Tag Archives: mendi ibilaldiak

Naturaz, kulturaz eta zaporez betetako irteera Hernanin

Larre-Gain sagardotegia izango da gure topagune-lekua. Aiako Harria Natura Parkearen barruan, zailtasun baxuko mendi ibilaldi gidatu bat eginez hasiko dugu irteera, inguruneko paisaia kulturala ezagutzeko: saroiak eta trikuharriak dira ondare horren izarrak.

Jarraian, sagardogintzaren nondik norakoak gertutik ikusteko aukera izango dugu sagardotegia bisitatuz; historia, egiteko prozesua, sagardoaren ezaugarriak… Amaitzeko, bertan, otordu pareabe baten ostean, bukaera emango diogu naturaz, kulturaz eta zaporez betetako ekintza honi.

Sagardotegietan lekua topatzea hain zaila den garai honetan, animatu, egin zure erreserba eta ez galdu aukera paregabe hau!

GOZATUA HERNANIN kartela 2018

 

 

Advertisements

Arantzazuko Parketxea martxan

Goiz ederra pasa dugu gaurkoan Arantzazuko Parketxean. Ikastaldeak animatzen hasi dira eta Debako 70 haur inguru etorri dira gurera ekintza desberdinak egitera, esan genezake aro berria ondo baino hobeto hasi dela!

Aizkorri-Aratz Natura Parkea pixka bat gehiago ezagutzeaz gain, Pello Zabalarekin eguraldiaren azterketa nola egiten den ikusi dute eta ibilaldi labur baten bitartez urtaroak landu ditugu. Hamaiketako goxoa jan eta indarrak hartu ondoren, bukatzeko, orientazio-jolasa egin dugu iparrorratza erabiltzen ikasiz eta goizean zehar ikasitakoa modu dibertigarri batean berrikusiz.

Asteburuan zehar ere talde handiek bisitatu gaituzte, alde batetik, Nafarroako Unibertsitateko arkitektura ikasleek, eta bestetik, Parketxea bisita gidatua eginez ezagutu nahi zuten Oñatiko herritar batzuek.

Zuen zain gaude. Ez dadila haria eten!

20170330_134932

El Parketxe de Arantzazu en marcha

Bonita mañana la que hemos pasado hoy en el Parketxe de Arantzazu. Los grupos escolares se han empezado a animar y nos han visitado alrededor de 70 estudiantes provenientes de Deba con los que hemos realizado diferentes actividades. Se puede decir que la nueva etapa ha comenzado mejor que mejor.

A parte de conocer un poco más el Parque Natural Aizkorri-Aratz, han visto de la mano de Pello Zabala como se analiza el tiempo para posteriormente trabajar las cuatro estaciones realizando un pequeño recorrido por los alrededores. Después de un buen almuerzo y de reponer fuerzas, para finalizar, mediante un divertido juego de orientación han aprendido a utilizar la brújula y hemos repasado todo lo aprendido a lo largo de la mañana.

Durante el fin de semana también nos han visitado grupos grandes, por un lado, estudiantes de arquitectura de la Universidad de Navarra y, por el otro, un grupo de oñatiarras que quisieron conocer el Parketxe a través de una visita guiada.

Os esperamos, ¡no dejéis de venir a conocernos!

20170330_120847

Mendi-irteerak badatoz!

Aizkorri-Aratz Natura Parkea sakonean ezagutu nahi al duzu? hementxe daukazu aukera paregabea horretarako, aurtengo mendi-irteerak hastera doaz! Arantzazuko Adiskideen eta Arantzazuko Parketxearen eskutik  6 ibilaldi antolatu dira eta lehenengoa apirilaren 9an izango da.

Mendi irteera bakoitzaren aurretik zehaztasun gehiago emango dira, hala nola, irteera lekua eta ordua, baina momentuz hemen daukazue informazio orokorra. Anima zaitezte!

mendi irteerak orokorra

¿Quieres conocer en profundidad el Parque Natural Aizkorri-Aratz ? pues aquí tienes la oportunidad perfecta para ello, ¡las rutas de montaña de este año van a comenzar! Son 6 los recorridos organizados de la mano de Arantzazuko Adiskideak y el Parketxe de Arantzazu y la primera se realizará el 9 de abril.

A medida que se aproxime el día de salida de cada una de ellas se darán más detalles, así como, el lugar de salida y la hora. De momento aquí disponéis de la información general. ¡Animaros!