Tag Archives: mitologia

Hemen da, badator…“Jentilak eta Olentzero” ibilaldi magikoa!

Aurtengo “Jentilak eta Olentzero” ibilaldi magikoa abenduaren 22an ospatuko da, ohikoa den bezala Lizarrustiko Parketxetik abiatuz.

Izena emateko abenduaren 4ean “www.jentilbaratza.eus” web-orrian erreserba egin beharko da (goizeko 9:00etatik aurrera). Erreserba honen bitartez eskuratzen den agiria, ibilaldiaren egunean bertan Lizarrustiko Parketxean sarrerarengatik aldatu beharko da (prezioa 3€ izango da pertsonako).

Aurrez, esan, jakin badakigula oso denbora gutxian agortuko direla lekuak, urtero bezala ehunka eta ehunka pertsona ari zaretelako deitzen informazioa eskatuz, eta pena handiz, baina agortu ondoren ezin izango dugula izen gehiago hartu.

Kontutan izateko hainbat ohar garrantzitsu:

  • Adierazitako webgunea da modu bakarra sarrerak eskuratzeko.
  • Egunean bertan ez da onartuko sarrerarik ez duen inor. Jarduera honen kalitatea eta segurtasuna bermatu nahi dira, hortaz, sentitzen dugu kanpoan geratuko diren guziongatik, bihotzez, eta ulertuko duzuelakoan gaude.
  • Bi ordu eta erdi / hiru bat orduko ibilaldia izango dela aurreikusten da, nahiz eta zailtasun aldetik ez den ibilaldi zaila 3 urtetik gorako aurrentzat da soilik egokia.
  • Ibilaldiaren hasieran eta amaieran 10-15 minutuko aldapa egongo da, baina tarteko ibilaldia baso lau batetik zehar egingo da, ia desnibelik gabekoa, pagadi eder eta magiko batetik hain zuzen ere, pertsonaia mitologikoen bizileku den Allekupeko basoetatik.
  • Lizarrustiko aparkalekua txiki geratzen da horrelakoetan, hortaz, arren, sarrerak eskuratzea lortzen duzuenok ahalik eta kotxe gutxienetan etorri.
  • Mendiko arropa eta oinetako egokiak beharrezkoak izango dira eta noski, mundu mitologikoan murgiltzeko gogoz eta ilusioz etortzea!

Ausartzen al zarete gurera etortzen?

Jentilak eta Olentzero_2019

Jentilen lurraldean… iparra non ote da?

Azaroko zubirako Barandiaran Museotik (Ataun) jarduera berezia eskainiko da familia edo lagun taldeei zuzenduta. Larunbatean hain zuzen ere (azaroaren 2an goizeko 11:30etan), mitologian oinarritutako orientazio jolasa eskainiko da eta Barandiaran Museoko ingurunea eta Barandiaranekin zerikusia izan zuten bazter asko ezagutzeko aukera egongo da mitologiaren inguruan ikasten den bitartean.

Euskal mitologia ardatz hartuta, beraz, familian edo lagun artean goiz ederra igarotzeko aukera izango da. Iparra aurkitzeko gai izango al gara jentilen lurraldean? ez galdu aukera eta eman izena parte-hartu nahi baduzu!

Prezioa: 3€ pertsonako (orientazio jolasa egiteaz gain Barandiaran Museoa eta Errotatxo bisitatzeko aukera egongo da prezio berdinaren barruan)

Informazio eta erreserbak: 943 18 03 35 / 688 895 069 / barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net

IMG_20190420_122546_291

“Barandiaran eta mitoak”

Gogoratu gaur hitzaldi berezia daukagula Ataungo Mitoaldiaren barruanJoseba Aurkenerena izango da gonbidatu berezia eta hitzordua arratsaldeko 19:00etan izango da Barandiaran Museoan.

Joseba Aurkenerena

Josebak, besteak beste, Karmel, Maiatz, Hatsaren Poesia, Eskuz eta Begiz, Elinberri.eus,  Zu-Zeu.eus eta Kazeta.eus agerkarietan idazten du. Baditu hainbat liburu plazaraturik ere. Gai nagusiak euskal historia, etnografia eta mitologiakoak izan dira. Horietako batzuk: – Euskal sinesmen zaharrak – Harribeltzetako ipuinak – Sorgin mainguak dabiltz – Euskaldunon mundua hizpide – Axularren itzala – Gureak eta mundu zabalekoak – Iparmina – Iragana ere gaur da – Euskal Herria beti!

