Tag Archives: Lumagorri hanburgesa

Arditurri eguneko giro apartaz gozatzen gaude oraindik

Joan den igandean, eguraldi onaren laguntzarekin, 6.Arditurri eguna ospatu genuen. Jai giroan, hainbat tailer egiteko aukera izan zuten txiki zein handiek: txapa tailerra, karetak egiteko tailerra eta baita taloa edo/eta hanburgesa tailerra (Lumagorri oilasko-hanburgesekin). Hauek dastatzean denei irrifar txiki bat agertzen zitzaien aurpegian, tripa ongi betetzeak beti du eta eragin hori!

COLLAGE_ArditurriEguna

Hegazti askatzeak oso ongi irten ziren, miru beltza eta zapelaitza iada Arditurri parketxe inguruan ditugu aske, inguru berri honetara egokitzen. Espero dugu dena ongi joatea eta berriz Arrano-etxera itzuli behar ez izatea.