Tag Archives: meategiak

Trena badator: txu-txu!!!

Euskal Herrian zoko ezezagun ugari ditugu eta horien artean dago Arditurriko meategia. Herritar asko noizbait kobazulo batean sartu da, baina ez meategian, are eta gutxiago etxetik hain gertu dagoen honetan. Horrexegatik, Aste Santu honetan aukera bikaina dago Arditurriko meategi honek duen xarma ezagutzeko.

Trenez hurbildu nahi dutenek badute aukera. Izan ere apirilaren 22an, larunbatez, trenez Arditurrira hurbildu eta meategiak ikusi ahal izango dira prezio berezian.

ARDITURRI Aste Santua 2017.jpg

Viene el tren: ¡chu-chu!!!

En el País Vasco existen muchos rincones desconocidos y entre ellos se encuentra la mina de Arditurri. La mayoría de la ciudadanía ha visitado alguna vez una cueva, pero rara vez una mina, y menos una que se halla tan cerca de casa. Esta Semana Santa tendréis una magnífica oportunidad de conocer el encanto de esta mina.

Para aquellos que deseen acercarse en tren, disponen de un día ya programado: el 22 de abril. Se podrá venir en tren y conocer las minas a un precio especial (es necesario reservar).

Goazen bizikletaz Arditurrira!

Dena prest dugu, datorren igandean, hilaren 18an, V. Bide Berdeen eguna ospatzeko.

Pasaia, Errenteria eta Oiartzunetik bizikleta talde ezberdinak aterako dira Arditurrira bidean. Gordailu bat egongo da bizikletak bertan gordetzeko. Ondoren, hamaiketakoa emango zaie eta jarraian, meategia prezio murriztuan bisitatzeko aukera egongo da, baita jolas ezberdinetan parte hartzekoa ere.

Zatoz kirola eginez eta bide berdeez gozatuz, Aiako Harriko Natura Parkera!

 

bide-berdearen-eguna-2016

Igande benetan atsegina Arditurrin

Goiz ezin hobea izan dugu gaurkoan Arditurrin. Eguzki izpiak berotzen hastearekin batera, ehundaka pertsona hurbildu dira parketxera goiza giro ederrean pasatzera.

Eskerrak eman behar dizkiegu Irrien Lagunei parketxea musika, dantza eta kolorez betetzeagatik, baita Suhar taldeari ere, historiaurreko bizimoduaren esperientzia XXI. mendera ekartzeagatik. Eta nola ez, bisitan etorri zareten pertsona guztiei.

Denen artean V. Arditurri Eguna zoragarria izatea lortu duzue!

 

Arditurriko herpetoak

Ur igela_suge biperikara

Arditurri, gizakion eraginez moldatutako ingurua izanagatik, ez da biodibertsitate kontuetan atzean geratzen. Antzina meategiko mineralak garbitzeko erabiltzen ziren ur-biltegietan herpeto asko bizi dira gaur egun, eta eguzkia atera orduko haren bila ibiltzen dira hauetako animalia asko. Argazkiko ur-igel arrunta (Pelophylax perezi) eta suge biperikara (Natrix maura) gaur bertan, eguerdiko ordu bero eta eguzkitsuenak baliatuz, gure gozamenerako irten dira Arditurriko Parketxetik gertu dagoen ur-biltegian, gure presentziaz ohartu ere egin gabe. Argi dago gure antzera jokatzen dutela hauek, edo guk haien antzera, eguzkia ikusi orduko kolore pixkat hartzera ateratzen gara eta ur-bazterretara.