Tag Archives: museo barandiaran

Ugaztun hegalarien atzetik

Aukera ederra duzue bihar iluntzean saguzarrak gertutik ezagutzeko. Planik ez baduzu, hementxe gure proposamena; bihar, larunbata, iluntzeko 20:30etan Ataungo Barandiaran Museoan Kiko Alvarez adituaren eskutik saguzarren mundura gerturatuko gara. Hasierako azalpen txiki batzuen ondoren Museo inguruan eta tresneria berezi baten bidez animalia hauek “entzuten” ahaleginduko gara, beren bizi ohiturak hobeto ulertu asmoz. Esperientzia polit bat ziurtatzen dizuegu.

saguzarra_kiko

Izena emateko edo informazio gehiagorako deitu 943180335 telefonora edota idatzi barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net helbidera. Zuen zain gaude!

Gipuzkoako Zuhaitz Berezien argazki erakusketa – Exposición fotográfica de Árboles Singulares de Gipuzkoa

ZUHAITZAK-portada

Iturraran Parketxea (Pagoetako Parke Naturala): otsailak 23 – martxoak 8

Arantzazu Parketxea (Aizkorri-Aratz Parke Naturala): martxoak 16-29

Arditurri Parketxea (Aiako Harria Parke Naturala): apirilak 2-12

Barandiaran Museoa (Aralar Parke Naturala): apirilak 16-30

Anduetza Parketxea (Aizkorri-Aratz Parke Naturala): ekainak 29-uztailak 12

 

Deleite en Ataun (Sidra, Aralar, Museo Barandiaran…)

Si todavía no has probado la sidra de esta temporada, te ofrecemos un magnífico plan en Ataun. Primero realizaremos una visita guiada al Museo Barandiaran y luego iremos a la sidrería Urbitarte para ver el proceso de la sidra, desde la manzana hasta el embotellamiento. Terminaremos con un menú típico de sidrería. Si lo preferís, en vez de visitar el Museo podemos realizar un  itinerario guiado por el Parque Natural de Aralar. Escoged vuestro plan y venid a conocer el patrimonio cultural y natural de Ataun. El precio de todo el plan es de 29€. ¿A qué esperais?

Deleite en Ataun 2015

 

Goiz magikoa Barandiaran Museoan

Gaur goiz magikoa izan dugu Barandiaran Museoan. Euskal Herriko mito eta ipuin zaharrak entzuteko aukera izan dugu, ganbarak eskaintzen duen giro goxoan. Familia ugari gerturatu dira Jose Migel Barandiaranek jasotako kondairen antzezpenak ikustera, 100 pertsonatik gora. Ataungo mundu mitologikoan barneratzeko aukera ederra izan da.

DSC_0112

Zorionak Jentilbaratza Elkarteari eta bereziki Maitane Aizpuruari, antzezlanetan egindako saioagatik. Eta nola ez, mila esker gerturatu zareten familia guztiei, ez daitezela galdu gure arbasoen kondaira eta mito eder hauek!

JM Barandiaran, 125 urte jaio zela

Hemen duzue JM Barandiaranen 125. urteurrenerako Barandiaran Museoak prestatu duen egitaraua aurkezten den bideoa (Goierri Telebistak pestatutakoa). Erreserbak egitea nahitaezkoa izango da (943 18 35 35 / 688 89 50 69 edota barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net).

Azken egunak dituzue igande honetan ospatuko dugun “Hamaika objektu, hamaika kontu” emanaldirako izena emateko!

JM Barandiaranek merezitako festa Ataunen

125 urte igaro dira Jose Migel Barandiaran jaio zenetik eta Barandiaran Museotik merezitako festa eskaini nahi diogu. Horretarako egitarau berezia prestatu dugu urte bukaera honetarako. Adin guztientzako ekimenak antolatuko ditugu:

JM Barandiaran 125. urteurrena kartela

Azaroak 23, igandea. “Hamaika objektu, hamaika kontu” emaldi berezia. Jose Migel Barandiaranen hamaika objektu bildu ditugu eta horien bitartez ibilaldi berezi-berezia egingo dugu bere bizitzan zehar. Museoko ganbarak eskaintzen duen giro goxoan hamaika kontu interesgarri entzungo ditugu Jon Aizpurua ataundarraren eskutik. Doakoa izango da emanaldia, baina aurrez izena ematea nahitaezkoa izango da.

Azaroak 29-abenduak 31. “Hamaika objektu, hamaika kontu” objektuen erakusketa. Jose Migelen objektu zaharrak ikusgai egongo dira Museoan. Prezioa: 2€-koa izango da, Museoko sarrera barne duela.