Izango dugu zer ikasia bere hitzetatik! animatu eta etorri Barandiaran Museora!

 

Azken plazak igandeko ipuin kontaketarako

Datorren igandean, uztailaren 7an, bi saio eskainiko dira Barandiaran Museoan Marimundukoren eskutik Euskal Herriko mito eta ipuin zaharrak entzuteko.

Lehenengo saioa 11:00etan izango da eta bigarren txanda 12:30etan, oraindik plaza batzuk libre geratzen dira, beraz, igande desberdin bat bizi nahi baldin baduzu eman izena barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net helbidean, ez zara damutuko!

Ipuin kontaketa 2019

Iparra galdu gabe, Jentilek ezkutatutako altxorren bila

Eguzkipean eta giro paregabean ospatu genuen mitologia orientazio jolasa atzo goizean Ataunen. Familia ugari gerturatu ziren Barandiaran Museoraino, inguruan altxor bat ezkutatzen zela entzun zutelakoan. Altxor horiek aurkitzeko ordea, gogoz egin behar izan zuten lan, Ataungo San Gregorio auzoa goitik behera zeharkatuta. Hala ere, Basajaunen oihartzuna eta Tortoren begiak markatutako norabidea jarraitu besterik ez zuten izan, bidea urratsez urrats osatu ahal izateko.

Goizeko plana borobiltzeko, errota eta zerrategia martxan ikusteko aukera izan genuen. Bertan, San Martin Txikik Jentilei lapurtutako sekretuak gertutik ezagutu genituen. Mila esker gerturatutako guztioi eta laster arte!

Sin perder el norte en busca del tesoro escondido

Bajo un radiante sol y en un ambiente inmejorable, ayer se celebró el juego de orientación sobre mitología en Ataun. Fueron muchas las familias que se acercaron hasta el Museo Barandiaran, después de haber escuchado que un tesoro se escondía en este entorno. Sin embargo, tuvieron que trabajar de lo lindo y recorrer el barrio de San Gregorio de arriba abajo para poder encontrar estos tesoros. Fueron el grito de Basajaun y el ojo de Torto los que les indicaron el camino que debían seguir, paso por paso hasta llegar al tesoro.

Para terminar de redondear la mañana, pudimos ver el molino y la serrería en funcionamiento. Aquí pudimos conocer de cerca algunos de los secretos que San Martin Txiki les robó a los Jentiles. ¡Muchas gracias a todos los que participasteis y hasta pronto!

Jentilen artean iparra aurkitu nahian

Aste Santua ate joka daukagu eta Aralarko Parketxeak (Ataun) eskaintza berezia prestatu du oporraldi guztirako. Lehenengo egunetan atseden hartu ostean, familian egiteko plan berezi bat proposatzen dizuegu Barandiaran Museotik lehen larunbaterako (apirilaren 20rako), mitologian oinarritutako orientazio jolasa hain zuzen ere. Iparra aurkitzeko gai izango al gara jentilen lurraldean? ez galdu aukera eta eman izena lehen bait lehen!

Bestalde, antigoaleko zerrategia eta errota martxan ikusteko aukera ere egongo da, egunero (asteartea izan ezik) 11:30etan Barandiaran Museoko bisita gidatuarekin batera edota 12:30etan Errotatxora bakarrik.

Hori gutxi izango balitz, Lizarrustiko Parketxetik ere Aralarko paisaia kulturalak ezagutzeko mendi-ibilaldi gidatuak eskainiko dira (aurrez izena eman beharko da). Natura Parkeko ezaugarriak eta bioaniztasuna ezagutzeaz gain,  gizakiak utzitako aztarna desberdinak interpretatzen ikasteko aukera egongo da.

Oraindik planik gabe? ZATOZ ARALARRERA!

