Tag Archives: Malbazar

Bizitu udako “abenturak” Listorretan

Udara iristearekin batera, eguzkia dator eta baita abenturak bizitzeko irrika ere. Horregatik, urtero legez, Listorretako aisialeku inguruan (Errenteria) hainbat aktibitate eskaintzen dizkizuegu, zein baino zein bereziagoa.

Igande honetan, uztailak 2an, duzue bigarren saioa, Malbazarreko putzura hurbilduko baigara narrasti eta anfibioi buruz gauza ugari ikastera eta ikustera. Goizeko 10:00etan Susperregi jatetxea izango da elkarlekua.

Plaza mugatuak daude beraz egin ezazu zure erreserba!

Udako_Abenturak_Listorreta2017 (1)

Advertisements

Izaki txikien atzetik

Gaur goizean, bero handia izan badugu ere, Malbazar eta Pagosardeko urmaeletara hurbildu gara. Poliki baino lurretik bista kendu gabe, adi adi, narrastiak topatu nahirik. Zorte ona izan dugu, espezie ugari ikus ahal izan ditugu eta. Gainera urmaeletan ere ikuskizun paregabea izan dugu, ur-igel ugari salto-saltoka ikusi baiditugu, ume guztien irribarreak sorturik.

collage

Hurrengo asteburuan Arantzazuko parketxean ere aukera izango duzue ibilaldi hau egiteko, beraz ez galdu aukera eta erreserbatu lehen bait lehen!

 

Malbazarreko izaki txikiak ezagutzeko azken plazak

Narrastiak eta anfibioak ezagutzeko ibilaldia Aiako Harrian

Igande honetan, Aiako Harria natura parkean bizi diren narrastiak eta anfibioak ezagutzeko irteera berezia antolatu dugu Ander Izagirre adituaren eskutik. Azken plazak geratzen dira, beraz mugi zaitezte!

Ibilaldia goizeko 10:00ean abiatuko da Susperregi jatetxeko aparkalekuan, Listorretako aisialekutik (Errenteria) aurrerago aurkitzen dena. Malbazargo hezegunean aurki daitezkeen igel, uhandre, musker edo beste hainbat espezie ezagutu ahal izango dira.

collage

Egunaren baldintzen arabera bigarren hezegune batera hurbiltzeko aukera dago, Pagosarderako hain zuzen ere, bertan bisitariek hamaiketakoa/bazkaria egiteko piknikgune bikaina dute gainera.

Ibilaldiak ez du zailtasunik izango, adin guztietako herritarrei dago zuzendua. Prezioa 5€ izango da. Bi hiru ordu inguruko iraupena izango du.

Izena emateko edo informazio gehiago eskuratzeko:

943 49 50 69 / 688 89 50 68

arditurri@gipuzkoamendizmendi.net

Putzutik putzura, igelen modura

Narrastiak eta anfibioak ezagutzeko ibilaldia Aiako Harrian

 

Maiatzaren 28an Aiako Harria natura parkean bizi diren narrastiak eta anfibioak ezagutzeko irteera berezia antolatu dugu Ander Izagirre adituaren eskutik.

Ibilaldia goizeko 10:00ean abiatuko da Susperregi jatetxeko aparkalekuan, Listorretako aisialekutik (Errenteria) aurrerago aurkitzen dena. Malbazargo hezegunean aurki daitezkeen igel, uhandre, musker edo beste hainbat espezie ezagutu ahal izango dira.

Egunaren baldintzen arabera bigarren hezegune batera hurbiltzeko aukera dago, Pagosarderako hain zuzen ere, bertan bisitariek hamaiketakoa/bazkaria egiteko piknikgune bikaina dute gainera.

Ibilaldiak ez du zailtasunik izango, adin guztietako herritarrei dago zuzendua. Prezioa 5€ izango da. Bi hiru ordu inguruko iraupena izango du.

Izena emateko edo informazio gehiago eskuratzeko:

943 49 50 69 / 688 89 50 68

arditurri@gipuzkoamendizmendi.net

collage

Eguraldi txarra ere ez da nahikoa izan

Gaurko eguraldi txarra ere ez da nahikoa izan Listorretan antolatua zegoen narrasti eta anfibioen ibilaldia atzera botatzeko. Susperregi jatetxetik abiatu eta Malbazarreko hezegunera hurbildu gara, bizitzaz betea dagoela ikusi ahal izan dugularik. Hori bai, gaurkoan narrastiak izkutaturik geratu dira. Gurekin ibilaldia egitera etorri diren horiei eskerrak eman nahi dizkiegu, eguraldi kaxkarra izan badugu ere irribarria galdu gabe, Ander Izagirreren azalpenak jasotzeko prestu egon dira eta.

collage

Izaki ttikiak ezagutzeko irrikaz / Deseando conocer los seres más pequeños

Maiatzaren 22an Malbazarko hezegunera hurbilduko gara, inguruko izaki ttikiak, hau da, narrasti eta anfibioak gertutik ezagutzeko. Zer dakizu izaki hauei buruz? Sugandila edo zapoaz gain ezagutzen al dugu besterik? Ander Izagirre adituaren eskutik lortu ahal izango dugu informazio guztia. Plaza mugatuak izango dira, beraz egin ezazue erreserba berandu baino lehen. Zure zain gaude!

_____________________________________________

El 22 de mayo nos acercaremos al humedal de Malbazar para poder hallar los pequeños seres de nuestro entorno, es decir, los reptiles y los anfibios. ¿Que sabemos sobre ellos? Además de la lagartija o el sapo ¿Conocemos alguno más? Para ampliar toda la información contaremos con el experto Ander Izagirre. Las plazas serán limitadas, por lo que os animamos a realizar la reserva cuanto antes. ¡Te esperamos!

 

Arditurri_Narrastiak 2016 EUS.jpg