Tag Archives: Landare Berezien Azoka

17. Landare Berezien Azokari adio

6.300 bisitari, 6.000 landare ezberdin, 50 mintegi, ziento bat bolondres, hamaika irribarre eta zorion. Mila esker guztioi!

Urte guztian zehar Iturrarango ateak zabalik,  5 kontinentetako landareak eta paisaia zoragarria zain dituzue.

Advertisements

Iturrarango Landare Berezien 17. Azoka abian da!

Goizeko 10etan ireki ditugu ateak eta jende ugari  hurbiltzen hasi da. Ikusgarri dago Iturraran ingurua!!!

50 mintegizale; kolore,  forma eta usai ugari; milaka landare mota; eta giro paregabea! Beraz, gozatzeko, denetarik ikusteko eta erosteko aukera izango du gerturatzen den orok!

Zatoz!

Asteburu honetan, zatoz Iturraranera eta goza ezazu Landare Berezien 17. Azokaz!

Asteburu honetan, apirilak 27 eta 28, Iturrarango Landare Berezien 17. Azoka ospatuko da Pagoeta Natura Parkean.

Dagoeneko Iturraran Lorategi Botanikoa udaberriko kolorez eder badago ere, aste bukaera honetan oraindik koloretsuago eta ikusgarriago izango da! 50 mintegizale izango ditugu, 48 postutan banatuak, beraz denetarik ikusi eta erosteko aukera izango duzue larunbatean nahiz igandean.

Azoka berezia da inolaz ere Iturraranekoa. Urtero, kalitate goreneko landareak dakarzkigute urrutitik nahiz gertutik datozen mintegizaleek. Kontu handiz hautatutako mota eta barietate ezberdinak: antzinako Larrosa barietate usaintsuenak, forma eta kolore desberdinetako Pelargonioak, Kameliak, Magnoliak, Hortensiak, tropikalak, Pirineotakoak, zitrikoak, aromatikoak, gozagarriak, iratzeak,  hautatutako zuhaixkak eta zuhaitzak, eta beste asko!

Bertara gerturatzeko, urtero bezala, Iturraraneko azoka gunera iristeko autobus bereziak jarriko dira Aia, Orioko Txurruka eta Zarauztik.

Jan-edaneko zerbitzua eta kontsigna zerbitzuak ere izango dira, bai eta bisita gidatu bereziak ere Biodibertsitatearen lorategira.

Igandean, aldi berean, Aiako plazan azoka osagarria izango da, zenbait landare postu eta  landareen inguruko produktuen postuekin.

Beraz, egunpasa ederra egin nahi duenak badu nahikoa aukera, bertan, aste bukaera honetan!

Hona hemen azokako krokisa eta informazioa:

Iturrarango Landare Berezien 17. azoka.

Dena prest Iturrarango  Landare Berezien 17. azokarako!

 

 

 

 

 

 

 

 

 

16. Landare Berezien Azokari adio…

 

5.500 bisitari, 5.000 landare ezberdin, 50 mintegi, ziento bat bolondres, hamaika irribarre eta zorion. Mila esker guztioi!

Urte guztian zehar Iturrarango ateak zabalik,  5 kontinentetako landareak eta paisaia zoragarria zain dituzue

Landare Berezien Azokan lagundu nahi gaituzu? bolondres bila gabiltza!

20150426_135021

Landare Berezien hamalaugarren azoka egingo da apirilaren 23an eta 24an Iturrarango Lorategi Botanikoan. Urtez urte mintegi eta bisitari gero eta gehiago izaten dira azokan eta antolakuntzak herritarren laguntza behar izaten du. Azokan boluntario gisa aritu nahi duenak, apirilaren 15a baino lehenago 943 83 53 89 zenbakira deitu edo iturraran@gipuzkoamendizmendi.net helbidera idatz dezake.

Primerako aitzakia egun pasa eder bat egiteko! eta lanaren ordainetan, azoka ostean, afaltzera joango gara denok elkarrekin!

Landare Berezien 13. Azoka arrakastatsua – Exitosa 13ª Feria de Plantas de Colección

collage post azoka

Pasa den asteburuan Landare Berezien 13. Azokara gerturatu ziren 6100 lagunak gozatu ederra hartu zuten. A ze landare, kolore eta usain festa!! Mila esker guztioi!


 

Las 6100 personas que se acercaron a la 13ª Feria de Plantas de Colección el fin de semana pasado pudieran disfrutar de infinidad de colores, aromas y flores!! Una auténtica gozada! Muchas gracias a todos!

 

Landare Berezien 13. Azoka ate joka! – Calentando motores para la 13ª Feria de Plantas de Colección

collage pre-feria

Landare Berezien 13. Azoka: ikusi, usaindu, gozatu!!

Mintegizaleak hemen ditugu!!

13ª Feria de Plantas de Colección: ver, oler, disfrutar!!

Ya van llegando los viveristas!!

Iturrarango Lorategi Botanikoa bere jantzi ederrenarekin – El Jardín Botánico de Iturraran se viste de fiesta

BeFunky CollageLandare Berezien 13. Azokari harrera egiteko prest!!

Bisita gaitzazu!


Preparados para acoger la 13ª Feria de Plantas de Colección!!

Visítanos!

 

Landare Berezien 13. Azoka / 13ª Feria de Plantas de Colección

Landare-berezien-13.-azokaInformazio guztia deskargatu nahi baduzu klik-atu hemen

Si quieres descargar toda la información haz click aquí

Landare Berezien 13. Azoka / 13ª Feria de Plantas de Colección

Landare, lore eta ekintzez blai – egitaraua deskargatu

Plantas, flores y actividades mil –  descargar el programa

Landare-Azoka-1Landare-Azoka-2Landare-Azoka-3Landare-Azoka-4