Tag Archives: micologia

Naturaren gutiziak

Atzo arratsaldean, eguraldiari aurre eginez, ospatu zen Arantzazuko 7. Mikopoteoa. 100 lagunetik gora bildu ziren Javier Gómez-en inguruan (Ultzamako Parke Mikologikoko arduraduna) Tricholoma generoari buruz zerbait gehiago ikasteko. Perretxiko guztiak bereiztea ez da erraza, eta Javierrek ondo eta sakon eman zizkigun perretxiko jangarriak eta toxikoak bereizteko aholkuak. Espezie jangarri guztiek ba omen dute beraien oso antzekoa den espezie toxikoa eta behin eta berriz azpimarratu zituen segurtasunez jokatzeko gomendioak.

Hitzaldia eta solasaldia amaitu ostean, Arantzazuko 5 jatetxe eta tabernek ondo landutako pintxoak aurkeztu ziren eta eman zitzaion hasiera gastronomia zirkuituari.  Eskerrak eman antolatzaileei (Arantzazuko Adiskideak eta Arantzazu Gaur Fundazioa) eta, nola ez, Goiko-Benta, Arantzazuko Santutegia Hotela, Milikua taberna, Sindika eta Zelai-Zabali egindako lanagatik.

Aurtengo saioa amaituta, begira gaude dagoeneko datorren urteko ekitaldira eta, aurrerapen moduan esan, perretxikoak ez direla bakarrik dastatuz gozatzeko baizik eta beste hainbat erabilpen ere badituztela… zuek ere desiratzen baldin bazaudete naturak eskaintzen dizkigun gutizi hauen inguruan gauzak ikasten jarraitzeko, egon zaitezte adi eta izango duzue gure berri!

7

DELICIAS DE LA NATURALEZA

Ayer por la tarde, y haciendo frente al mal tiempo, se celebró el séptimo Micopoteo de Arantzazu. Fueron más de 100 los participantes que se reunieron alrededor de Javier Gómez (responsable del Parque Micológico de Ultzama) para aprender algo más sobre el género Tricholoma. Saber diferenciar las setas no es tarea fácil y Javier nos supo informar estupendamente sobre en qué debemos reparar para diferenciar las comestibles de las tóxicas e incluso mortales. Parece ser que todas las especies comestibles tienen su doble tóxico y buena parte de la conferencia se basó en subrayar ciertos consejos para no ser imprudentes.

Tras la charla-coloquio, se presentaron los cinco pintxos elaborados por los cinco restaurantes y bares de Arantzazu y se dio comienzo al circuito gastronómico. Dar las gracias a los organizadores (Arantzazuko Adiskideak y la Fundación Arantzazu Gaur) y, como no a Goiko-Benta, Hotel Santuario de Arantzazu, Milikua, Sindika y Zelai-Zabal por el trabajo realizado.

Finalizado el acto de este año, ya estamos pensando en el del año que viene, y a modo de adelanto decir que las setas no sirven solo para disfrutar degustándolas sino que tienen otros usos más desconocidos… si vosotros también estáis deseando continuar conociendo más cosas sobre estas maravillas que nos ofrece la naturaleza ¡estad atentos y tendréis noticias nuestras!

Mikopoteoa 3

Advertisements