Azaroak 30, igandea. “Euskal Herriko mito eta ipuin zaharrak” ipuin kontaketa. Jose Migel Barandiaranek lan izugarria egin zuen Euskal Herriko kondaira eta ipuinak biltzen. Horietako batzuk ezagutzeko aukera eskainiko da Museoan, Marimunduko pertsonaiaren eskutik eta Jentilbaratza Kultur Elkartearen laguntzaz. Prezioa: 2€-koa izango da.

Abenduak 14, igandea. “Jentilak eta Olentzero Aralarren” ibilaldi magikoa. Urteroko legea bihurtu den ibilaldi berezi hau, berrikuntza ugarirekin dakarkizuegu aurtengoan. Barandiaranek hain ondo ezagutzen zituen basoetatik zehar ibiliko gara, haur eta heldu, pertsona zein izaki mitologiko. Jentilbaratza Kultur Elkarteko kideen laguntzaz magikoa bihurtuko dugu Aralarko Natur Parkea. Prezioa: 3€ helduak eta 2€ 12 urte azpiko haurrak. Goiz magikoa igarotzeko aukera duzue, ausartzen zarete?

Ekimen hauetan guztietan Jose Migel Barandiaranen figura presente egongo da, bere izaera eta lanak hobeto ulertu eta ezagutuko ditugu eta Barandiaran Museotik figura honen bultzatzaileak izan nahi dugu.

Ekimenetan parte hartzeko, nahitaezkoa izango da aurrez izena ematea, plaza mugatuak egongo dira eta. Erreserbak egiteko  943 18 03 35 / 688 89 50 69 telefonoetara deitu dezakezue edota barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net helbidera idatzi.

Izan zaitez 125. urteurren honen partaide eta eman diezaiogun Jose Migel Barandiarani merezitako festa!

Errota Eguna Barandiaran Museoan

Ogia egiten ikasi nahi duzu? Datorren larunbaterako, ekainak 14, plan ederra proposatzen dizuegu Ataunen. Leku-izenen bidez paisaia interpretatzen ikasteko ibilaldi batekin hasiko dugu goiza, gero, ogia egiten erakutsiko digu aditu batek, etxera eramateko, eta nahi duenak errota eta Barandiaran Museoa bisitatzeko aukera izango du! Anima zaitez!

Errota Eguna¿Quieres aprender a hacer pan? Te ofrecemos un plan excepcional en Ataun para el próximo sábado día 14. Aprenderemos a interpretar el paisaje mediante la toponimia y luego un experto nos enseñará a hacer pan, que podréis llevaros a casa. Luego, el que quiera podrá visitar el molino y el Museo Barandiaran. ¡Anímate!

Aste Santua Barandiaran Museoan / Semana Santa en el Museo Barandiaran

Egunero bisita gidatuak egingo dira Barandiaran Museoan eta errotan 11:30tan. Taldeentzat mendi ibilaldi gidatuak ere egingo dira aurre erreserbarekin.
Todos los días habrá visitas guiadas en el Museo Barandiaran y el molino a las 11:30. Se realizarán itinerarios guiados por el monte para grupos, previa reserva.

Kartela Aste Santua 2014

Txoriak ezagutuz Aralarko Parke Naturalean

Se ofrece una ocasión inmejorable en el Parque Natural de Aralar para conocer los pájaros de nuestro entorno y aprender a reconocer sus cantos. El 13 de abril recorrido guiado por Mikel Olano para conocer los cantos y hasta el 30 de abril exposición fotográfica de pájaros en el Museo Barandiaran, por Juan Mari Ibarzabal.

Gure inguruko txorien kantuak ezagutzeko ibilaldi bat propsatzen da datorren igandean, apirilak 13, Aralarko Parke Naturalean. Gidaria Mikel Olano aditua izango da, zeinak txorien inguruko azalpenak emango dituen Barandiaran Museotik abiatuko den ibilaldian zehar. Ibilaldian parte hartzeko ezinbestekoa da izena ematea 943 18 03 35 telefonora deituta edo barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net helbidera mezu bat bidaliz.

Ataun TXORI_Ibilaldia

Gainera, apirilaren 13tik 30 arte Juan Mari Ibarzabal argazkilari azpeitiarraren argazkiak egongo dira ikusgai Barandiaran Museoan. Gure inguruko hainbat txorien argazkiak ikusi ahal izango ditugu, kolorez beteriko argazkiak.Ataun TXORI_Erakusketa

Gure inguruko txoriak ezagutzeko aukera ederra da hau!