Tag Archives: Lur Korta

Olentzerorentzako ikatza ia prest dugu Arditurrin

Larunbat honetan emango diogu amaiera,  horren arrakastatsua izaten ari den txondorrari. Egurra, egoste prozesuaren amaieran dago, ia ikatz bihurturik eta hilaren 17an, jai giroan aterako dute ikatza 3 asteetan zehar lanean aritu diren  oiartzungo lau txondorgileek.

Arratsaldeko 17:00etan, Soinueneako musikariekin batera, kalerija abiatuko da Arditurriko aparkalekutik txondor plazara. Jarraian, 17:30ak aldera ipuin kontaketa izango dugu Lur Kortaren eskutik eta amaitzeko, 18:00etan Olentzeroren laguntzaileak menditik jetsi eta txondorretik ateratako ikatza jasoko dute, abenduaren 24ean Olentzerok inguruko etxeetan banatu dezan. Gaztain erreak dastatzeko aukera ere izango dugu arratsaldean zehar, Haurtzaro ikastolako ikasleen eskutikdsc_0045

txondorra-arditurrin_2016

Tzun, tzun,tzun… Oiartzun

Arditurri Parketxean lau astez piztuta egon eta gero, txondorretik ikatza ateratzeko garai iritsi zen atzo. Lur Kortaren antzezlan zoragarriari esker, haur guztiak liluraturik geratu ziren. Olentzeroren Laguntzaileak etorrarazteko “tzun, tzun, tzun” oihukarazi, eta ume ororen laguntzarekin, hantxe agertu ziren. Ikatza zakuetan bildu eta gero, gabon kanten artean urrundu ziren. Hori bai, ikazkinek lan egiten jarraitu zuten, ikatz guztia jaso behar baitzuten.

Bertaraino ehundaka familia hurbildu ziren eta noski, eskerrak eman nahi dizkiegu, urtea ongi amaitzeko ezin izan baitugu harrera hoberik izan. Hurrengo urtean beste hainbat ekintza antolatzen jarraitzeko gogo handiarekin gaude!

Itzalera

Kea iluntzen denean

Txondorrari darion kea iluntzen denean ikatza ateratzeko prest dagoela esan nahi du. 29 egunez piztuta egon ondoren, larunbatean, abenduaren 19an, ikatza aterako da Arditurriko txondorretik, Aiako Harria Natura Parkean.

Ikatza abenduaren 19an aterako da jai giroan. Izan ere egun berezi honetarako aurkezle berezi baten partaidetza izango dugu, Lur Korta oiartzuarra hain zuzen ere. Arratsaldeko 17:30etatik aurrera eta Arditurriko aparkalekutik abiatuta, kalejira egongo da. Arratsaldeko 18:00tatik aurrera, ipuin kontaketa baten bidez, Lur Kortak, ikazkinen eta Olentzeroren lanbide honetan murgiltzeko aukera emango digu. Ondoren, Olentzeroren Laguntzaileak jaitsiko dira menditik, ikatza ateratzera. Gainera, haurrek nahi izanez gero, Olentzerori zuzendutako gutunak ekar ditzakete, bertan berari zuzendutako postontzia izango da eta.

Zure zain izango gara!

Txondorra Arditurrin_2015