Tag Archives: Larregain

Azken aukera: Gozatua Hernanin!

Parketxeen helburua Natura Parkeen ondare naturala eta kulturala ezagutzera ematea da, baina hori ezin da egin aurretik gure lurraldea nola erabiltzen zen ulertu gabe.

Horregatik, antolatzen ditugun jardueretan lanbide zaharren nondik norakoak azaltzen,  erakusten eta egiten saiatzen gara. Horien artean, bada bat biziki polita dena: Gozatua Hernanin deritzona.

collage

Larregain sagardotegitik (Hernanin) abiatuta ibilaldi labur bat eginez trikuharri zoragarri batera hurbiltzen gara, eta ondoren bi saroi/sarobe ikus ditzakegu, hau da, lehen abere-aziendak kudeatzeko erabiltzen ziren lur-sailak. Gainera, goiza biribiltzeko, sagardotegian bazkaltzen da.

Dagoeneko hainbat txango egin ditugu, bai eguraldi on edo txarrarekin, eta emaitza beti bera da: goiz benetan atsegina. Eta hori ez dugu guk bakarrik esaten, bisita egiten dutenek ere hala diote eta!

collage3

Zuek ere aukera baduzue maiatzaren 7ra arte, beraz deitu eta erreserbatu!

Arditurri parketxea

943 49 50 69 / 688 89 50 68

Dastatu kultura Aralar eta Aiako Harria Natura Parkeetan

Eskaintza ezinhobea daukagu zuentzako!

Mendi ibilaldi gidatua + sagardotegira bisita + bazkaria sagardotegian

Larre-Gain (Hernani) eta Urbitarte (Ataun) sagardotegiekin elkarlanean, 2016ean ere Gipuzkoako Parketxe Sareak goiz eder bat igarotzeko aukera eskaintzen dizue.

Goizari hasiera emateko, Aralar edo Aiako Harrian mendi ibilaldi bat egiten da, kultur eta natura ondarea modu atsegin batean ezagutzera eman eta balioztatzeko. Ondoren sagardotegia bisitatzen da sagardoaren funtsa ezagutzeko eta sagargotegiko menu eder bat dastatuz ematen zaio amaiera goizari. Eskaintza hau norbanakoei zein taldeei zuzendua dago.

Informazio gehiagorako Ataungo Barandiaran Museora ikus eskaintza (943 18 03 35)  edota Arditurriko Parketxera ikus eskaintza (943 49 50 69) deitu dezakue.

Zatozte txotx egitera!

 

¡Os ofrecemos un plan inmejorable!

Excursión guiada por el monte + visita a la sidrería + comida en la sidrería

En el 2016 también, la Fundación Gipuzkoako Parketxe Sarea en colaboración con las sidrerías Larre-Gain (Hernani) y Urbitarte (Ataun) os ofrece la oportunidad de pasar una hermosa mañana.

Se comienza realizando una excursión guiada en el Parque Natural de Aralar o de Aiako Harria, para dar a conocer de una forma agradable el patrimonio natural y cultural y de esta forma ponerlo en valor. Despúes se visita la sidrería para conocer el proceso de la sidra y la mañana finaliza saboreando un menú de sidrería. Esta propuesta está dirigida tanto a grupos como a visitantes individuales.

Para más información se puede llamar al Museo Barandiaran de Ataun ( 943 18 03 35) ver oferta o al Parketxe de Arditurri (943 49 50 69) ver oferta.

¡Venid a disfrutar de la sidra!

 

2015ean ere sagardoaz eta naturaz gozatzeko aukera Aralar eta Aiako Harria Natura Parkeetan

Eskaintza ezinhobea daukagu zuentzako!

Mendi ibilaldi gidatua + sagardotegira bisita + bazkaria sagardotegian

Larre-Gain (Hernani) eta Urbitarte (Ataun) sagardotegiekin elkarlanean, 2015ean ere Gipuzkoako Parketxe Sareak goiz eder bat igarotzeko aukera eskaintzen dizue.

Goizari hasiera emateko, Aralar edo Aiako Harrian mendi ibilaldi bat egiten da, kultur eta natura ondarea modu atsegin batean ezagutzera eman eta balioztatzeko. Ondoren sagardotegia bisitatzen da sagardoaren funtsa ezagutzeko eta sagargotegiko menu eder bat dastatuz ematen zaio amaiera goizari. Eskaintza hau norbanakoei zein taldeei zuzendua dago.

Informazio gehiagorako Ataungo Barandiaran Museora (943 18 03 35) edota Arditurriko Parketxera (943 49 50 69) deitu dezakue.

Zatozte txotx egitera!

Larregain

Ataun Museoa+sagardotegia

¡Os ofrecemos un plan inmejorable!

Excursión guiada por el monte + visita a la sidrería + comida en la sidrería

En el 2015 también, la Fundación Gipuzkoako Parketxe Sarea en colaboración con las sidrerías Larre-Gain (Hernani) y Urbitarte (Ataun) os ofrece la oportunidad de pasar una hermosa mañana.

Se comienza realizando una excursión guiada en el Parque Natural de Aralar o en Aiako Harria, para dar a conocer de una forma agradable el patrimonio natural y cultural y de esta forma ponerlo en valor. Despúes se visita la sidrería para conocer el proceso de la sidra y la mañana finaliza saboreando un menú de sidrería. Esta propuesta está dirigida tanto a grupos como a visitantes individuales.

Para más información se puede llamar al Museo Barandiaran de Ataun ( 943 18 03 35) o al Parketxe de Arditurri (943 49 50 69).

¡Venid a disfrutar de la sidra!