Aste Santua Barandiaran 2019 EUS

Aste Santua Barandiaran 2019

Aralar, lurralde mitologiko hori

Magiaz eta ilusioz bete zen atzo Aralar. Mendez mende, ahoz aho transmititu eta Barandiaran, Arin edo Arratibeli esker idatziz jasotako leienda eta istorio ederrak bizi genituen Aralarko natur ingurune zoragarrian.

DSC_0160

Lizarrustiko parketxetik abiatuta, 600 lagun, hiru taldetan banatuta, Allekuko baso ederrean murgildu ziren. Izaki mitologikoak eta ipuinetako pertsonai ugari azaldu ziren ibilaldian zehar ipuin eta istorio ederrak kontatuz: Mateo txistu, Maribelar, Sorginmari, Martin beltz,  Aker beltz, Maridomingi, Sanmartin txiki, basagizona, lapurrak, haurrak, jentilak, Torto, Basajaun… eta nola ez, baita Olentzero ere!

Ataungo Jentilbaratza kultur elkarteko lagunek eskainitako ikuskizuna zoragarria izan zen. Eskerrik asko bihotzez egindako lanagatik eta mila esker hurbildutako guztiei. Lekurik gabe gelditutakoei adierazi nahi diegu, lanean jarraituko dugula guztiontzat aukera berriak sortzeko.

2019rako… Zaku bete plan, egitasmo eta ilusio

Eskerrik asko guregana hurbildu zareten guztioi 2018 honetan zehar, eta, hainbeste une eder gurekin batera partekatzeagatik; 2019an ere lanean jarraituko dugu gure artean gustura jarrai dezazuen.

EGUBERRI ETA URTEBERRI ON Gipuzkoako Parketxe Sareko lantalde guztiaren partez!

Olentzero

BETETA DAGO “JENTILAK ETA OLENTZERO” IBILALDI MAGIKOA

Jakinarazten dugu BETETA dagoela Jentilak eta Olentzero 2018 ibilaldi mitologikoa. Badakigu, pena handiz,  asko eta asko geratu zaretela sarrerarik gabe, baina, jarduerak dituen ezaugarriengatik ez da posible jende gehiago hartzea ekintza beraren segurtasuna eta kalitatea ziurtatzeko. Ulertuko duzuelakoan mila esker beste behin bihotz-bihotzez guztioi, izena eman duzuenoi eta lekurik gabe geratu zaretenoi ere.

Jentilak eta Olentzero_2018Beteta

Marimundukoren ipuin harrigarriak

Urtero legez, Zegamako Anduetza Parketxean Marimundukoren ipuinak izango ditugu. Hitzordua abenduaren 1ean da, larunbatean, eta bi saio izango dira: 16:30etan (lehen emanaldia) eta 18:00etan (bigarren emanaldia).

Euskal Herriko ipuin eta mitoetara gerturatuko gara Marimunduko (Maitane Aizpurua) gonbidatuaren eskutik. Maitane Aizpurua, Ataungo Jentilbaratza Kultur Elkarteko kidea da eta Joxe Miel Barandiaranek bildutako hainbat ipuin eta kontakizun harrigarri azalduko ditu.

Emanaldia euskaraz izango da eta aurrez izena ematea ezinbestekoa da. Prezioa: 2.50€

943 80 21 87 / 688 62 36 09

anduetza@gipuzkoamendizmendi.net

Hitz egin dezagun mitologiaz

Aurtengo MITOALDIA martxa ezin hobean doa. Gaurkoan, Marimundukoren eskutik ipuin kontaketa ederraz gozatu dugu Barandiaran Museoan elkartu garen 80 lagunok. A ze goiz magikoa!

dav

Baina, lasai, helduontzako ere badugu planik. Juan Inazio Hartsuaga izango da aurtengo gonbidatu berezia Barandiaran Museoan. “Euskal mitologia egituratua” izeneko hitzaldia eskainiko digu asteazken honetan, uztailak 11, arratsaldeko 19:00etan, euskaraz. Sarrera doakoa izango da, baina aurrez izena ematea ezinbestekoa da, toki mugatua baitago.

JIHartsuaga

Hitz egin dezagun mitologiaz.

Izen-ematea 943 180 335 / 688 895 069 / barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net

MITOALDIA 2018ko egitarau osoa ikusteko sakatu HEMEN.