Tag Archives: marimunduko

Hitz egin dezagun mitologiaz

Aurtengo MITOALDIA martxa ezin hobean doa. Gaurkoan, Marimundukoren eskutik ipuin kontaketa ederraz gozatu dugu Barandiaran Museoan elkartu garen 80 lagunok. A ze goiz magikoa!

dav

Baina, lasai, helduontzako ere badugu planik. Juan Inazio Hartsuaga izango da aurtengo gonbidatu berezia Barandiaran Museoan. “Euskal mitologia egituratua” izeneko hitzaldia eskainiko digu asteazken honetan, uztailak 11, arratsaldeko 19:00etan, euskaraz. Sarrera doakoa izango da, baina aurrez izena ematea ezinbestekoa da, toki mugatua baitago.

JIHartsuaga

Hitz egin dezagun mitologiaz.

Izen-ematea 943 180 335 / 688 895 069 / barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net

MITOALDIA 2018ko egitarau osoa ikusteko sakatu HEMEN.

Advertisements

Akerbeltz gure artean

Marimundukoren ipuin kontaketa izan genuen larunbatean Anduetzan, pertsonaia mitologikoen laguntzaz Euskal Herriko hainbat ipuin eta kondaira zirraragarriak antzezten. Familia pila hurbildu ziren Marimundukok kontatutako istorioak entzutera, eta primeran pasatu ere! Barre algarak, tarte beldurgarriak baita sustoren bat ere!

Eskerrak eman nahi diogu Ataungo Jentilbaratza Elkarteari, zeinak urtez urte ipuinak berrituz, Euskal Herriko mitologia Zegamara ekartzea posible egiten duen. Eta nola ez, bertaratutako jende guztiari, ekimen hau urtez urte errepikatzen laguntzeagatik. Segi dezagun gure haurrei istorioak eta kondairak kontatzen! Zeintzuk izango ote dira Marimundukok hurrengo urtean kontatutako istorioak?

Marimundukoren ipuin harrigarriak

Urtero legez, Anduetza Parketxean Marimundukoren ipuinak izango ditugu udazken honetan. Hitzordua azaroaren 18an da, larunbatean, eta bi saio izango dira: 16:30etan (lehen emanaldia) eta 18:00etan (bigarren emanaldia).

Euskal Herriko ipuin eta mitoetara gerturatuko gara Marimunduko (Maitane Aizpurua) gonbidatuaren eskutik. Maitane Aizpurua, Ataungo Jentilbaratza Kultur Elkarteko kidea da eta Joxe Miel Barandiaranek bildutako hainbat ipuin eta kontakizun harrigarri azalduko ditu. Hainbat pertsonai mitologiko etorriko dira Anduetza Parketxera Marimundukoren eskutik eta urtero bezala pertsonai berriren bat izango da.

Haurrei zuzendua badago ere, adin guztiko bisitariek primeran pasako dute kontakizun berezi hauek entzuten. Emanaldia euskaraz izango da eta aurrez izena ematea ezinbestekoa da. Prezioa: 2.50€.

943 80 21 87 / 688 62 36 09

anduetza@gipuzkoamendizmendi.net

Goxatu belarriak Museoan

Datorren larunbat arratsalderako, azaroaren 28, seme-alabekin ordubetetxo eder bat igarotzeko aukera luzatu nahi dizuegu, Ataungo Barandiaran Museoko giro goxo eta magikoan. Marimundukok Euskal Herriko kondaira eta ipuin zaharrak kontatuko dizkigu eta zu ere gonbidatua zaude gure etxera etortzera!

Plaza mugatuak izango dira, beraz, egin ezazue erreserba lehenbailehen.

Ipuin kontaketa 2015