Tag Archives: multzo megalitikoa

Muniskuegaina, multzo megalitikoa eta gehiago

Atzo, Besabi jatetxetik (Urnietatik) abiatu eta Muniskuegainako multzo megalitikoraino iritsi ginen Luis Mari Zalduaren gidaritzapean. Urnietako eta Hernaniko lur eremuen artean dagoen multzo megalitiko honek bere horretan, gauza asko erakusten baditu ere, Luis Marik hori baino askoz ere gehiago zela erakutsi zuen, izan ere inguru honetan bertako leku izenen nondik norakoak ezaguturik pertsonai ugariren historio asko ezagutu ahal izan genituen. Bertaratu ginen guztien jakin-mina asetu zuen, historio bitxiak eta baita hunkigarriak azalduz. Ibilbide guztian zehar geldiune desberdinak eginez, Zilegi mendien, monumentu megalitikoen, eta leku-izenen inguruko informazio oso interesgarria jaso genuen.

Martxoaren 24ean inguru hauetan beste bisita mota bat eskainiko dugu, oraingoan gaztandegi bat ezagutu ahal izango duzuelarik, beraz adi!

Muniskuegañeko multzo megalitikora, Zilegimendietan barrena

Martxoak 9

Gutxi dira Gipuzkoan Muniskuegaña (Mulisko gaña) bezain toki kitzikagarriak. Lehenik eta behin, behinola Urumeako Zilegimendiak izan zirenen zati handia bertatik bertara ikusten da handik. Hango mendiak, basoak, larretokiak, errekak…, a zer nolako ikuskizuna!

Bigarrenik, Muniskuegañan dagoen multzo megalitikoarengatik: zutarri bikaina, zista bikoitz paregabea, hiru cromlech, zein baino zein dotoreagoak…

Gainera, bidean zuhaitz lepatuekin, saroiekin, betizuekin eta beste hainbat altxorrekin goza daiteke. Eta, jakina, ezin ahantzi bide erdian dagoen Pozontarriko lepua izeneko dolmena.

Gidariari dagokionean, Luis Mari Zaldua Etxabe urnietarra da eta urteak eman ditu alderdi hura guztia zehazkiro ezagutzeko ahalegina egiten. Onomastikaria denez gero, inguru hartako toki-izenen berri ere emango du, besteak beste.

Aukera ederra duzue, beraz, bide erraz eta egokiaz gozatuz, goiz-pasa polita egiteko. Jarduera doan da eta izena ematea ezinbestekoa.

Muniskuegaña_2019

Muniskuegañeko multzo megalitikora, Zilegimendietan barrena

Dolmenak, cromlechak, zilegimendiak, saroiak, zuhaitz lepatuak, leku-izenak…

Gutxi dira Gipuzkoan Muniskuegaña (Mulisko gaña) bezain toki kitzikagarriak. Lehenik eta behin, kokapenarengatik eta handik dagoen ikusmirarengatik; izan ere, besteak beste, behinola Urumeako Zilegimendiak izan zirenen zati handia bertatik bertara ikusten da handik, gertu-gertu, esku-eskura. Hango mendiak, basoak, larretokiak, errekak…, a zer nolako ikuskizuna!

Bigarrenik, Muniskuegañan dagoen multzo megalitikoarengatik: zutarri bikaina, zista bikoitz paregabea, hiru cromlech, zein baino zein dotoreagoak… Leku gutxitan dago horrelako arkeologia ondarea hain eremu txikian.

Paisaia zoragarriaz gainera, bidean zuhaitz lepatuekin, saroiekin, betizuekin eta beste hainbat altxorrekin goza daiteke. Eta, jakina, ezin ahantzi bide erdian dagoen Pozontarriko lepua izeneko dolmena.

Hori guztia gutxi balitz, Muniskuegañeraino iristeko bidea erraza eta egokia da, edonork egiteko modukoa. Alde horretatik ez dago aitzakiarik.

Gidariari dagokionean, (Luis Mari Zaldua Etxabe) urnietarra da eta urteak eman ditu alderdi hura guztia zehazkiro ezagutzeko ahalegina egiten. Onomastikaria denez gero, inguru hartako toki-izenen berri ere emango du, besteak beste.

Aukera ederra eskaintzen du, beraz, Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak, urriaren 27an, larunbatez, udazkenaz gozatuz, goiz-pasa polita egiteko. Jarduera doan da eta izena ematea ezinbestekoa.

Muniskuegaña_2018.jpg