Tag Archives: “Mendi Irteera”

Aralarko historiaurreko aztarnak, Igaratzan

Aukera berri bat Aralarrek ezkutatzen dituen altxorrak hobe ulertzen laguntzeko; lehendik ezagutzen direnak eta, bereziki, berriki aurkitu direnak aurkezteko ibilaldi gidatua egingo da Igaratzara ekainaren 22an (larunbatarekin), Jose Antonio Mujikaren gidaritzapean.

Ibilaldia 9:00etan abiatuko da Lizarrustiko parketxetik eta itzulera ordua 18:00etarako aurreikusten da. Egun pasa eder baten proposamenarekin dator, beraz, oraingoan Aralarko Parketxea. Hamaiketakoa, bazkaria, ura eta oinetako egokiak eramatea beharrezkoa da. Ibilaldiaren luzera eta malda direla eta, irteera hau mendian ibiltzea ohituta daudenei zuzenduta dago. Azalpenak euskaraz emango dira eta prezioa 5€-koa da pertsonako.

Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko: barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net / 943 180 335 / 688 895 069.

Historiaurreko Aztarnak IGARATZA2019

Aralarko larreen bioaniztasuna

Aurten HAZI-rekin lankidetzan Gipuzkoako Natura Parke guztietan ibilaldi gidatu bana eskaintzen ari da Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioa, larre hauek balioan jartzeko eta euren bioaniztasuna ezagutzera emateko. Ibilaldi gidatu hauek doakoak dira, eta Aitor Salaberria adituaren azalpenak entzun ahal da haietan.

Igande honetan, ekainak 16, eguraldi txarragatik atzeratutako ibilaldia gauzatuko da Aralarren. 10:00etan hasiko da Lizarrustiko Parketxetik eta 3-4 orduko iraupena izango du. Hamaiketakoa, ura eta oinetako egokiak eramatea beharrezkoa da. Izena eman nahi duenak 943 18 03 35 telefonora deitu beharko du edota barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net helbidera idatzi.

OREKA MEDIAN2019_v2

Life Oreka Mendian proiektuaren inguruko informazioa

Life Oreka Mendian, larreen kudeaketa jasangarria bultzatzeko 2016. urtean sortzen den proiektua da. Goi mendietako larre hauek Europako toki edo zonifikaziorik mehatxatuenak kontsideratzen dira eta estrategia amankomun bat garatu nahi da Natura 2000 Sarearen barruan aurkitzen direnak kontserbatzeko. Abeltzaintzaren eta artzaintzaren gainbeherak larre hauen erabilera falta ekarri du, eta, asko ez dira kontserbatzio egoera onean aurkitzen.

Proiektu honek Europa mailan oso mehatxatuta dauden mendiko larreak kudeatu eta kontserbatzeko oinarriak ezartzen ditu, beraz, habitat ezberdinen eta bertan bizi diren espezieen babesa bermatuz. Mendiko larreetan kudeaketa integratu eta jasangarrirako lur-jabeak, erabiltzaileak, naturguneetako kudeatzaileak, adituak eta tokiko eragileak inplikatu nahi dira.

Igande mendizale zoragarria Degurixan

Gaur goizean mendi-irteera ederraz gozatu dugu Aizkorri-Aratz Natura Parkean barrena. Azkenean eguraldia alde izanik, parte-hartzea oso ona izan da. Araotzen hasita, Ugastegiko baserrietatik pasa eta Degurixara heltzea genuen helburu. Bertan hamaiketakoa eta atseden txiki bat hartu ostean, bueltako bideari ekinez, derrigorrezko geldialdia egin dute mendizaleek Santikurutzeko ermita baketsuan.

Laster elkartuko gara berriz Arantzazuko Adiskideak eta Arantzazuko Parketxearen eskutik antolatutako 6º eta azkeneko mendi-irteeran. Hori, urriak 8an izango da, non, gai berezi zein interesgarria ardatz izanik, modu ezin hobean emango dugu amaitutzat aurtengo mendi-irteeren egutegia. Adi egon zaitezte datozen egunetan, laster izango duzue eta gure berri, baina momentuz esango dizuegu ezin dezakezuela galdu…

Mila esker gaurko parte-hartzaileei horren esker onekoak izateagatik eta goiz polit honen parte izateagatik. Laster arte!

IMG-20170917-WA0005[1]

Estupendo domingo montañero en Degurixa

Hoy por la mañana hemos disfrutado de una estupenda salida-montañera a través del Parque Natural Aizkorri-Aratz. Al final el tiempo ha acompañado y la participación ha sido muy buena. Comenzando la ruta en Araotz, hemos pasado por el núcleo de baserris de Ugastegi teniendo como objetivo llegar a Degurixa. Una vez allí, después de un pequeño descanso, hemos tomado el camino de vuelta haciendo la parada imprescindible en la tranquila ermita de Santikurutz.

Pronto nos volveremos a reunir en la 6º y última salida montañera organizada de la mano de Arantzazuko Adiskideak y el Parketxe de Arantzazu. Eso será el día 8 de octubre, en el que como colofón final y con una temática especial, daremos por finalizado el calendario de excursiones de 2017. Estad atentos, os mantendremos informados, pero solo deciros que no os la podéis perder…

Muchas gracias a los participantes de hoy por ser tan agradecidos y por formar parte de la bonita mañana que hemos pasado entre todos. ¡Hasta pronto!

IMG-20170917-WA0000[1] IMG-20170917-WA0001[1]

Mendi Irteera: “Uraren Bidea” / Salida montañera: “Senda del agua”

Arantzazu Parketxeak “uraren bidea” izeneko mendi irteera proposatzen dizu. Datorren maiatzaren 11n, igandea, izango da. Hamar kilometroko ibilbidearen zehar Oñatiko Urrexola auzune eta Orkatzategi mendi eremua ezagutzera emango dira. Goizeko 9etan abiatuko da Arrikrutrz aparkalekuan


Arantzazu Parketxea os propone la salida montañera conocida como “Senda del agua”. Será el próximo 11 de mayo,  domingo. A lo largo de los 10 kilómetros de recorrido se podrán conocer el barrio Urrexola y las estribaciones del monte Orkatzategi. El punto de encuentro será a las 9 horas de la mañana en el aparcamiento de las cuevas de Arrikrutz.Kartela_uraren xenda_2014-page-001