Tag Archives: museoen nazioarteko eguna

Ateak zabalik Museoen Nazioarteko Egunean

Museoen Nazioarteko Egunaren ospakizunekin bat eginez, maiatzaren 18an (larunbatez), doan izango dira Gipuzkoako Parketxeetako sarrerak. Gonbidapen zabala luzatu nahi dizue Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak gurera gerturatzeko eta barrutik ezagutzeko; 6 parketxe zein baino zein interesgarriago bisitariaren eskura Gipuzkoako 5 herrietan (ordutegia 10:00etatik 14:00etara).

ANDUETZA PARKETXEA (Zegama)

ARANTZAZU PARKETXEA (Oñati)

ARDITURRI PARKETXEA (Oiartzun)

BARANDIARAN MUSEOA (Ataun)

ITURRARAN PARKETXEA (Aia)

LIZARRUSTI PARKETXEA (Ataun)

Bide batez, maiatzaren 22an ospatzen den Bioaniztasunaren Nazioarteko Eguna dela eta, zilegi dakigu gogoraraztea aurten ere Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak hainbat ibilaldi antolatu dituela. Alde batetik, anfibio eta narrastiak ezagutzeko ibilaldiak gauzatuko dira datozen bi igandetan (Aiako harrian maiatzaren 26ean eta Aralarren ekainaren 2an), eta bestetik, gure mendietako larreen bioaniztasuna ezagutzeko ibilaldiak izango dira, maiatzaren 26ean Arantzazun eta ekainaren 30ean Aiako harrian (igande honetarako programatuta zegoen Aralarko ibilaldiaren data aurreikusita dagoen eguraldi iragarpen txarra dela eta aurrerago berrezarriko da). Gaiak interesgarriak dira ezbairik gabe eta ondorioz aukera paregabeak dira gure lurraldeko ondare naturalaren aberastasunaz jabetzeko. Zain izango gaituzue.

Museoen Nazioarteko Eguna / Día Internacional de los Museos

Museoen Nazioarteko Egunaren ospakizunekin bat eginez, Gipuzkoako Parketxe Sareak eskaintza berezia prestatu du igande honetarako, maiatzak 18, bere eremuko lau parke naturaletako parketxeetan:

AIAKO HARRIA: Arditurriko parketxean, parketxera eta meategira doako bisitak 11:00etan eta 13:00ean.

–AIZKORRI-ARATZ:

–          Arantzazuko Parketxera sarrera doan 10:30etatik 14:30etara.

–          Zegamako Parketxera sarrera doan 10:00etatik 14:00etara.

–PAGOETA: Iturrarango Parketxera sarrera doan 10:00etatik 14:00ra.

–ARALAR: Ataungo Barandiaran Museoan doako bisita gidatuak: 11:30ean museoa eta 12:30ean errota eta zerrategia. Gainera, goizeko 11:00etan (10:00etan abiatuko gara Parketxetik) Aralarko anfibio eta narrastiak ezagutzeko ibilaldia egingo da Lareoko urtegian. Jarri gurekin harremanetan izena emateko.

 Informazio gehiago: www.parketxesarea.org

gps_fundazioa

                                        _________________________________________

La Red de Parketxes de Gipuzkoa se suma a las celebraciones del Día Internacional de los Museos con una programación especial para este domingo 18 de mayo en los parketxes de los cuatro parques naturales.

AIAKO HARRIA: En el parketxe de Arditurri, visitas gratuitas al parketxe y a las minas a las  11:00 y a las 13:00 h.

–AIZKORRI-ARATZ:

–          Entrada gratuita al Parketxe de Arantzazu de 10:30 a 14:30.

–          Entrada gratuita al Parketxe de Zegama de 10:00 a 14:00.

–PAGOETA– Entrada gratuita al Parketxe de Iturraran de 10:00 a 14:00 h.

–ARALAR– Visitas guiadas gratuitas en el Museo Barandiaran de Ataun: 11:30h el museo y 12:30h el molino y la serrería. Además, a las 11:00 de la mañana se realizará una salida el embalse de Lareo para conocer los anfibios y reptiles de Aralar. Ponte en contacto con nosotros para apuntarte.

 Más información: www.parketxesarea.org