Tag Archives: marron

Aparteko zientzialaria

 

Gaur goizean berrogei lagun inguru elkartu gara pago motzen inguruan Marti Boada zientzialari katalanen azalpenak entzuteko. Marti Boadak natura interpretatzeko, begiratzeko eta helarazteko modu berezia du; aho zabalik izan gara bere hitzak entzuten.

Ondoren, gertu zegoen Jose Ramon Agirre, Marron, aizkora hartuta pago motzera igo da eta lanean hasi ere. Pago motzaren adarra erortzen ikusteak zirraragarria izan da, pago motzak handiak badira ere, adarren bat mugarrotzean eta lurrera erortzen ikustean, handitasun sentsazioa nabarmenagoa delako.

Mila esker Marti Boadari berriro ere Zegamara etortzeagatik eta bere jakinduria hain ondo helarazteagatik. Jose Ramoneri, Marroneri, egindako lan zailarengatik. Mila esker ere etorritako guztiei eta gogoratu urrian elkar ikusiko garela txondorraren inguruan!

Advertisements

ITZALDU DA TXONDORRA LIZARRUSTIN

Atzo atera zuten ikatza txondorretik Joxe Ramon Agirrek eta bere lagunek ia hiru astez piztuta eduki ondoren. Irailaren 21ean piztu zutenetik ehundaka pertsona gerturatu dira antigoalean gure basoetan garrantzi handiko jarduera eta lanbidea izan zena ezagutzera. Ikastalde ugari etorri zaizkigu Lizarrustira Gipuzkoatik, Arabatik eta Nafarroatik. Txondorraz gain, argazki erakusketa, bideoen emanaldia, ibilaldiak eta haurrek muntatu duten txondor txikia izan dira programaren jarduera nagusiak. “Ikazkintza Aralarren” programaren helburua hezitzailea izan dela kontuan hartuz, oso balorazio positiboa egiten dugu; jada hurrengo urtekoa nola hobetu pentsatzen hasiak gara.

Eskerrik asko etorri zareten guztioi eta mila esker Joxe Ramoni eta bere lantaldeari egindako lan itzelagatik!

txondorraren itzaltzea

Nepalen inguruko erakusketa, hitzaldia eta bideo emanaldia Lizarrustin gonbidatu ezin hobeekin

Nepal herrialdeari hilabete eta erdiz egin zaion omenaldi txiki honekin amaitzeko, irailaren 13an, larunbata, Axier Izagirre, Alex Txikon eta Joxe Ramon Agirre, Marronek, Himalaya eta Nepali buruz hitzaldia eta bideo emanaldia eskainiko dute Lizarrustiko Parketxean iluntzeko 20:00ak aldera.

nepal

Hiru mendizale eta abenturazale ezagun hauek mundu osoan zehar bidaiatu dute eta baita mendi gailur ugari menderatu ere, beraz, plazer bat izango da beraien hitzak entzutea eta bizi izan dituzten esperientziak ezagutzea.

Abuztu hasieratik ekintza bereziak antolatu dira Ataungo Lizarrustiko Parketxean, Nepalen hilabetea izendatutakoaren barnean, lurralde honetako kultura gertuagotik ezagutzeko aukera eskainiz:

  • Abuztuaren 2tik Irailaren 14raNepal herrialdearen inguruko erakusketa.
  • Abuztuaren 23an Nepal eguna ospatu zen, Goierrin bizi diren nepaliarren eskutik antolatutako festa bat.

Hortaz, azken ekitaldi honetara ere, nola ez, gonbidatuak zaudete gurera!

Informazio gehiagorako deitu Lizarrustiko Parketxera: 943 58 20 69.

___________________________________________________________________________

Exposición, charla y proyección de video sobre Nepal en Lizarrusti con invitados de excepción

Para terminar con el pequeño homenaje que se le ha hecho al pueblo nepalí a lo largo de mes y medio, el 13 de septiembre, sábado, Axier Izagirre, Alex Txikon y Joxe Ramón Agirre, Marron, ofrecerán una charla acompañado de una proyección sobre el Himalaya y Nepal sobre las 20:00h en el Parketxe de Lizarrusti.

nepal

Estos tres conocidos alpinistas y aventureros han viajado por todo el mundo y alcanzado numerosas cimas, por lo que, será un placer escuchar sus palabras y conocer de su propia voz las experiencias vividas.

