Tag Archives: meatzaritza

Arditurri, ezkutuko sekretuen bila

Dagoeneko zazpi urte igaro dira Arditurriko Parketxean meategira bisita gidatuak eskaintzen hasi ginela. Eta urtetik urtera geroz eta bisitari gehiago hurbiltzen zarete paraje honen historia ezagutzeko, baina baita bertan egin daitezkeen ibilaldiak ezagutzeko ere.

Horregatik, Arditurriko gunean topa daitezkeen aztarnen berri eman nahi dizuegu, urtero informazioa berritzen baita eta zuen kabuz Parketxeko zokoak miatzeko aukera bikaina duzue.

P1330601m

Mea-gune honen historia luzea dela aski jakina da, bertan, duela 2.000 urte erromatarrak izan baitziren minerala ustiatzen. Baina duela urte gutxi batzuk, aurkikuntza berri bat topatu zen, erromatar garaiko dekantazio baltsa bat hain zuzen ere, eta horrelako aurkikuntza berezirik ez da leku askotan topatzen.

DSC_0047m

Beste adibide berezi bat, duela gutxi industu zen burdinola bat da, izan ere XV. mendekoak aurkitzen dira normalean eta hau XIII. – XIV. mendekoa da, meatzaritza esparru honetan topatu den zaharrena.

Argi dago gune honek oraindik sekretu asko gordetzen dituela eta pixkanaka azaleratzen joango direla, agian laster besteren bat agertuko da…

Abentura polita izan genuen igandean / Preciosa aventura la de este domingo

Aiako Harria Natura Parkean igande honetan antolatu genuen ibilaldira 15 lagun gerturatu ziren. Eguraldi onak lagunduta ibilaldi ezin hobea eskaini zuen Txomin Ugaldek, Ricardo Berodia historialariaren laguntzarekin. Meategi ugari ikusi genituen barne barnetik eta garai zeharo desberdinetan landutakoak gainera.

La excursión celebrada este domingo en el Parque Natural Aiako Harria acojió a 15 amigos. Con el buen tiempo de nuestro lado Txomin Ugalde ofreció una excursión inmejorable, con la ayuda del historiador Ricardo Berodia. Pudimos adentrarnos en varias minas y además, trabajados en momentos totalmente diferentes.

P1030868

Aiako Harriko geologia eta meatzaritza ezagutzeko aukera paregabea maiatzaren 10ean

Maiatzaren 10ean, igandea, geología eta meatzaritza ibilaldi interesgarri bat proposatzen dizuegu Aiako Harria Natura Parkean. Jakina da Aiako Harria mendiguneak meatzaritza arloan berebiziko garrantzia izan duela antzinatik. Inguruan egindako ikerketek 2.000 urte baino gehiagoko historiaren lekuko desberdinak azaleratu dituzte. Gainera, mineral ugariren ustiapena eman izan da, bertako geología aberatsaren ondorio. Guzti hau eta askoz gehiago ikusi ahal izango dugu irteera honetan.

Felix Ugarte Espeleologia Elkarteko kide den Txomin Ugaldek gidatuko du ibilaldia. Abiapuntua Irungo Ola sagardotegia izango da, goizeko 9:00etan emango zaiolarik hasiera ibilaldiari. Derrigorrezkoa da aurrez izena ematea eta ibilaldian parte hartzeko gutxiekeko adina 12 urtekoa da.

Izena emateko edo informazioa osatzeko:

943 49 50 69 / 688 89 50 68

arditurri@gipuzkoamendizmendi.net

Geologia eta meatzaritza Aiako Harrian

El domingo 10 de mayo, os proponemos una interesante excursión geológica y minera en el Parque Natural Aiako Harria. Es por todos conocida la gran importancia que ha tenido desde antaño el macizo de Aiako Harria en el sector de la minería. En las investigaciones por sus distintos cotos mineros, se han hallado galerías y vestigios de la actividad, que abarca más de 2.000 años de historia. Es además una minería variada con explotaciones de diferentes minerales, consecuencia de una geología rica y compleja. En esta excursión podremos ver todo esto y mucho más.

La excursión la guiará Txomin Ugalde, miembro de la Asociación de Espeleología Felix Ugarte. Saldrá desde la sidrería Ola de Irun a las 9:00 de la mañana y es obligatorio inscribirse de antemano. La edad mínima para participar en la excursión es de 12 años.

Para inscribirse o recabar información:

943 49 50 69 / 688 89 50 68

arditurri@gipuzkoamendizmendi.net

Irteera polita atzokoa Aralarren

Atzo, larunbata, Arritzaga aldera egin genuen egun osoko mendi irteera. Felix Ugarte Elkarteko Txomin Ugalde eta Giorgio Studer kideek lagundu ziguten ibilaldian, geologia eta meatzaritza gaiak azalduz. Arritzagako meatze guneak historia luzea du gordea, askorentzako ezezaguna, eta atzo bertako sekretu batzuk bertatik bertara ikusteko aukera izan genuen; erromatarrek ustiatutako filoien arrastoak torrefakzio deritzon teknikaz, antzina bertan egongo zen meatzarien herrixkaren arrastoak, hainbat egitura geologikoen sorreraren arrazoiak…

Arritzaga, geologia eta meatzaritza irteera

Giro bikaina izan genuen, bai eguraldiaren aldetik eta baita partehartzaileen aldetik ere, beraz mila esker atzo gerturatu zineten guztioi eta nola ez, Felix Ugarte Elkarteko kideei. Hurrengora arte lagunak!

Atzoko argazkiak ikusi nahi badituzue klikatu hemen.

Irteerako bideoa duzue hemen:

Uztailerako 4 plan Aralarren

Lagunak! Uztaila bero-bero dator Aralarren aurtengoan. Lau planen berri eman nahi dizuegu, zein baino zein interesgarriagoa, eta publiko guztiei begira prestatutakoak. Ez galdu uda honetan gure paraje hauek ezagutzeko aukera:

Uztailak 5: Espeleologia ibilaldia Aralarren, Akaitz Txiki 2 kobara

Uztailak 6: Amezketak Aralarren dituen saroiak ezgutzeko ibilaldia

Uztailak 12: Gau ibilaldi magikoa Ataunen. “Gaua gauezkoentzat”

Uztailak 19: Geologia eta meatzaritza irteera Arritzagako haranera


Uztaila Aralarren