Tag Archives: lehen sorospen ikastaroa

Larrialdietarako prest

Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioko langileok lehen sorospenei buruzko ikastaro bat jaso berri dugu.

Gure lanean larrialdi egoera bati aurre egiteko jarraitu beharreko pausoak barneratu genituen eta jarrera aktibo bat izateko teknikak ikasi; zer egin mendian istripu bat gertatuz gero, gure Parketxeetan pitz daitekeen sute baten aurrean nola jokatu…

Ikasitakoak sekula praktikan jarri behar ez izatea espero dugu, baina, horrelako formakuntzak behar-beharrezkoak ditugu egunero hainbeste jenderekin lan egiten dugunok.

Lehen sorospen ikastaroa GPS