Tag Archives: Mª Paz Oiarbide

Artzaintzaren inguruan…

Artzaintza. Aurkezpena eta solasaldia. P1070918

Atzo arratsaldean, Anduetza Parketxean, Artzaintza liburuaren parte diren Gema Arrugaetaren argazkiekin gozatu genuen. Ondoren hainbat gaien inguruan mintzatu ginen; artzain gazte batek dituen oztopo nagusiak, emakume artzainen lekua, gazta egiteko tekniken aldaera, jatorri-deituren onurak eta galerak…

Solasaldi oso interesgarria izan zen non, asko ikasi genuen zaindu behar dugun eta gure mendietako paisaia mantentzeko beharrezkoa den artzain lanbidearen inguruan. Gogoratu artzaintzaren inguruan mintzatzeko hurrengo aukera gertu dugula, datorren ostiralean Ordizian!

Abeltzaintza Aralarren mahai-ingurua

Murgil zaitez artzainen lanbidean

San Martin Feria ospatuko da Zegaman datorren azaroak 15ean. San Martin Feriaren egitarauaren barruan Anduetza Parketxeak “Murgil zaitez artzainen lanbidean” jarduera berezia antolatu du, artzainen bizimodua bertatik bertara ezagutzeko aukera ezin hobea.

San Martin Feria 2014

Adéntrate en el oficio de pastor”

El próximo 15 de noviembre se celebra en Zegama la Feria de San Martin. Dentro del programa de la Feria de San Martin, el Parketxe Anduetza ha organizado una visita especial, “conoce de cerca el oficio de pastor”, para conocer de primera mano su modo de vida.