Tag Archives: legendak

Zart, Axut, Gatz eta… Patxi errementaria Ataunen

Bazen behin Patxi izeneko errementari bat, deabrua bera baino maltzurragoa zena…

Asko izan ginen pasa den larunbatean hau entzuterakoan txikitako oroitzapen eta beldurrak berreskuratu genituenak; eta beste hainbeste izango ziren, txikienak batez ere, beldur eta oroitzapen hauek haien buruetan sortzen hasi zirenak.

3. Mitoaldiaren barruan, Gau ibilaldi mitologikoaren txanda izan zen asteburuan. Joxemiel Barandiaran gaztetxoa zeneko pasarte bat bizitzeko aukera izan genuen, eta baita, berak berreskuratutako legenda oso ezagun bat aurrez aurre ikustekoa; Patxi Errementari ardatz, garai bateko mitoen munduan buru belarri sartu ginen… lurretik infernura jaitsi, handik zerura igo, azkenik gaurko mundura itzuliz.

DSC_0071 DSC_0077

Emozioz beteriko astebete zirraragarria izan da, eta amaiera ezin hobea eman genion ikuskizun izugarri honekin. Harrien gainean eraikitako jentilen herria dantzan aritu zen, sorginek ateri mantendutako ortzi edo eguren azpian.

DSC_0062

Mito eta sinesmen askoren sehaska izatetik, euskal mitologiaren ardatz izatera pasatu da Ataun; astebetez behintzat. Milesker Jentilbaratza Kultur Elkarteko kide guztioi beste urte batez hau posible egiteagatik. Segi ezazue mitoak errealitate bihurtzen!! Eskerrak baita ere aurtengo gonbidatu bereziei, Iñaki Perurena, Jon Aizpurua eta Joseba Aurkenerenari hain zuzen ere. Eta nola ez, ezkutuko lanetan aritzen diren bolondres guztiei eta ekintzetan parte hartzera animatu zareten guztioi!! 

Segi dezagun Joxemielen lanari eutsiz, mitoak bizirik mantentzen…

DSC_0022