Tag Archives: mendia

Ikasleak Añarbera gerturatuz

Aiako Harria Natura Parkearen barnean, bada eremu bat benetan zoragarria eta ez askorentzat ezaguna dena, Añarbeko Baso Erreserba. Zonalde handi hau espezie askoren bizileku bilakatu da eta horregatik, babestu eta zaindu beharreko lurra da. Adibidez, bertan 5 okil (edo arotz) espezie bizi dira, euren artean okil beltza esaterako.

Aurten, heziketa eskaintza hobetzeko asmoz, Urdaburu mendiaren inguruan ibilaldi berri bat eskaini nahi izan dugu, ikasleak naturara hurbiltzeko. Bertan, Susperregi jatetxea abialeku izanik, inguru zoragarri honen nondik norakoak erakutsi izan dizkiegu. Errenderiko udalaren laguntzari esker, udalerri hontako ikasle ugari etorri dira ibilaldi honetara, 300 ikasletik gora. Udazkenean ere, beste horrenbeste etorriko dira.

Etorkizunean lur hauetako zaindariak izango dira ikasle hauek eta orain, beraiengan landatutako haziak etorkizun batean baso bilakatuko direlakoan gaude.

2017-06-24

Oraindik Arditurriko meategiak ezagutu gabe? Todavía no conoces las minas de Arditurri?

Udara badator eta ikasturtea bukatzearekin batera egun argitsu eta eguzkitsuak iristen hasi zaizkigu. Plan bikain bat eskaini nahi dizuegu datozen hilabeteetan, mendiaz gozatu eta gure inguruko natura eta kultura modu dibertigarri batean ezagutzeko. Udan, Arditurriko Meategiek asteartetik larunbatera goizez eta arratsaldez zabaltzen baitituzte ateak.

Aurten urtero bezala ikasle taldeek, familiek, gazteek, helduek, bai bertakoek baita kanpotarrek ere bisitatu gaituzte. Zuek ere hemen bertako ondarea hurbiletik ezagutu nahi baduzue, etorri zaitezte oinez, bizikletaz, kotxez ala Oiartzungo plazatik irteten den tren berdearekin.

Aiako Harriaren mendi magalean, Arditurriko bide berdearen amaieran aurkituko dituzue historia luze eta aberatsa duten meategi hauek, 2.000 urteko historia hain zuzen ere.

Etorri Arditurriko meategiaz gozatzera!

Meategia 2

Llega el verano y con el final del curso escolar han comenzado a llegar los días claros y soleados. Por eso os queremos proponer un plan para que en los próximos meses disfrutéis del monte y de nuestro entorno natural y cultural de un modo divertido. En verano, las minas de Arditurri abren sus puertas de martes a sábado por las mañanas y por las tardes.

Este año nos han visitado como ya es habitual, grupos, familias, jóvenes, mayores, y también los de alrededor y los forasteros. Si vosotros también queréis conocer de cerca este legado, podéis acercaros andando, en bici, en coche o incluso en el tren verde que sale desde la plaza de Oiartzun.

Bajo Aiako harria y al final de la vía verde de Arditurri encontrareis estas minas de larga historia y gran riqueza, 2.000 años ni más ni menos.

¡Venid a disfrutad de las minas de Arditurri!

Bihar, abuztuak 30, Gipuzkoako II. Rogainea ospatuko da Lizarrustin!

Goizeko 11:00etan emango zaio hasiera Lizarrustin ospatuko den Gipuzkoako II. Rogaine frogari. Irteera bateratua izango da 3 eta 6 orduko rogaineetarako eta ordu bete lehenago orientazio kirolaren hastapen ikastaroa emango da.

cartel-rogaine-aralar-14-txiki

Zer da rogainea

Rogainea, Raid-a, mendi lasterketa/martxa eta orientazio proba uztartzen dituen froga bat da. Duela 30 urte Australian sortua, 2 eta 5 partaide artean osaturiko taldeek mendian zehar dauden baliza kopuru gehiena bilatzean datza, beti ere denbora jakin baten barruan.

Frogaren hasieran, parte hartzaileei balizen kokapena eta puntuazioa zehazten duen mapa ematen zaio. Ondoren, talde bakoitzak ahalik eta puntu gehien egiteko estrategiarik egokiena gauzatu beharko du, beti ere taldearen gaitasun fisiko eta teknikoetara moldatuz.

Frogaren iraupena aldakorra izan ohi da (badira 24 ordukoak ere), baina ohikoena 6 orduko iraupenekoa izatea da (Aralarreko rogainea bezala) eta parte hartzaile onenak 30 Km inguru egin ohi dituzte.

Erabiltzen den mapa, 1:20.000 – 1:50.000 eskala artekoa da (Aralarkoa 1:20.000-koa izango da), eta ez da orientazio kirolean bezain zehatza izaten. Balizak, leku nabarmenetan kokatzen dira eta orientazio zehatza baino garrantzi gehiago izan ohi du ibilbide hautaketak.

Gurean, orientazio kirola apurka apurka hedatzen ari den moduan, rogaine erako frograk ere zabaltzen ari dira, beraz, aukera paregabea daukazu oraingoan gertutik ezagutzeko!

NEPAL-i buruzko erakusketa Lizarrustiko Parketxean

Abuztuaren 1-etik hasita eta irailaren erdialdera arte luzatuko den Nepal-en inguruko erakusketa egongo da ikusgai Lizarrustiko gainean kokatzen den Aralarko Parke Naturalaren Interpretazio Zentroan. Bertan, lurralde horren inguruko argazkiak eta urte askotan zehar Joxe Ramon Agirre, Marronek, bildutako materialak ikusi ahal izango dira, izan ere, ataundar mendizale hau esperientzi asko bizi izandakoa baita bertan.

Animatu eta zatozte Nepalek gordetzen dituen sekretuak gertuagotik ezagutzera!

 

Nepal2

 

Mendian ibiltzeko gida. Ba al dakizu ze ibilbide mota ditugun Gipuzkoako parke naturaletan?

MANUAL DE SENDERISMO

senderos

Gogoratu, mendira goazenean…

  • Natura – gune babestuetan bertako araudia errespetatuko dugu.
  • Ekarri dugun guztia etxera eramango dugu:zaborra, ontziak, zigarrokinak, etab. Ez ditugu ezkutatuko edo lur azpian gordeko.
  • Inguruetan hazten diren landareak ez ditugu hartuko. Landare asko interes handiko espezieak dira, urriak eta mendiko baldintza berezietara moldatuak.
  • Zuhaitz, arroka edo harrietan ez dugu ezer idatzi, margotu edo grabatuko. Ibilbideen markaketa horretarako prestaturik dauden mendizaleek egiten dute.

Naturaz gozatu!