Desde primeros de agosto hemos organizado varias actividades en el Parketxe de Lizarrusti ubicado en Ataun, dentro de lo que nombramos como el mes de Nepal, con el fin de acercar la cultura nepalí a la gente:

  • Desde el 2 de agosto hasta el 14 de septiembreuna exposición sobre Nepal.
  • El 23 de agosto, se celebró el día de Nepal, una fiesta organizada por los vecinos nepalíes que viven en Goierri.

¡Como no podía ser de otra manera, estáis invitados a nuestra casa una vez más!

Para más información podéis llamar al Parketxe de Lizarrusti: 943 58 20 69

Nepalen hilabetea Lizarrustin / El més de Nepal en Lizarrusti

nepaliak

Joxe Ramon Agirre, Marron, mendizale ezaguna da inguruotan. Ataundarra jaiotzez eta bihotzez, mundu osoan zehar bidaiatu du, eta baita mendi gailur ugari menderatu ere. Gailur horiek konkistatzeaz gain, bertoko herrialdeekin harreman estua izan du beti, Nepaliarrek sentsibilitate berezia eragin diotelarik. Gaur egun, Gipuzkoako Parketxe Sarearekin batera, Lizarrustiko Parketxeko ostalaritza zerbitzuaren ardura darama, bertako aterpetxe zein jatetxearen martxa gidatuz.

Abuztua, Nepalen hilabetea izendatu dugu Lizarrustin, irailaren 14 arte luzatuko dena, eta ekintza bereziak antulatuko dira bertan, Nepaleko kultura gertuagotik ezagutzeko aukera eskainiz.

Abuztuaren 2tik Irailaren 14ra bitartean Nepal herrialdearen inguruko erakusketa egongo da ikusgai Ataungo Lizarrustiko Parketxeko Interpretazio Zentroan.

Honen harira, abuztuaren 23an, larunbata, Nepal eguna ospatuko dugu, eta iluntzeko 19:00-tatik 21:00-tara Goierrin bizi diren nepaliarren eskutik antolatutako festa egongo da: beraiek prestatutakojanari dastaketa, beraien dantzak, kantaldiak, musika…

Nepal herrialdeari egingo zaion omenaldi txiki honekin amaitzeko, irailaren 13an, larunbata, Axier Izagirre eta Joxe Ramon Agirre, Marron, Himalaya eta Nepali buruz hitzaldia eta bideo emanaldia eskainiko dute bertan iluntzeko 20:00ak aldera.

Hortaz, gonbidatuak zaudete gurera, ateak zabalik dituzue!

Informazio gehiagorako deitu Lizarrustiko Parketxera: 943 58 20 69.

 __________________________________________________

Joxe Ramon Agirre, Marron, es de sobra conocido en nuestra tierra. Nacido y crecido en Ataun, ha viajado por todo el mundo y alcanzado numerosas cimas. Además de conquistar dichas cimas, ha establecido siempre un vínculo especial con los pueblos de la zona, sintiendo un acercamiento especial con el pueblo nepalí. Hoy día, junto a la fundación Gipuzkoako Parketxe Sarea, se encarga de llevar la marcha de la sección de hostelería del Parketxe de Lizarrusti, guiando los trabajos del albergue y restaurante.

Hemos nombrado el mes de Agosto como el mes de Nepal en Lizarrusti, el cual se alargará hasta el 14 de septiembre, y organizaremos varias actividades en el Parketxe para acercar la cultura nepalí a la gente.

Desde el 2 de agosto hasta el 14 de septiembre se podrá visitar la exposición sobre Nepal en el Centro de Interpretación del Parketxe de Lizarrusti.

El 23 de agosto, sábado, celebraremos el día de Nepal, y desde las 19:00h hasta las 21:00h habrá una fiesta organizada por los vecinos nepalíes que viven en Goierri: se ofrecerá la comida típica de Nepal y a continuación se mostraran las danzas típicas de Nepal acompañados de un repertorio de cantos y música local..

Para terminar con este pequeño homenaje al pueblo nepalí, el 13 de septiembre, sábado Axier Izagirre y Joxe Ramón Agirre, Marron, ofrecerán una charla acompañado de una proyección sobre el Himalaya y Nepal sobre las 20:00h.

Estáis invitados a nuestra casa, tenéis las puertas abiertas.

Para más información podéis llamar al Parketxe de Lizarrusti: 943 58 20 69