Tag Archives: lareo

Direlako izango gara

Alaitasunez betea izan dugu aurtegoan ere Aralarko Lizarrustiko aterpetxea. Amaitu ditugu ikasturte hontako ikastetxeetako egonaldiak eta orain atseden pixkat hartuta indarberrituta hasiko dugu 2015-2016 ikasturteko egonaldi zerbitzua berriro ere irailean.

Zoragarria izan da, aurten ia 600 ikasle izan ditugu lo egiten Lizarrustin eta makina bat jarduera egin ditugu (mendi ibilaldiak, tailerrak, jolasak…).

Egonaldiak 2014-2015

Aralarko Parketxeko egonaldi zerbitzuan ondo pasatzeaz gain, ikasleei inguruotako ondare natural eta kulturalarekin gozatzen erakutsi diegu, izan ere Aralarrek altxor asko gordetzen ditu bere baitan eta leku ezinhobea da esaterako historiaurreko aztarnak ikusteko, urlertzeko eta hamaika sekretu deskubritzeko! Gainera biodibertsitate eta paisaia aldetik konparaezinezko lekua da. Etorkizuneko lur hauetako zaindariak izango dira ikasle hauek eta orain landatutako haziak etorkizun batean baso bilakatuko direlakoan gaude.

Advertisements

Gozatua Ataunen (Sagardoa, Barandiaran Museoa, Aralar…)

Oraindik ez baduzu aurtengo sagardo berria probatu, aukera ederra eskaintzen dizuegu Ataunen. Barandiaran Museora egingo dugu bisita gidatua eta gero Urbitarte sagardotegira joango gara sagardoa egiteko prozesua ikustera, sagarretik botilaratzeraino. Sagardotegiko menu eder batekin amaituko dugu! Nahiago baduzue, Barandiaran Museoa bisitatu ordez mendi ibilalditxo bat egiteko aukera ere baduzue, Aralar Natur Parkean zehar. Aukeratu ezazue zuen plana eta zatozte Ataungo kultur eta natur ondareak ezagutzera! Plan osoaren prezioa 29€ soilik! Zeren zain zaudete?

Gozatua Ataunen 2015

Informazio gehiagorako edo erreserbak egiteko 943 18 13 35 / 688 89 50 69 telefonoetara deitu edota barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net helbidera idatzi.

Igande zoragarria Aralarren

Gasteizko taldea. AtaunIgande honetan, eguraldi zoragarri baten laguntzaz, sosoi ederrean dagoen Gasteizko talde bat izan genuen Aralarko Parke Naturalean. Goizean Lareoko urtegira egin genuen ibilaldia, Lizarrustiko Parketxeko jatetxean bazkaldu genuen ondoren (bapo gainera) eta arratsaldez Barandiaran Museoa, errota/zerrategia eta San Martingo eliza bisitatu genituen. Plazerra izan zen guretzako horrelako talde jator batekin egun osoa igaro izana! Mila esker eta nahi duzuen arte!