bai, gaurkoan narrastiak izkutaturik geratu dira. Gurekin ibilaldia egitera etorri diren horiei eskerrak eman nahi dizkiegu, eguraldi kaxkarra izan badugu ere irribarria galdu gabe, Ander Izagirreren azalpenak jasotzeko prestu egon dira eta.

collage

Izaki ttikiak ezagutzeko irrikaz / Deseando conocer los seres más pequeños

Maiatzaren 22an Malbazarko hezegunera hurbilduko gara, inguruko izaki ttikiak, hau da, narrasti eta anfibioak gertutik ezagutzeko. Zer dakizu izaki hauei buruz? Sugandila edo zapoaz gain ezagutzen al dugu besterik? Ander Izagirre adituaren eskutik lortu ahal izango dugu informazio guztia. Plaza mugatuak izango dira, beraz egin ezazue erreserba berandu baino lehen. Zure zain gaude!

_____________________________________________

El 22 de mayo nos acercaremos al humedal de Malbazar para poder hallar los pequeños seres de nuestro entorno, es decir, los reptiles y los anfibios. ¿Que sabemos sobre ellos? Además de la lagartija o el sapo ¿Conocemos alguno más? Para ampliar toda la información contaremos con el experto Ander Izagirre. Las plazas serán limitadas, por lo que os animamos a realizar la reserva cuanto antes. ¡Te esperamos!

 

Arditurri_Narrastiak 2016 EUS.jpg

Eguzki izpiez berotzeko irrikaz

Copia de _MG_0801

Aizkorri magaleko anfibioak udaberri hotz honetan berotzeko irrikaz daude eta nahiz eta Aizkorri mendizerran elurra izan oraindik, igandean eguzkiak berotu zituen Zegama inguruak. Anduetza Parketxeak antolatu zuen ibilbidean zehar musker berdea, sugandilak eta ziraunak irten ziren besteak beste.

Deseosos de los primeros rayos de sol

Los anfibios de las faldas de Aizkorri están deseando calentarse bajo los rayos de sol y aunque todavía hay nieve en las cimas de la sierra, abajo en Zegama el sol calentó el domingo. Salieron durante el itinerario que organizo el Parketxe Anduetza en busca de calor el lagarto verde, lagartijas y luciones.

Aizkorriko animali ezkutuak ezagutzeko irteera

Aizkorriko narrastiak eta anfibioakDatorren maiatzak 1ean, Aizkorriko animali ezkutuak, narrasti eta anfibioak hain zuzen ere, ezagutzeko ibilaldia izango da Anduetza parketxetik abiatuta.

Irteera adin guztientzat dago pentsatuta, helduak zein haurrak, familiak zein norbanakoak. Aukera paregabea da Aizkorri-Aratz natura parkean dauden anfibio eta narrastiei buruz gehiago ikasteko, ikusiz ikasten baita eta ezagutuz maitatzen da eta.

Etorri Aizkorriko animalia bitxi hauen sekretuak ezagutzera!

Excursion para concocer unos extraños animales de Aizkorri

El próximo 1 de mayo saldremos desde el Parketxe Anduetza para conocer unos animales desconocidos de Aizkorri, a los reptiles y anfibios precisamente.

Esta salida está pensada para público de todas las edades, adultos, niños, familias o cualquier interesado. Es una ocasión inmejorable para aprender más sobre los anfibios y reptiles de los parques naturales de Gipuzkoa, ya que lo que se conoce se termina por apreciar.

¡Ven a conocer los secretos de estos excepcionales animales!

Narrasti eta anfibioak ezagutzeko irteerak natura parketan

Narrastiak_Kartela2016

Iazko arrakasta ikusita, Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak aukera ezin hobea eskainiko du aurten ere Gipuzkoako natura parketan aurki daitezken narrasti eta anfibioak ezagutzeko, Ander Izagirre adituaren eskutik.

Irteera hauek adin guztientzat daude pentsatuta, helduak zein haurrak, familiak zein norbanakoak. Aukera paregabea da Gipuzkoako natura parkeetan ditugun anfibio eta narrastiei buruz gehiago ikasteko, ikusiz ikasten baita eta ezagutuz maitatzen da eta.

Maiatzak 1ean, izango da lehenengo hitzordua, Anduetza parketxean, Aizkorriko animalia bitxi hauen sekretuak ezagutzeko!

Recorridos para conocer lo reptiles y anfibios de los parque naturales de Gipuzkoa

Después del éxito del año pasado la Fundación Gipuzkoako Parketxe Sarea ofrecerá este año también la oportunidad de conocer los reptiles y anfibios que habitan en los parques naturales de Gipuzkoa, de la mano del experto Ander Izagirre.

Esta salida está pensada para público de todas las edades, adultos, niños, familias o cualquier interesado. Es una ocasión inmejorable para aprender más sobre los anfibios y reptiles de los parques naturales de Gipuzkoa, ya que lo que se conoce se termina por apreciar.

La primera cita es el próximo 1 de mayo en el Parketxe Anduetza para conocer los secretos de estos desconocidos animales.

AIZKORRIKO ANIMALIA EZKUTUAK / ANIMALES OCULTOS DE AIZKORRI

Aizkorriko narrasti eta anfibioak ezagutzen

Igande honetan, ekainak 7, ibilaldi berezia egingo dugu Zegaman Anduetza parketxetik abiatuta Aizkorriko natura parkeko narrasti eta anfibioak ezagutzeko. ibilaldian gidari izango dugu Ander Izagirre aditua eta bere eskutik, Aizkorri mendizerraren magalean bizi diren animalia bitxi hauek hurbil-hurbiletik ezagutzeko aukera izango dugu.

Azken aukera izango da hau, Gipuzkoako Parketxe Sareak natura parkeetako narrasti eta anfibioak ezagutzeko antolatu dituen irteera sortako azkena baita, beraz, aurrekoetan egon ez bazara, ez izan etortzeko zalantzarik.

El próximo domingo, 7 de junio, realizaremos un itinerario para conocer los reptiles y anfibios de la sierra de Aizkorri con salida en el Parketxe Anduetza. La cita es a las 10:00 de la mañana y será el experto Ander Izagirre quien nos acompañe. Junto a él, conoceremos de cerca estos curiosos animales que viven en las faldas de Aizkorri.

Esta es la última oportunidad para conocer a los reptiles y anfibios, ya que es último itinerario que organiza la Red de Parketxes de Guipúzcoa para conocer a estos animales que viven en los parques naturales; por lo que, aprovecha esta ocasión.

 

Biharko irteera bertan behera

Kaixo lagunak, biharko iragarrita dagoen eguraldi kaxkarraren ondorioz, Aralarren aurreikusita genuen narrasti eta anfibioak ezagutzeko irteera bertan behera geratzen dela ohartarazten dizuegu. Gogoan izan aukera gehiago izango dituzuela Gipuzkoako gainontzeko Parketxeetan ere animalia hauekin gozatzeko.

Hola amigos, debido al mal tiempo que se pronostica para mañana, os avisamos de que la salida programada en Aralar para con conocer los reptiles y anfibios queda cancelada. Recordad que tendréis más oportunidades en los demás Parketxes de Gipuzkoa para disfrutar de estos animales.

Narrastiak_Kartela2015